HAUS OF BEATS 212

HAUS OF BEATS 212 Artwork: Zilo Aste hontako promoetan…/ This weeks promos… Soviet Space Research Institute, No More, Hamdi Ryder, Kristian K, Horsemen, Andreas Rund, Cellini eta SOSANDLOW-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Soviet Space Research Institute – Cold Summer (Line Explorations) out 26 jun No More – Days Of […]

The post HAUS OF BEATS 212 appeared first on Arrosa.

“Zorionak Lorena López de Lacalle eta enparauak”; Jose Luis Erdozia Mauleonen artikulua Naizen

Correo egunkariak elkarrizketa luzea (ez dute lotura jarri sarean) egin zion kultura diputatu ohiari sententziaren harira. J. L. Erdozia Mauleonek Naizen erantzun dio:

“Pozik egonen zara, zu bereziki, Lorena, epaiketaren ageriko eragile nagusi moduan, Gasteizko epaileak Iruña-Veleia auziari emandako epaiarekin. Bazen garaia, ezta? Hamaika urte luze zuretako horren begibistakoa zena, lau hilabeteren buruan «argitu» eta erabakitzeko.

Lortu duzu nahi zenuena. Zuk «iruzur arkeologikoaren» arduradunetako ematen zenituenak zigortu eta gainera, zure hasierako asmoa ezin hobeki bete du epaileak, ez baitzenuen nahi «espetxe-zigorrik lortzea», «gertatutakoa argitzea» baizik. Halako adierazpenak ezartzen ditu zure ahoan, behintzat, “El Correo”-k hilabete honetako 12koan. Eta epaiak eragindako pozaren gainean metaturik, balio erantsi gisa, Vaticano-aren bedeinkapena ere bai, seguru asko, zure bihotz aratz eta xahuagatik, batetik; eta Itun Berria aldatzen hasi beharrik ez dutelako, bestetik.

Pozik egonen zarete, Lorenarekin batera, zuen iragarle-dohainak baliatuz grafito horietako batzuetan «Descartes» edo «RIP», esate baterako, irakurri zenuten hizkuntzalaritzako, arkeologiako, epigrafiako eta unibertsitateko beste espezialitateko adituak. Zuen jakinduriaren aurrean, ezerezean utzi ditu epaileak beste aditu batzuen iritziak, Museoko zaharberritzaileenak, adibidez. Eta Lorenarena bezala, zuen poza ere bikoitza, seguruenik, ez baituzue zuen espezialitateetako hainbat teoria moldatu beharrik izanen.

Pozik ere bai, era berean, egonen zarete beste alde batera begiratu edo «busti» nahi izan ez duzuen guztiak, azkenean epaile orojakile batek ondorioztatu duelako 36 grafito faltsutu zituela norbaitek, «auzipetu nagusiaren agindupean edo, gutxienez, honen beraren jakinaren gainean». Poz bikoitza zuen kasuan ere, berriz ere jarrai dezakezuelako fedea izaten zuen kezkak eta zalantzak argitu ditzaketen adituengan. Zorionak «dogmazale» zareten guztioi!

Eta, azkenik, pozaren pozez, Iruña-Veleiako auziaren epai honekin haien ganbeletako iturriek etenik ez dutela izanen ziurtatuko dutenak. Arruazuko esaera zaharrak dioen moduan, «Kulpa gabea, penaz egonen da akaso, kofradian ez denak, ez kandelarik jaso!».

36 grafito faltsutu izana ondorioztatu du epaileak, baina benetan argitu du epaiak Iruña-Veleia auzia? Hasteko, ez daki epaileak nork faltsutu dituen grafito horiek, ez daki zer erabili den grafito horiek faltsutzeko, ez daki noiz eta nola faltsutu diren eta, larriagoa dena, zer pasatzen da gainerako hirurehundik gorako grafitoekin, laurehundik gora baitziren auzipean zirenak.

Baina, zer demontre! Eman dezagun arrazoi osoa duela epaileak eta ziurtaturik dagoela Iruña-Veleia auziko 36 grafito faltsuak direla. Grafito guztietako %9a, gutxi gorabehera. Lagin nahikoa, bistan da, gainerako guztietara zabaltzeko erabakia. Ez da horrela, Lorena eta enparauak? Orduan, jakinik dagoeneko faltsuak direla grafito horiek guztiak, ez duzue oztoporik jarriko arkeometrian espezializatua den laborategiren batean aztertzeko 36 grafito horiek dituzten ostrakak, ezta? Horrela, laborategiek epaiari bermea emanik, «fedegabeon» ahoak itxiko zenituzkete betiko, guk iritzietan baino gehiago egintzetan baitugu «fedea».

Edo, ez zenuten, bada, Lorena eta enparauak, pentsatuko 36 horiek eta gainerako guztiak suntsitzea, faltsuak direlako aitzakitan, hondeamakinarekin aztarnategian egindako moduan!

Barkaezina litzaizueke zuri eta zuk ordezkatzen duzun erakunde politikoari bereziki (ordezkari politiko gisa hartu baitzenuen Iruña-Veleiako grafitoak auzitara eramateko erabakia), euskal kulturaren baitan honelako garrantzia duen afera argitu gabe uztea betiko.”

Frogarik gabe kondenatu dute Eliseo Gil (1)

EPAIA argitaratuta dago osorik eta irakurtzera gonbidatzen dugu interesatua dagoena. Ez naiz jurista eta hura aztertzeko orduan ñabardura askok ihes egingo didate, baina hala ere saiatuko naiz haren alderik nabarmenenak azaltzen. Eliseorengan zentratuko naiz

1.- Zigorra

Bi gauzagatik zigortu dute Eliseo Gil:

 1.-  ESPETXEA: Urtebeteko kartzelaldia “por una falta continuada contra el patrimonio histórico-cultural” (253. o.). Aldundiak bost urte eskatzen zituen eta Estatuko Fiskaltzak hiru urte “por un delito de daños al patrimonio”. Beraz, “delito”tik “falta”ra jaitsi du epaileak gertakizunaren kalifikazioa. ISUNA: 72 euro, 36 pieza kaltetzeagatik. Aldundiak eta Fiskaltzak beren akusazioan 285.600 euro eskatzen zituzten 476 pieza kaltetzeagatik.

2.- ESPETXEA: Urtebete eta hiru hilabete “por un delito continuado de estafa en concurso con un delito continuado de falsedad en documento privado” (253. o.). Cerdánek ustez “asmatu” zituen txostenei buruzkoa da hau. Aldundiari ORDAINDU/ITZULI behar: 12.490 euro, Gil eta Cerdánen artean. Aldundiak eta Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxea eskatzen zuten eta diru kopuru bera.

Eliseo Gilek ez du kartzelara joan beharko, zigorrak bi urte baino txikiagoak direlako banaka hartuta.

NABARMENTZEKOAK:  batetik, piezen balizko manipulazioaren tipifikazioa “delitu” izatetik “falta” izatera pasatu da; bestetik, akusazioak 476 “grafito berezi” kalkulatu zituen, eta bakoitza 600 eurotan baloratu. Epaiketa egunetako kronika ugarietan bakarrak izan ginen Jaurlaritzako teknikariaren agerraldi patetikoa kontatzen, “prentsan irakurrita” jakin baitzuen 476 zirela piezak, eta museo-pieza batzuen garraio-aseguruan oinarritu baitzen 600 euroko balorazioa egiteko. Madrilgo ESCRBCk grafito bereziak 476 beharrean 291 zirela ezarri zuen. Epaileak 36 hartu ditu “bakarrik”  kontuan, Navarro txostenak faltsutzat emandakoak, hain zuzen. Besteak ez direla analizatu eta beraz ezin dela haiei buruz ezer esan, dio.

2.- Frogatu al du Isabel María Diaz-Pardo Hernández epaileak piezak Eliseo Gilek egin dituela?

Honengatik ezarri diote EGi urtebeteko kartzela: “… las 36 piezas arqueológicas de cerámica las que se ha aludido anteriormente, de manera que dichas piezas fueron objeto de incisiones, con las que el propio ELISEO GIL ZUBILLAGA o por los terceros a quienes éste encargó, realizaron grafitos con textos y epigrafía que simulaban tener la misma antigüedad que los propios soportes, cuando tales incisiones, y por tanto, los grafitos, son contemporáneos”. (70. o.).

Zer froga du epaileak egilea EG izan dela esateko? BATERE EZ.  Gilek beti deklaratu du berak ez duela grafitorik egin, eta gainera benetakoak direla pentsatzen duela. Inork ez du inoiz ikusi grafitoak egiten. Ertzaintzaren txostenak ere ez du froga txikienik eskaintzen:

“El Equipo Instructor considera que la elaboración de los “grafitos excepcionales” fue una labor compleja y continuada en el tiempo, que se pudo realizar en dos puntos, fundamentalmente: en el propio yacimiento, en ausencia de testigos, es decir, durante las noches, fines de semana, puentes, períodos vacacionales, etc. (por ejemplo, en abril de 2006 apareció un grupo de “grafitos excepcionales” justo después del dilatado puente de San Prudencio). En su declaración policial, José Ángel APELLÁNIZ manifestó que ‘nunca vio realizar a Elíseo GIL, Idoia FILLOY o a ninguna otra persona inscripciones, alteraciones o modificaciones en los soportes hallados en el yacimiento’. Otro grupo de piezas falsas se pudo hacer en otros lugares controlados por los autores (domicilio, local, taller, sacando a escondidas los fragmentos “vírgenes” del yacimiento, sin que nadie se percatase de ello”. (Ertzaintzaren txostena, 2015).

Beraz, epailearen IRUDIPEN hutsetan oinarritzen da kondena, eta hori ez da justua. Ezin da inor kondenatu froga barik, irudipenetan oinarrituta. “Indicios no son pruebas”, esan zuen behin baino gehiagotan Díez-Pardo epaileak berak epaiketan. Grafologia, akusazioak zuen “froga” bakarra, barregarri geratu zen epaiketan. Gainera epaileak esaten du EG edo beste norbaitek edo norbaitzuk (“terceros”) direla egileak, Gilek aginduta, alegia. Frogak? Zeintzuk dira hirugarren horiek? Hamaika urteko ikerketan ez dute balizko horien arrastorik hartu.

1936KO GERRAK MILAKA EUSKALDUN BEHARTU ZITUEN ERBESTERA

Centenares de personas, de la localidad de Mondragón, huyeron tras el golpe militar de 1936 a Francia, Cataluña, Bélgica, Inglaterra, Argentina y Rusia.

Tras la publicación del libro Hacia una Memoria Compartida. Mondragón 1936-1956. Guerra, Resistencia y Franquismo (Intxorta 1937 kultur Elkartea, 2019), comenzamos a recoger opiniones, sugerencias, preguntas… Una de las personas quería saber qué había pasado con las 2.000 personas civiles, que según el alcalde Nicolás Uriarte Ceberio, habían abandonado sus casas escapando del fascismo.

Sabíamos que más de 500 se integraron en diversos batallones de resistentes, de ellas 107 murieron en acciones de guerra; otras 300 fueron detenidas y sufrieron años de cárcel y trabajos esclavos; 55, tras escapar a Francia, volvieron a luchar a Cataluña, y terminaron en el campo de concentración de Gurs, en Oloron.

¿Qué pasó con las restantes? ¿Qué fue de las otras 1.500 personas civiles que huyeron de la localidad? ¿Cuál fue el itinerario tras la huida?

Varios factores han hecho que el trabajo de investigación, que comenzamos en ese mismo momento, haya dado algunas pistas: por una parte, la decisión junto al Ayuntamiento de Elgeta de homenajear este año a niños y niñas de la guerra de Debagoiena que vivieran en la actualidad nos dio la oportunidad de ponernos en contacto con estas personas y recoger, tras su testimonio, con quiénes huyeron (padres, madres, abuelas, tías…); por otra, el confinamiento – que hizo imposible dicho homenaje-, nos ha permitido continuar con esta labor, estudiando en profundidad la prensa de la época y rastrear archivos colgados en internet en Euskal Herria y Cataluña. Todo ello, junto con muchas entrevistas telefónicas, ha hecho posible el trabajo que presentamos a continuación.

De las 1.500 personas que citábamos antes y cuya suerte se desconocía, por lo menos 494, huyeron a Francia, Cataluña, Bélgica, Inglaterra, Chile, Argentina y Rusia.

Con la evacuación de las poblaciones del Alto Deba, fueron centenares las niñas y niños que salieron hacia Bizkaia junto a sus progenitores. A partir del mes de mayo de 1937, ante la crudeza de la guerra, muchas familias se vieron obligadas a tomar la decisión de enviar a sus criaturas al extranjero, con el objetivo de preservarles de los bombardeos y el hambre. Hubo circunstancias diferentes: quienes fueron solos/as y quienes lo hicieron con sus familias. La incertidumbre fue general y la falta de noticias durante un tiempo prolongado era la tónica general.

Más allá de la frialdad de los números hemos averiguado la identidad de 494 personas víctimas de este trágico exilio. La mayoría son mujeres. 280 eran menores (entre 0 y 17 años), de los cuales 38 nacieron fuera de Arrasate, (nos quedan por confirmar los nombres de 14 niñas y niños).

A pesar de este arduo trabajo, la verdad de lo acontecido sigue siendo parcial e incompleta. Por ello animamos a la ciudadanía a colaborar, aportando cualquier información que nos ayude a completar lo que, durante años, la historia oficial nos ha ocultado. Vaya de antemano nuestro agradecimiento.

Personas civiles de Arrasate evacuadas al extranjero

Para abrir el PDF con el listado de las “Personas civiles de Arrasate evacuadas al extranjero” clickar aquí: Arrasatearrak erbestean

1936KO GERRAK MILAKA EUSKALDUN BEHARTU ZITUEN ERBESTERA sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Suitzan 1610ean argitaratutako euskerazko hiztegiaren azterketatxoa (2)

Garbi gera bedi gure helburua ez dela azterketa sakonetan sartzea, materiala ahalik eta argien azaltzea baizik, gero horrekin nahi duenak nahi duena egin dezan.

Aztertzaile guztiek nabarmendu dute Marineo Siculoren hiztegia bizkaierazkoa dela, gipuzkeratzat jo daitezkeen pare bat berba badauden arren (arraya, belça).  Bi testuak konparatu ditugu, Siculorena eta Waserrena, jakinik Waserrek Vulcaniusi kopiatu ziola, aurreko sarreran esan zen bezala. Galdera da Vulcaniusi nork luzatu zion hitz-zerrenda. Siculoren hiztegian 38 hitz datoz, Waserrenean 100. Waserrek Siculoren zerrendako 31 sartzen ditu, 7 kanpoan uzten ditu, auskalo zergatik. Beraz, Waserrek 69 hitz berri dakartza.

Errata banaka batzuk ageri dira, goian seinalatuak daude. Ikusten da ia guztiak Vulcaniusengandik mailegatu zituela (halaiotz, echiaz), baina beste bat ere gehitzen du (iainkona).

Ikusten da Vulcaniusen eta Waserren bigarren  iturria lapurterazkoa izan zela bereziki, dakartzan hitz asko gipuzkeraz zein goi- eta behe-nafarreraz ere arruntak diren arren. Horren erakusgarri, hatxe letraren presentzia hitz hasieran (haice, handirik, herioa), bokal artean (ahardi, cahagui, cahar), hau da, euskara batuaren ikuspegitik “behar den lekuan”, eta baita kontsonante ostean ere (emazthea, urthe…). Leizarragak bezala, TZ darabilte (bihotza, gatza); TS ere usu agertzen da: dohatsu, itsasoac, mahatsac, eta K behin: aker. Askok nabarmendu dute hiztegi honen “gaurkotasuna”, batukoak diruditela hitz gehienak forman zein ortografian.

Gauzatu da injustizia: 2 urte eta hiru hilabeteko zigorra Eliseo Gili, kartzelara joango ez den arren

Esan behar 72 euroko isuna ezarri diola epaileak “por una falta de daños”, akusazioak 286.000 euro eskatzen zituenean por “un delito de daños al patrimonio”.

Correo-Diario Vasco-ri eman zion epaitegiak esklusiba, beti bezala. Iruña-Veleia Argituk agiria atera zuen sententzia salatuz, Iruña-Veleiako epaiaren aurrean: ez daitezela grafitoak suntsitzera ausartu! izenburuaz. Ama Ata blogak, Koen Van den Driesscheren eskutik, Sentencia del caso Iruña Veleia: conclusiones absurdas titulatu du epaiaren puntu nagusiak jorratzen dituen sarrera.

Orain arte ez dugu izan astirik, baina egunean zehar joango gara gaian sakontzen.

Errigorako olio eta kontserbak

IMG-20200219-WA0000

Hemen dira Errigorako olio eta kontserbak. Zuen eskaerak jasotzera pasatzen joan zaitezkete. Esan bezala, bulegoa goizez soilik zabaliko dugu momentuz, 9:00etatik 13:00etara bitartean.

errigora

Suitzan 1610ean argitaratutako euskerazko hiztegiaren azterketatxoa (1)

Hiru sarrera egingo ditugu gaiaz. Egun batzuk igaro dira Mintzoa Argitaletxeko arduradun Aritz Otazuk liburua Italian erosi dutela iragarri zuenetik Diario de Navarran. Suitzako Zurichen 1610ean argitaratua, Ad Mithridates Gesneri Libellus commentarius du izenburu eta Kasper Waser teologo protestantea da egilea. Ondoren, Argia astekariak euskerazko pasarteen fotokopiak argitaratu ditu: Johannes Leizarragaren Gure Aita (1571) eta ehun hitzeko hiztegitxo bat. Azpian jartzen ditugu.

Filoblogia blogean Ricardo Gómez kudeatzaileak eta hango zenbait parte hartzailek (Xaberius, Ekaitz Santazilia, etab.) informazio oso interesgarria eman dute egileaz eta liburuaren iturriez. Esate baterako, hiztegiaren parte bat Lucio Marineo Siculo-ren lan batetik hartua dela: De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV. (1530).

Marineo Siculoren hiztegia

Zera irakurtzen dugu blogean: “Alabaina, ez bata ez bestea ez ziren izan Waserren testuaren iturri zuzenak. Iturri zuzena, ezbairik gabe, Bonaventura Vulcanius humanista flandriarraren “Parergon, siue specimen cantabricae hoc est veteris vasconum linguae” dugu, De litteris et lingua Getarun, siue Gothorum liburuan agertzen dena (1597). Jakina, Vulcaniusen iturriak Leizarraga eta Siculo izan ziren.”

Vulcaniusen hiztegiaren zatia

Vulcaniusen hiztegiaren orrialde bakarra dator blogean fotokopiatua (falta diren parteak ez ditugu inon aurkitu. Eskertzekoa litzateke norbaitek argitaratuko balitu). Begibistakoa da Waserrek kopiatu egin ziola. Diferentzia bakarrenetarikoa,  Vulcaniusek zedila (ç) erabiltzen duela eta Waserrek ez (c). Errataren bat ere ageri da (Iainkona jartzen du Waserrek, Vulcaniusek Iainkoa dioen bitartean).