Bergara, euskaraz ginen, gara eta izango gara.

WhatsApp Image 2020-03-27 at 19.16.12

Duela parte bat aste martxan jarri genuen Bergara, euskaraz ginen, gara eta izango gara galdetegia. Galdetegia bete eta bidaltzeko epea apirilaren 4an amaitu zen eta zortzi galderetatik gutxienez bost zuzen erantzun dituztenen artean zozketa egin da…Eta irabazleaaaaaaaaaaaaa…………….
AGURTZANE ARTOLA IRIZAR izan da!!

Guztia normaltasunera buelatzen denean Jarduneko bulegotik pasa zaitez elkar megadendan gastatzeko 20€ko bonoa jasotzera!

Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

HAUS OF BEATS 203

HAUS OF BEATS 203 Artwork: Ander Zangitu Orbea   Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Metro Zee, Sinner DC, Julio Victoria, Sonny, Dan Wild, John Tejada, Circles & Ellipses eta Leloopar-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Metro Zee – Barbd (Ritual Poison) out 17 apr Sinner DC – When […]

The post HAUS OF BEATS 203 appeared first on Arrosa.

“Iruña-Veleiak duen garrantzia”, Larraitz Ugarte Urkidiren iritzi-artikulua Argia digitalean

” Iruña-Veleia modu garbian argitzea euskaldun eta euskaltzale bezala uste baino garrantzi handiagoa daukala pentsatzen dut. Esan beharra daukat Iruña-Veleia kasuan nahikotxo ikertu dudala baina  gehiegi sakondu gabe ere eta ate zehatz batzuk joz edonork ondorioak atera ditzakeela. Hau dena barneratzeko garrantzitsua da ikuspegia zabaltzea eta espero dugun mundu perfektu horretan pertsonen interesak, batzuen egoa, inbidiak, dirua, herri bat asimilatzeko historiaren eraketa eta maite ditugun eta maite ez ditugun politikariak daudela jakitea. ” Jarraitzen du.

Umeak etxean

Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.20.33

Azkenaldian jasaten ari garen egoera honen aurrean Bergarako Udalak “Umeak etxean” egitasmoa jarri du martxan. Beraien web-gunean zera azpimarratzen dute:

“Covid19ak sortutako konfinamendu egoera honetan oso garrantzitsua da gure seme-alabek etxean biziko dituzten egun hauek ahalik eta atseginenak izatea. Bai beraien ongizate emozionalerako, baita konfinamendu egoeraren  ondoren sortuko den errealitate berriari indartsu erantzuteko ere. Beraiek ondo badaude, guztiok hobeto gaudelako”

Horretarako bergarako ludotekek, Jarduneko hezitzaileen eskutik, haurrentzat ezinbestekoak diren bi arlotan laguntza eskeiniko dute:

-Aisialdirako baliabideak: Etxean, familian jolasteko, sormena lantzeko, ez aspertzeko… Eskulanak, esperimentuak, errezetak edota jolasak proposatzen dira egunero. Hauek, udaletxeko web-orrian aurkitzeaz gain, Jardun Euskara Elkarteko sare sozialetan ere aurki daitezke (Instagram, Facebook, Youtube…)

-Etxeko lanak egiteko laguntza: Lehen hezkuntzako aurren etxeko lanak egiteko laguntza eskaintzen da, Udaletxeko web-orrian aurkitzen da laguntza hau jasotzeko bete beharreko inprimakia.

Guzti hau, esan bezala, Bergarako Udaleko webgunean aurkituko duzue, https://www.bergara.eus/eu/umeak  estekan klik eginda.

Beraz, ideia edo laguntzarik behar baduzue badakizue nora jo!

Ondo izan eta asko zaindu!

Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.20.33 Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.21.01 Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.21.21