
Apirileko euskararen bozgorailua:
“Egiten dugunak egiten gaitu”


Apirileko euskararen bozgorailua:
“Egiten dugunak egiten gaitu”

Jexux Izagirrek eta Tomas Elorzak sinatutako iritzi-artikulua Hernaniko Kronikan.
Jexux Eizagirre Portillo
Tomas Elorza Ugarte
Hernanitik Gasteiza joan izan ginen, hain zuzen ere Iruña-Veleiako epaiketan bertan izateko, entzule moduan. Eta esan behar dugu, guk, epaiketan, entzun eta ikusitakoa ez datorrela bat hedabide handietan, emandako informazioarekin, ez da hurrik emanda ere. Epaiketan bi alde izatea derrigorrezkoa da (baita akusatua hiltzailerik handiena izanda ere): akusazioa eta akusatua. Horretan oinarritzen da Justizia. Ba, hedabide handiek, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz, alde bakarraren azalpenak, argudioak, lekukoak eta abar, azaldu zuten batik bat. Alegia, akusazioarenak. Hedabide horiei irakurrita, pentsatu zitekeen akusatuak ez zuela, ez argudiorik, ez lekukorik, ez periturik, ez txostenik, ezta abokaturik ere. Gainera hedabide horiek ez dute informazioa kontrastatu. Eta hori kazetariaren kode etikoa hausteaz gain, delitu profesionalaren barruan ere sartzen da.
Jakina, hedabide handien eraginez, herritar gehientsuenek pentsatzen dute Eliseo Gil dela errudun, epaileak bere erabakia hartu aurretik (ordura arte ez da errudun), eta erabakitzen duena erabakitzen duelarik.
Malcolm X ekintzaile estatubatuarrak zioen: «Hedabideei kasu egiten badiezu, sinestaraziko dizute zure laguna dela etsai; eta zure etsaia, lagun». Iruña-Veleiako epaiketa gertatu aurretik,pentsatzen genuen Malcolm Xen esan hori ez zela gertatzen gure hedabideekin. Baina, ikusi beste idatzi hau (klikatu hemen), Iruña-Veleia Argituk egina, eta flipatu gure hedabideek emandako informazioarekin.
Interesgarria benetan jarrera kontrajarriak dituzten Jose Antonio Villar eta Mikel Urkixoren arteko iritzi-trukaketa Argia digitalean.
HAUS OF BEATS 201 Artwork: Ander Zangitu Orbea Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Proceed, Avondlicht, Mattr & Lewyn Stan, Predator, Re.Kod, Kiwi, NxF, Electric Rescue eta Paul Ricth-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Proceed – Priceless (Haus Of Beats Diskak) out soon Avondlicht – Tripper (Avondlicht) out 3 […]
The post HAUS OF BEATS 201 appeared first on Arrosa.
The post ULU – ULU KLUBA #44 appeared first on Arrosa.

Etxean gauden honetan Jardun Euskara Elkarteak lehiaketa txiki bat prestatu du egun luze hauek arintzeko asmoz. Galdetegian Bergarako euskararen inguruko galderak aurkituko dituzue, 8 galdera hain zuzen. Zortzi hauetatik bost zuzen asmatzen dituztenen artean, Elkar megadendan gastatzeko 20€ko bonoa zozketatuko da.
Jarraian parte hartzeko esteka eta oinarriak!
Animatu eta parte hartu!!!


Oraingoan Alex Arteagak, Brigade Loco taldeko kideak, hartu du hitza eta gaur egungo gazteon artean euskal musika entzutearen garrantziaren inguruan eta euskal referenteak eukitzearen inguruan egin digu berba. Jarraian Alexen hitzak:
Musika mundua zabala den heinean, toki zein momentu ezberdinetatik bizi daiteke eta orain dela urte gutxi hasi nintzen, guztia oholtza gainetik bizitzen. Musikari bezala lehen esperientzia orain dela 5 urte izango zen baina ez ziren proiektu sendo edo serioak. Azken bizpahiru urteetan aldiz talde edo proiektu serio bat jarri genuen martxan, kontzientzia ahaztu gabe alderdi ludikoa beregain hartuz.
Nahiko fresko daukadanez, gogoratzen ditut “Brigade Loco-k” eman zituen lehen pausoak. Ilusioa eta ezjakintasunaren arteko nahasteka bat zela esango nuke, hasieran ez genekien guztiak zein bide hartuko zuen, ezta nola bideratu bide hori. Denboratxo bat pasa behar izan zen egun garen formaziora iritsi eta egiten ari garen guztia egin arte. Hasieran 3 besterik ez ginen eta entseguak nahiko arraroak izaten ziren: bateriarik gabe, ekipo aldetik eskasa, nik abesten nuen…hasierak beti izaten dira zailak edo arraroak. Joten genituen abesti guztiak bertsioak izaten ziren, batzuk euskaraz eta beste batzuk erderaz. Ez geneukan aukeraketa egiteko arrazoi edo irizpide garbirik, bizitza osoan ikusi eta gure influentzia izan diren taldeak zirelako egingo genuen. Baina bada apur bat paradoxikoa gure izena ingelesez abesten duen talde baten abesti batetik hartzea…
Denborak aurrera egin ahala eta guztia talde izaera sendo bat hartzen hasi zenean, lehen diskarako hartu genuen erabaki bat letra guztiak euskaraz egingo genituela izan zen. Gure hizkuntza da eta naturalki ateratzen zaigu letra bat idazterako orduan euskaraz egitea, baina, inguratu gaituen mugimenduan talde askok eta askok gaztelaniaz idatzi izan dute edo idazten dute. Norberaren hautu pertsonala da hizkuntzarena baina sarritan galdetu izan naiz zergatik abestu dugun euskaldunok sarritan elebidun izaera horrekin. Urteak joan eta urteak etorri bizi izan dena errepresioa izan bada ere, musika herriak, herritik eta herriarentzat egindako zerbait da beraz gizarteak pairatzen duen guztiaren arabera jasango ditu aldaketak. Baliteke gure hizkuntzak garai latzenak pasa dituen uneetan, euskararen biziraupena izango zela ardura nagusia eta hori dela eta sortu ziren mugimendu edo talde ezberdinak eta bestelako arazo edo kanpo influentziak egon direnean hautua beste bat izan dela.
Musikari eta gazte bezala esango nuke euskaraz egiten den musika kontsumitzeak berebiziko garrantzia eta influentzia zuzena duela. Nik musika beti bi alderditan sailkatu izan dut: batetik, alde ludiko bategatik egiten da musika, ondo pasatu, dantzatu eta abesteko eta hori gehienetan erritmo eta doinu kontua izaten da. Beste alde batetik, helarazi nahi den mezua dago; letraren bitartez bidali, azaldu edo oihukatu daitekeena. Bi alderdi hauek batera osatzen dute musikak duen zentzua niretzako eta honek influentzia zuzena dauka gazteengan. Letretan kontatzen dena, gure kasuan behintzat, egun jasan behar izaten ditugun injustizia, arazo, ezbehar edota gertakari historikoak izaten dira eta hauek mezu bezala ulertu behar dira. Bizi dugun errealitatearen kontaketa bat da eta hau gazteengana gure hizkuntzan bideratzea altxor bat da. Beraz dagokion garrantzia badauka musikalki euskaraz aritzeak.
Azkenik esango dut bai musikaren alorrean edo beste alor askotan erreferente euskaldunak izatea eta are gehiago gure kulturan. Zergatik? Euskaldunon identitatea osatzen duten alderdi kulturalak zaindu behar ditugulako eta berau osatuko duten adituak izan, hauek herriari kontzientziarako
bidea eman eta indartzeko.
Amaitzeko esan nahiko nuke erreferenteen garrantzia eta influentziaz gain are eta garrantzitsuagoa dela hauek aurrera eramateko espazioak jendeari ahalbidetzea. Hori dela eta nire esker eta miresmen handiena gune autogestionatu guztiak aurrera eramaten dituen jendeari.

Egonaldi arraro honetan, bizirik mantentzeko, gure irratsaioarekin jarraitzea egokiena iruditzen zaigulako, 15, 30 edo 40, ez dakigu zenbat iraungo duen egoera honek, baina guk aurrera egingo dugu… Alayn, irratikide, artista eta lagunarekin batera egunotako gogoeta batzuk… Bakoitza bere etxetik eta bideokonferentzia bitartez egin behar izan dugu gaurkoan, eta horrela jarraitu beharko dugu. ez dadila denbora […]
The post NOLA ALDATZEN DIRE GAUZAK #163 15,30,40… appeared first on Arrosa.
Koronabirusak ona den zerbait ekarri badu, gure irratsaioko txibierro guztiak berriz batzea izan da. Azken urteetan, irratsaioak aurrera jarraitu duen arren, duela bi urte inguru ez ginela elkartzen. Ohiko moduan, tertulia-radiofoniko formatuari heldu diogu, oraingoan etxeko zapatiletan. Gorputzeri jeitsi eta bi galderekin bueltaka egon gara; Egonezinez betetako sasoi honetan, zerek kentzen dizu loa? eta zerk […]
The post Txibierroak uluka # ondoloin! appeared first on Arrosa.