Txalo, “0 km”

Hamaika ikusteko jaioak gara, baina oraingoan denok harrapatu gaitu ezustean, zientzia fikziozko film baten barruan bageunde bezala. Gure lehentasuna osasuna zaintzea da eta izan da, eta nahiko txukun ari gara pausoak ematen. Konturatzerako, ordea, ekonomia arloa laino beltz baten azpian sartu zaigu eta Osakidetza, gure gizarte politikak, hezkuntza, kultura, gure bizitzan beharrezkoak ditugun oinarrizko zerbitzu hauek lehengo mailan jarrai dezaten arlo honi heldu behar diogu, ekonomia bera, gure lanpostuak, zaintza berezietan sar ez daitezen. Maskara jantzi dugu, baina begietako estalkiak kendu behar ditugu.

Hemendik aurrera ematen ditugun pausoak konfiantzaz eta segurtasunez eman behar ditugu, bestela gureak egin du! Gure osasun langileei merezitako txaloa eman diegu eta orain gure lanpostuak aurrera ateratzeko industria ekimenei egin behar diegu txalo: Lazpiur, Embalan, Servimasa enpresa bergararrak adibide, beharretatik ikasten omen dugu eta pandemia honek zerbait erakutsi badigu 0 km produktu eta proiektuak bultzatzea da. Bertan egindako makinekin maskarak egitea beti izango da hobe Txinak bidaltzen digunaren menpe egotea baino.


Aintzane Oiarbide

Etxetik euskaraz berriketan!

etxetikeuskarazberriketan3

Etxetik euskaraz berriketan, bergara zaintzen eta jardunen eskutik sortu den, egitasmo berria da. LH1 DBH2 arteko haur eta nerabeentzako euskarazko mintzapraktika eskaintzeko asmoz sortutako egitasmoa da, hain zuzen. Jarraian jarriko ditugun esku-orrietan aurkituko duzue, parte hartu nahi izanez gero, beharrezko informazioa.

esku-orria_001 esku-orria_002 esku-orria_003 esku-orria_004

HAUS OF BEATS 208

HAUS OF BEATS 208 Artwork: Markel Eguren Aste hontako promoetan… / This week promos… Miguel Gil Tertre, Exos, Theo Muller, Manuel Fischer, Jay Tripwire, Johannes Albert, Nemo Vachez eta BNDT72-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Miguel Gil Tertre – C 2 (Fuego En Casa) out 20 may Exos – Reincarnation […]

The post HAUS OF BEATS 208 appeared first on Arrosa.

Grafitoen Zerrenda eta Grafitoak Gaika, bi artxibo edozeinen eskura, sententziaren zain gauden une honetan

Otsailaren 19an amaitu zen Iruña-Veleiako epaiketa, eta sententziaren zain gaude. Dakigun bezala, Eliseo Gili leporatu nahi zaio pieza guztien faltsifikazioa, eta horretarako akusazioak aurkeztu duen “froga” bakarra grafologia da. Lettera enpresaren arabera (Magdalena Ezcurra Gondra eta Gregorio Rodríguez Grávalos)  grafito guztiak esku bakarrarenak dira, Eliseo Gilenak alegia.

Bi artxibo jartzen ditugu denon eskura:  1) Grafitoen Zerrenda. Piezak non agertu ziren, noizkoak diren,  transkripzioak, xehetasunak eta argazkiak. 2.- Grafitoak Gaika.  Gaiaren arabera sailkatuak, argazki eta guzti. Blogaren goialdean aurki daitezke eta klik batez gure ordenagailura jaitsi.

Grafitoak daude auzitan eta hauek ezagutu behar dira iritzi sendo bat izateko. Auzi hau zientifikoa da, jakina, baina batez ere zentzunezkoa, “zentzu komunekoa”. Marrazkietan,  transkripzioetan  eta bestelako xehetasunetan erreparatzera gonbidatzen zaituztegu, eta gero galdera hauei erantzutera:

  • Pertsona bakar batek eginak izan ote daitezke grafito hauek guztiak?
  • Erantzuna ezezkoa bada, zer egin dezaket nik injustizia ikaragarri bat gauzatu ez dadin?

HAUS OF BEATS 207

HAUS OF BEATS 207 Artwork: Markel Eguren Florian Schneider-ek aste hontan utzi gaituela eta, omenaldi txikia egin diogu programa hasteko… Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Jammin, Robots With No Soul, Quaid, Security Dj, Hans Berg, Adryiano, Bulu eta Grindvik & Pfirter-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: (R.I.P.) Kraftwerk […]

The post HAUS OF BEATS 207 appeared first on Arrosa.