XVI.APIRILEAN MUSIKA

Aurtengo ikasturtetan XVI.Apirilean Musika  antolatu dugu . Ziklo hau martxoaren 27tik apirilaren 28ra izago da: ikastaroak, instrumentu ezberdinen emanaldiak, elkartrukeak eta musika kalean izango dira nagusi.

Ikasleen formakuntzan sakontzeko asmoz, herrian dagoen musika “eskaintza zabalaren” gehiagarri gisara egingo dugu eta ikasleek eskolan egiten dutena herriari erakustea izango da helburu nagusia.

Apirilean Musika izena hartu arren, martxoaren 27an ekingo diogu XVI. edizioari; hain justu, Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoak Musikeneko Hilleau soka bikotearekin eskainiko baitu kontzertua.

Antolatu ditugun ikastaroak: Oinarrizko zuzeneko soinuztapena (Aitzol Mujiaren eskutik), Musika Familian tailerra eta Nagusiendako Musikoterapia tailerra (Maite Vicuñaren eskutik). Izenematea idazkaritzan martxoaren 24rarte. Ikastaro hauetan herritar edonork parte hartu dezake.

Egitarauaren baitan, bi elkartruke

Horretaz gain, musika eskolen arteko bi elkartruke ere egingo ditugu: martxoaren 28an Arrasateko Suzuki ikasleak Bergarakoekin batera arituko dira: “Gure ikasleak Gabonen aurretik izan ziren Arrasaten, eta orain alderantziz egitea tokatzen da”. Bestetik, martxoaren 31an Arrasate, Ordizia eta Bergarako Biolontxelo ikasleen topaketa egingo dugu.

Operak ere izango du tartea musikaldian; hain justu, Turandot operaren proiekzioa egingo baitute martxoaren 28an, Seminarixoan. Hori ez ezik, bi ipuin musikatu eta kontzertu didaktikoak ere antolatu dituzte.

Debagoieneko Musika Eskolen kontzertua ere egongo da egitarauaren baitan; apirilaren 1ean egingo dute hori, Eskoriatzan.

 

PROGRAMA:

MARTXOAK 27 Ostirala
19:00 HILLEAU –Musikeneko soka laukotea . . .

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO ORKESTRA SINFONIKOA.     .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

19:30 MARTXA KALERA -KONBOAK!!   .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Irala kalean

 

MARTXOAK 28 Larunbata

09:30 OINARRIZKO ZUZENEKO SOINUZTAPENA, Aitzol Mujikaren eskutik  .    Musika Eskolan

11:00 Arrasate eta Bergarako Musika Eskoletako Suzuki ikasleak.   .    .    .    Seminarixoa

13:00 Tronpa, tronpeta eta oboe ikasleen emanldia .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

18:30 ARRATSALDE BAT OPERAN!!. .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

Puciniren TOURANDOT, OPERAREN aurkezpena eta proiekzioa

 

 

MARTXOAK 29 Igandea

17:30/ 19:00 Kaixo, Stoltz jauna. Hor zare?( ipuin musikala) .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

Hasiberrien abesbatza ,Haurren abesbatza eta talde instrumentala

 

MARTXOAK 30 Astelehena

17:30 Musika Familian  tailerra, Maite Vicuñarekin   .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

0-15 hilebeteko haurrentzat

17:45  ZURE INSTRUMENTUAREN BILA!!! .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

18:15 Musika Familian  tailerra, Maite Vicuñarekin   .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

15 hilebete-3urtetako haurrentzat

18:30 Piano ikasleen emanaldia .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

19:00 Helduen  kontzertua .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

 

MARTXOAK 31 Asteartea

09:30 WILLI WONKAren  MUSIKA FABRIKA!! .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

Bergarako ikasleei zuzenduta, erakustaldi pedagogikoa

18:00 Piano eta Gitarra ikasleen eskutik:Disney Musika  .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

19:00 Txistu taldea eta flauta ikasleak .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Aroztegin

19:30 Arrasate, Ordizia eta Bergarako Biolontxelo ikasleen emanaldia .    Seminarixoa

 

17:45  ZURE INSTRUMENTUAREN BILA!!!. .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Antzuolako Olaran

18:30 Trikitiak , perkusioa eta dantzariak.   .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

18:30 Soka Taldea, Debagoienako Musika Eskolen kontzertua .    .    .    .    .    .    Eskoriatzan

19:00 klarinetea, Bibolin eta Biola ikasleen emanaldia  .    Mariaren Lagundiaren elizan

APIRILAK 1 Asteazkena

5:00-16:30 Musika elkarrekin, piano eta gitarra ikasleak ….Antzuolako Olaran

APIRILAK 2 Osteguna

11:00 NAGUSIENDAKO MUSIKOTERAPIA, Maite Vicuñaren eskutik .    Eguneko Zentroan

18:30 MUSIKA KALERA!!!   .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Bergarako kaleetan

 

Oboeak,- saxofoiak- akordeoiak-bibolinak-biolontxeloak-biolak-klarineteak-tronboiak- tubak-bonbardinoakTronpetak-tronpak-flautak-trikitixak-fagotak-dantza

 

APIRILAK 3 Ostirala
14:00 ZURE INSTRUMENTUAREN BILA . . . . . . . . . . . . . . . .    Musika Eskolan
16:45 ZURE INSTRUMENTUAREN BILA . . . . . . . . . . . . . . . .    Musika Eskolan

18:00 Musika tailerra eta gitarra taldea: KOLORETAKO MUNSTROA   .    .    Zabalotegi aretoan

19:00 Kantu ikasleen emanaldia  .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

APIRILAK 4 Larunbata

Dantza taldea, trikitia eta perkusio taldea, Erramu zapatua .    .    .    .    Bergarako kaleetan

 

APIRILAK 23 Osteguna

18:30 ZURE INSTRUMENTUAREN BILA .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

Gurasoentzat

 

APIRILAK 25 Larunbata

Ate irekiak  .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Bergarako  Musika Eskolan

 

APIRILAK 26 Igandea

12:30  Bergarako Bandaren kontzertu didakrikoa  .    .    .    .    Bergarako Udalpilotalekuan

 

APIRILAK 28 Asteartea

19:00  AHOTSAREN GARRANTZIA HAUR eta GAZTEENGAN .    .    .    .    .    .    Irizar Jauregian

Hitzaldia, David Azurzaren eskutik

Udaleku itxiak

eskuorria aurretik

Ekainaren 22tik 28ra, udaleku itxiak antolatu ditugu Ozaetan. Udaleku hauek gaztetxoekin batera antolatzeko asmoarekin, datorren larunbata Martxoak 14, 12:30etan BILERA IREKI bat egingo dugu Oxirondoko azokan.

Animatu eta gerturatu zaitezte bertara gurekin batera udalekuetako ekintzak antolatzera!!!!

 

eskuorria aurretik

 

eskuorria atzetik

 

Errigora. Olioa eta kontserbak.

errigora

Datorren osteguna, hilak 12a, izango da Errigorako eskaerak egiteko azken eguna. Oraindik eskaera egin ez baduzu, ez denborarik galdu eta egizu orain! Primerako olio eta kontserbak dituzue eskuragai!!

errigora

Eliseo Gilen egiletzaren “zantzuak” Ertzaintzaren arabera

Ertzaintzak egin zuen polizia judizial lana, instrukzio epailearen aginduetara, eta 2015ean amaitu zuen 2009an ekindakoa. Epaiketan, ikerketa zuzendu zuen ertzainak, Oscar ezizenez identifikatu zenak, hamaika zantzu agertu zituen Eliseoren aurka, ia guztiak Batzordekideen txostenetatik ateratakoak. Ertzaintzak berak zerbait aportatu ote zuen, “La más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años” esaldiaz gain? Bai. Zantzu ikaragarriak, edozein dardaraz jartzeko modukoak. Hona hemen Ertzaintzaren txostenean irakur daitekeen guztia:

“El Equipo Instructor considera que la elaboración de los “grafitos excepcionales” fue una labor compleja y continuada en el tiempo, que se pudo realizar en dos puntos, fundamentalmente: en el propio yacimiento, en ausencia de testigos, es decir, durante las noches, fines de semana, puentes, períodos vacacionales, etc. (por ejemplo, en abril de 2006 apareció un grupo de “grafitos excepcionales” justo después del dilatado puente de San Prudencio). En su declaración policial, José Ángel APELLÁNIZ manifestó que ‘nunca vio realizar a Elíseo GIL, Idoia FILLOY o a ninguna otra persona inscripciones, alteraciones o modificaciones en los soportes hallados en el yacimiento’. Otro grupo de piezas falsas se pudo hacer en otros lugares controlados por los autores (domicilio, local, taller, sacando a escondidas los fragmentos “vírgenes” del yacimiento, sin que nadie se percatase de ello”. (Ertzaintzaren txostena, 2015)

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK EIO ORKESTRAN

Beñat Askargorta, Alazne Suinaga eta Ion Aranburu EIO Txiki proiektuan izango dira, eta Maitane Suinagak eta Uxue Garitanok EIO orkestran errepikatuko dute.

Frogak egin ostean, Bergarako Musika Eskolako ikasle diren Beñat Askargorta eta Alazne Suinaga bibolinjoleak, eta Ion Aranburu perkusiojolea aukeratu dituzte Euskadiko Ikasleen Orkestra Txikiaren parte izateko. 2016. urtean sortu zen EIO Txiki orkestrari esker, hamahiru urtetik beherako neska mutikoek ere parte hartzeko aukera dute.

Maitane Suinaga bibolinjolea eta Uxue Garitano biolontxelojolea, EIO orkestrako proiektuan  izango dira aurten ere. Eskarmentu handia dute biek; izan ere, dagoeneko bi urte eman dituzte, Garitanok biolontxeloarekin eta Suinagak biolinarekin, Euskadiko Ikasleen Orkestra gazteko kide izaten. Gazte mailara pasa aurretik baina, lau eta hiru urte eman zituzten orkestraren txikitxoenen bertsioan, urtebetez gazteena eta txikiena konbinatuz.

Jardunek ere Bergara oinez ekimenean parte hartuko du

bergara-oinez

Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurten Bergara oinez ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da. Bergara oinez bizitza soziala eta osasuntsua bultzatzen dituen ekimena da, horretarako, ordubete/ordu eta laurdeneko iraupena duten ibilaldiak antolatzen dituzte herriko zenbait erakundek.

Edizio berria berrikuntzekin dator, alde batetik pasa den urtean baino paseo gehiago antolatu dira (iaz 10, aurten 15). Bestalde erakunde antolatzaileen kopurua ere handitu egin da, Jardun euskara elkarteak ere parte hartuko du ekimen honetan.

Irteerak eguenetan izaten dira (Irailaren 20an Aspacek antolatu duena izan ezik, domekan izango dela), goizeko 10:15ean Agorrosinetik abiatuko dira. Irteera bakoitza elkarte/eragile baten esku egongo da eta paseoaren ostean gosaria eskainiko dio taldeari. Aldez aurretik izen ematea komenigarria izango litzateke, Agorrosinen (943 77 70 95) bertan edo San Joxepen (943 76 10 59).

Ibilaldien egunak:

  • Martxoaren 12an, San Joxepek antolatuta.
  • Martxoaren 26an, Kattalin elkarteak antolatuta.
  • Apirilaren 16an, Osasun publikoak antolatuta.
  • Apirilaren 30ean, Jardunen eskutik.
  • Maiatzaren 14an, Aranzadi Ikastolaren eskutik.
  • Maiatzaren 28an, Pol-Polek antolatuta.
  • Ekainaren 11n, Duintasunak antolatuta.
  • Ekainaren 25ean BPX-ek antolatuta.
  • Uztailaren 9an, Jardunen eskutik.
  • Irailaren 10ean, Goyeneche Fundazioaren eskutik.
  • Irailaren 20an (domeka), Aspacek antolatuta.
  • Urriaren 8an, Bergarako Farmaziek antolatuta.
  • Urriaren 22an, Mariaren Lagundiak antolatuta.
  • Azaroaren 12an, Osasun Zentroak antolatuta.
  • Azaroaren 26an, Mariaren Lagundiak antolatuta.