Uztaileko euskararen bozgorailua

Uztaileko euskararen bozgorailua:
“Batetik bestera ibiltzen gara udaro
uztaileko giroarekin guztiok gabiz pozago
udan ere euskara gure ahoan egotea nahiago.
Maitatu ezazu gutxiago
eta gozatu ezazu gehiago”

ULU – ULU KLUBA #53 ANDER ZANGITU elkarrizketa
HAUS OF BEATS 214
Orain 40 urte
Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak. Kotxean, propaganda banatzen, bozgorailua hartu eta EAJko kanpaina-mezua eta leloa esatea tokatu zitzaidan lehenengo aldiz. Hori ilusioa! Bukaeran beti “gora Euskadi!” esaten nuen eta ondotik, nire aitak “… askatuta!”, “gora Euskadi askatuta esaten da, Aintzane!”. Oraindik ez genuen ETB, ez genuen kiroldegirik, Osakidetza oraindik sortzeko zegoen, ez genuen Ertzaintzarik… Guardia Zibila eta Polizia Nazionala zebiltzan gure kaleetan.
Gaur, ondo antolatutako Herria dugu, ez dago oraindik osorik, baina helburu hori lortzea luze badoa ere alderdi abertzale batek ez du sekula etsiko. Nik ez dut etsiko. Baina lan handia egin dugu Herria eraikitzen. Europako iparraldearen pare gaude osasungintzan, gizarte zerbitzuetan, hezkuntzan… ikastolak sare publikoan daude. Gogoan dut ikastola klandestinoan Espainiako “inspektorea” etortzen zela noizbehinka guri lezioa hartzera. “¿Cuáles son las provincias vascongadas? Alava, Guipúzcoa y Vizcaya… Y Navarra?”.
“Navarra independiente”. Nola aldatu diren gauzak! 40 urte geroago, bozkatzera maskaraz joan behar dugu, gure mundu modernoa birus txerri batek mehatxatu duelako.
Aintzane Oiarbide
Goienako zutabea
Sententzia (7). Epaiketan “benetakotasun-zantzu” nabarmenak erakutsi zituzten zazpi grafito, epaileak sententzian aipatu ere egiten ez dituenak
1.- 15565 , IAN/VAN ZVTA euskerazko testua duena, Arkeologoek ehorzketaren gainean aurkitu zuten platera ere aipatu zuten zaharberritzaileek, zk. (goiz batez aterea eta eguerdian garbitua hainbat pertsonaren aurrean). Erabileragatik oso gastatua zegoela adierazi zuten, hainbat puskatan zegoela, paretak oso hauskorrak zirela. Abokatuak Isabel Ortizi galdetu zion ea inskripzioa berriki egin izan balitz begiratu batez antz emango litzatekeen, eta baietz erantzun zuen, faltsua balitz igarriko litzatekeela eta bere ustez grafitoa zaharra dela. Abokatuak ere galdetu dio ea prozesatzeko orduan buztingilearen marka, aurkitu zuten eta erantzun dio triangelu bikoitza aurkitu zutela, zigilua izan zitekeena. Marka hau ez zuten arkeologoek ikusi.
2.- 14468, VIIL(II)I(A) GORI / VIILIII NOVVA / VI(…)(A)III, adreilu gaineko grafitoak, tokiaren mapa bat adieraz lezakeena, zaharberritzera eraman zenean konkrezio asko zituen, eta letrak igartzen ziren arren, ez zen ondo irakurtzen. Lan zehatza egin zuten inskripzioa ondo ikus zedin. Defentsako abokatuak aurrekoan egindako gauza bera galdetu zuen, inskripzioa orain dela gutxi egina balitz ea begiratu batez nabarituko litzatekeen, eta baietz erantzun du eta jarraian bere ustez grafitoa zaharra dela erantzun dio.
3.- 12396, OVN MIA VINCIT / AMOR. Defentsak hezur gaineko grafitoa erakutsi die teknikariei, eta galdetu die ea hezurretako letra batzuen gainean dauden hutsuneak landareen sustraiek eragindako markak izan daitezkeen. Baietz erantzun dute, nahiko ohikoa dela hezurretan horrelako arrastoak aurkitzea. Idazkuna berria balitz ea begiratu batez igarriko litzatekeen galdetu dio, eta baietz erantzun du, eta bere ustez grafitoa zaharra dela.

Iturria: Ama Ata, K. vd. Driessche
4. 12047 , VITAE. Eguneroko bizitzako marrazkiak agertzen dituen ostraka. Albisuk azaldu zuenez, sustraien markak ageri dira ildoen gainean. Konkrezioez gain.

Iturria: Ama Ata, K. vd. Driessche
5.- 15920, NIIV XII / VRT[II] TV, III / RIIBA TV, NIIV / CII (…) Euskarazko esaldia duen grafitoa, non konkrezioek R baten buztana estaltzen duten, eta, beharbada, baita konkrezio handi baten pean egon daitezkeen letra batzuk ere, CII letren ondoren. Harrigarria bada ere, Navarroren txostenak berak iradokitzen du espatula batekin kentzea zarakarrak, ezkutuko grafitorik dagoen ala ez egiaztatzeko. Ez zen horrelakorik egin epaiketan.
6.- 15542, ABCDEF / GHIKLM / NOPQR / (S)TVXYZ. Abecedario osoa. Henar Cebrián eta Daniel Vallo arkeologoek atera zuten lurretik eta hantxe bertan garbitu, horixe deklaratu zuten eratzaintzaren aurrean eta epaiketan. K, Y eta Z letrak ditu, ezinezkotzat joak Batzordeko filologoen aldetik.
7.- 11420, LEONIDA. Xabier Reparaz arkeologoak epaiketan deklaratu zuen Leonidas jartzen zuen grafito bat ikusi zuela lurretik irteten; “Leónidas, rey de Esparta”, gaineratu zuen.
Uda Aktiboa 2020

Gaur, hasiera eman diogu Udalak, Guraso elkarteek eta Jardun Euskara Elkarteak elkarlanean aurrera ateratako Uda Aktiboa 2020 programari.
https://www.bergara.eus/eu/node/14624?fbclid=IwAR3zGHicGCBtQIP_59jUD4YH77PDO1b7KVxte1lR0Ljor7PICIATK1GhZBk

Lorena López de Lacalle dena emanda Radio Euskadin
Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketa egin zioten Lorena Lopez de Lacalleri, gaia epaitegietara eraman zuen EAko diputatuari. Barruak irakiten jartzen zaizkigu esaten dituen gezurrak eta ergelkeriak entzunda. Etorriko da garaia pertsona horrek gai honen inguruan izan duen jokabidea zehatz aztertzeko. Bestalde, harri eta zur gaude Euskadi Irratiaren eta Radio Euskadiren jokabidearekin. Epaiketa aurretik sarri eskatzen ziguten iritzia, eta elkarrizketa ugari egin ohi ziguten. Baina turuta jo zieten, nonbait, epaiketa baino hilabete bat lehenago, eta harrezkero ez dira gugana behin ere hurbildu.
Joseba Unzalu irakasle gasteiztarra I-V Argituko kidea da. Ondorengo mezua bidali zuen Radio Euskadira, Lacalleren adierazpenak entzunda gero:
“Radio Euskadiko Boulevard saioko Whatsappera bidalia, Lorena Lpz de Lacalle-ren azken minutuak entzun ondoren. 2020-VI-25.
Boulevard:
¿Por qué seguimos escuchando a los mismos personajes una y otra vez tras 12 años con los mismos argumentos?
No nos damos cuenta que la jueza no consideró relevantes lo que los miembros de la Comisión Científica Asesora pudieran aportar, aunque dichos informes fueron los utilizados por la Diputación para expulsar Eliseo y Lurmen del yacimiento como si fueran delincuentes? ¿Por qué no declaró ninguno de dichos miembros en el juicio? ¿Quizá porque todo lo que aparece en sus informes ha sido rebatido por otros 20 investigadores pro-autenticidad de dilatada experiencia en sus respectivas áreas?
Insisto, en 12 sesiones de juicio y 50 testigos que pasaron por la sala ninguno fue de la UPV-EHU, pese a que ellos iniciaron este desaguisado.
Por otro lado gracias a la enorme campaña de desinformación que los medios habéis impuesto, parecía que Eliseo, su abogado y sus testigos no habían estado en la sala durante esas 12 sesiones. Nada Favorable a Eliseo podía colarse en los medios. No lo habéis puesto nada fácil. Pero no estamos como hace 12 años, ya que en el juicio han aparecido datos que muy pocos conocían. Las restauradoras del Museo de Arqueología de Araba (BIBAT), Paloma e Isabel nos aportaron perlas que no tienen desperdicio: tras el clima de sospecha que indujeron “nos llegaron 20 cajas llenas de material del yacimiento para su limpieza y observación. Cuando en las dos primeras cajas aparecieron grafitos y dibujos nos ordenaron parar. Hoy por hoy, nadie sabe dónde están dichas cajas llenas de muestras”. Esta es buena ¿verdad? ¿Dónde han aparecido estas declaraciones?
Estas mismas restauradoras manifestaron que “no pone DESCARTES (para darse cuenta de esto no es necesario ser restaurador ni arqueólogo). Ni tampoco pone RIP ya que son 3 marcas de santidad con desconchados”
En los mismos términos se expresó José Manuel Tarriño, arqueólogo- dibujante de Iruña-Veleia con respecto a DESCARTES. Recordemos que con estos argumentos (DESCARTES, RIP, pegamento en las piezas, los informes grafológicos…) se abrieron portadas de periódicos durante mucho tiempo. ¿Dónde queda todo aquello? Tampoco podemos olvidar lo manifestado por Amelia Baldeon (responsable del BIBAT en aquella época) que manifestó en sala que fue presionada por miembros de la Comisión Científica Aserora y como no era de su cuerda fue relegada de su puesto de trabajo.
Tampoco podemos olvidarnos de Mikel Albisu. ¿Alguien sabe quien es? Pues este geólogo dejó en evidencia al perito del IPCE, también geólogo Sr. Navarro, que declaró tras un biombo, sobre su método totalmente experimental y chapucero, todo hay que decirlo. Pero la juez se agarra a esto olvidándose del informe demoledor de Albisu. Ella sabrá porqué, pero motivo suficiente para que Eliseo pida el recurso. Por último escuchar a Lorena Lpz de Lacalle decir que las analíticas que supuestamente (no) realizó Cerdán son falsas nos situaría en un escenario en el que todavía no ha habido ciencia de la de verdad; aunque Mikel Albisu utilizó la ciencia ingeniosamente para vapulear el informe Navarro.
Ciencia es lo que ha pedido y sigue pidiendo Eliseo y colectivos sociales que apuestan por el esclarecimiento total de este tema. Radio Euskadi (y grupo EiTB en general) tenéis/tenemos un problema serio como radio pública y como sociedad cuando no existe modo alguno de escuchar opiniones disidentes a “la verdad establecida”. Esto os lo tenéis que mirar seriamente. Vais a tener que pasar mucho tiempo apuntalando la verdad oficial para que no sucumba ante el peso de la otra verdad. Una pena.”
Joseba Unzalu
Sententzia (6). Epailea: “Ez du RIP ipintzen”. DESCARTESen aipamenik ez.
1.- RIP. Honetan behintzat epaileak zabalik izan ditu begiak: “… resultando que, al tratar dicha pieza, la restauradora Paloma López Sebastián pudo comprobar que en la misma no pone RIP a pesar de parecerlo a simple vista, y a diferencia de lo que han manifestado otros expertos, incluyendo los peritos calígrafos de la acusación particular.” (142. o.). Faltsuketa zaleen ikonoa puskatu da epailearen eskuetatik jausita.
Paloma Lópezek eta Isabel Ortizek, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko teknikariek deklaratu zuten epaiketan. Egun hartako kronika zati bat kopiatzen dugu: “Biak bat etorri dira ez duela RIP jartzen, baizik eta hiru marra direla, santutasunaren ikurra, I-Vko beste pieza kristau batzuetan agertzen direnen antzekoak. Zaharberritzen ari ziren pieza tratatu zuten, mikroskopioz begiratu zioten, eta biak ondorio horretara iritsi ziren inolako zalantzarik gabe.”
2.- DESCARTES. Bestalde, Jose Manuel Tarriño arkeologoak (lekuko gisa deklaratu zuen alde biek eskatuta) gauza bera esan zuen balizko RIPi buruz, eta gaineratu ez duela DESCARTES jartzen. Kronika. “Asteazkenean, hiru arkeologo salatarien ostean, Jose Manuel Tarriñok, Lurmenekin arkeologo eta marrazkilari lanak egindakoak deklaratu zuen. Arkeologo beteranoa, berrogei urte baino gehiago darama lanbidean. Bere esku egon zen grafitoen marrazketa. Oso trebea da horretan. Haren adierazpenak ez dira inon ageri, batetik berandu deklaratu zuelako (arratsaldeko bostak aldera hasi zen), eta bestetik esan zituen gehienak Lurmenen aldekoak direlako.
Hiru salatariek DESCARTES irakurtzen dute oraindik, edo behintzat horrekin ere eraso nahi izaten dute. Berak garbi esan zuen pieza hori marrazteko sakon begiratu zuela bitarteko guztiak erabiliz, eta MISCART jartzen duela. Bestalde, balizko RIP hiru marra direla jatorriz, zalantzarik gabe, eta ilusio optikoan eragina dela RIP irakurketa, gainazala zartatu delako zonalde horretan.”
DESCARTES ez du aipatu ere egiten epaiak, nahiz eta faltsuketa zaleen beste ikono bat izan eta presentzia handia eduki epaiketan. Beste gauza interesgarri asko argitu zuten bi zaharberritzaileek egun hartan, nahiz eta egun hartako albistegietan eta hurrengo eguneko egunkarietan ezer ez agertu. Hurrengo atalean zehaztuko ditugu.
Sententzia (5). Epaileak hamaika faltsutasun-zantzu seinalatzen ditu sententzian, eta frogarik batere ez
Epailea ondo hasten da oinarriak jartzen: “No pueden confundirse los indicios con las sospechas. Para enervar la presunción de inocencia debemos contar con indicios probados y no con meras “probabilidades” de que el hecho haya ocurrido como señala la acusación. Una prueba indiciaria ha de partir de unos hechos (indicios) plenamente probados, pues no cabe evidentemente construir certezas sobre la base de simples probabilidades.” (85. o.).
Baina berehala konturatzen gara printzipioen adierazpen hau erretorika hutsa dela. Hamaika “indicio probatorio” zerrendatzen ditu (sententziaren 98-100 o. ikus daitezke, eta Ama Atan). Horietako gehienak ez dira indicio izatera ere heltzen, eta gutxiago probatorio. Hona hemen labur-labur:
1) Eliseo Gilek zuela aztarnategiraren ardura osoa; 2 eta 3) Zenbait material kanpoan egon zela hainbat hilabetez garbitu aurretik; 4) Eliseoz gain beste batzuek ere bazituztela aztarnategiko giltzak; 6) Arkeologo batzuek ohartarerazi ziotela Eliseori lan-metodoa aldatzeko, trazabilitatea bermatu ahal izateko (gezurra, epaiketan garbi geratu zen bezala); 7) Oscar Escribanok grafito bat egin zuela eta berehala broma bat zela aitortu, eta hala ere lanean jarraitu zuela; 9) Eliseo Gilek prentsaurrekoan aurkeztu zituela grafitoak, eta horren ondorioz eztabaida handia sortu zela adituen artean (mundu guztiak dakiena isiltzen du: EHUko hiru katedratikok bermatu zutela aurkikuntza; Knörr, Gorrochategui eta Santos-ek); 10 eta 11) Ez zitzaiola Cerdani txostenak egin izanaren agiririk eskatu; ez dagoela Cerdanek Frantzian egin omen zituen analisien frogarik.
Zantzu oso probatorioak, bai jauna! Zantzu gisa pisu apur bat lukeen bakarra 5.a izan liteke, grafito gehienak garbitokian ikusi zirela lehenengoz, alegia, pieza gehienen trazabilitatea ez dagoela frogatuta, hau da, pieza lurretik atera eta museo-zainen eskura heldu bitarteko bidea ez dagoela behar bezala dokumentatuta argazki bidez eta abar. Lurmenek askotan esplikatu du milaka pieza agertzen zirela indusketan, eta katalogatzeko orduan protokolo bati jarraitzen ziotela, eta haren arabera guztiz normala zela piezak garbitu arte grafitoa ez ikustea, lokatzaz eta kostraz estalita agertu ohi direlako. Ikusiak ikusi, egia da gauzak askoz hobeto egin zitezkeela, baina 2005-2006an nork pentsatu behar zuen horrelako txolopote bat sor zitekeenik aztarnategi batean?
Nolanahi ere, trazabilitatea bermatua ez egoteak ez du pieza bat faltsu bihurtzen edo eta Eliseo faltsutzaile. Arkeologia museoetan grafito asko ikusten dira, baina inoiz ez lurretik irten diren uneko argazkia. Honek susmagarri bihurtzen al ditu? Hauxe bera galdetu genion Oiaso Museoko zuzendariari (ordukoari) duela urte batzuk, eta ez zuen jakin zer erantzun.
Eta benetakotasun zantzuak, zer?
Benetakotasun zantzuak bilatzen hasita, beste hamaika aurkitu daitezke erraz asko. Epaile justu batek ez ditu aintzat hartu behar akusatuari kalte egiten dioten zantzuak soilik, mesede egiten diotenak ere baloratu behar ditu. Bistan da ez duela hori egin. Ertzaintzak ere gauza bera egin zuen instrukzio fasean. Epaiketan ertzain arduradunari galdetu zitzaionean zergatik ez zituzten kontuan hartu, eurei faltsutasun-zantzuak bakarrik ikertzeko eskatu zietela erantzun zuen. Eta lasai geratu zen.