Euskal Tribiala

Euskal triviala-goiko zatia morea

“EUSKAL TRIBIALA”

Bagatoz Euskal Tribialaren lehiaketarekin!

3 kategoria ezberdin izango ditugu parte hartzaileen adinaren arabera: LH4-5-6/DBH eta Batxilergoa/18 urtetik gorakoak.

Paperean edo modu digitalean egiteko aukera izango da eta galdetegian bertsolaritzari buruzko galderak aurkituko dituzue, 15 galdera hain zuzen ere.

Hauetatik 12 zuzen asmatzen duzuenon artean **abenduaren 18an Iruñean ospatuko den Bertsolari Txapelketako finalerako 2 sarrera izango dira**

Jarraian parte hartzeko estekak eta oinarriak aurkituko dituzue:

Eskerrik asko eta zorte on!!

*OINARRIAK*

Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edonork parte har dezake.

Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake (azaroaren 14tik 30era), banaka zein taldeka (gehienez 2 kide).

15 galderako galdetegiak bete beharko dira.

Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 12 erantzun zuzen) saria abenduaren 2an zozketatuko da.

Saria Bertso finalerako 2 sarrera

Parte hartzeko estekak:

-LH4-5-6: https://forms.gle/6jHW88qBfQskHdSn8

-DBH-BATXILERGOA: https://forms.gle/EoX7WLMY7X3gqyZVA

-18 URTETIK GORAKOAK: https://forms.gle/jNyf1T34vZYbNcnS7

1668419793960

 

Amodiozko gutunen XXXI. lehiaketa

AmodiozkoGutunak2023-K3_001

Badator, beste batez, Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten amodiozko gutunen lehiaketako XXXI. edizioa izango da. Amodiozko esaldiena, berriz, VII.a.

Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 8a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 14a baino lehen.

Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!

*Jarraian informazio guztia:

 

AmodiozkoGutunak2023-K3_001 AmodiozkoGutunak2023-K3_002

 

 

 

BIZIKIDETZARAKO MEMORIA, GUZTION MEMORIA – MEMORIA GUZTIAK

Urteak daramatzagu Euskal Erakundeok bizikidetza eta memoriaren alde lanean. Izan ere, egoera txarrenetan ere, EAJ PNV osatzen dugun kideon helburua izan da bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzea.

Jeltzaleok argi dugu gure herria bizikidetzan oinarrituta eraikitzen jarraitu ahal izateko, aurrera egiteko, iragana ezagutu eta bakearen alde lan egin behar dela. Alegia, iraganera begiratu beharra dugu, iragana baita gure orainaren zatia; eta era berean, orain egindakoak eta erabakitakoak izango dira gure etorkizuneko ikaskuntza.

EAJ-PNVko kideok horretan dihardugu lanean: ikuspegi etiko baten alde lan egiten jarraitzen dugu; giza duintasunean, errespetuan, giza eskubideen defentsan eta indarkeria guztien deslegitimizazioan oinarritutako Bergara baten alde. Izan ere, edozein kausa politiko, edozein estatu-arrazoi ez dago pertsonen duintasunaren gainetik.

Hori guztia dela eta, azaroaren 10a aprobetxatu nahi dugu, berriz ere, eta EH BILDUri eskatzeko gure herrian “azaltzen” diren mezu iraingarriak ezabatzeko eta gaitzesteko erabakia eta konpromisua har dezan. Izan ere, demokrazian, bizikidetza eta normaltasun politikoa lortzea helburu dugunokin ez datoz bat, ez dira onargarriak.  Laburbiduz, jeltzaleon ustez, mota honetako jokabideek ez dute lekurik gaur egungo gizartean, are gehiago, bidea oztopatu besterik ez dute egiten. Horregatik, bizikidetzaren ibilbidean pausuak eman ditzan eta konpromisu errealak har ditzan eskatzen diogu EH BILDUren udal gobernuari.

Bergarako EAJ PNV udal taldea

2022/11/10

MEMORIA PARA LA CONVIVENCIA, GUZTION MEMORIA – MEMORIA GUZTIAK

Las Instituciones Vascas llevamos años trabajando por la convivencia y la memoria. Y es que, aun en las peores circunstancias, EAJ-PNV ha tenido como objetivo trabajar en la construcción y defensa de la convivencia democrática y de una sociedad basada en la defensa de los derechos humanos y de la paz.

Los jeltzales tenemos claro que, para poder seguir construyendo nuestro pueblo desde la convivencia, para avanzar, hay que conocer el pasado y trabajar por la paz. Es decir, tenemos que mirar al pasado, porque el pasado es parte de nuestro presente y, además, queremos que este sirva de aprendizaje para nuestro futuro.

Las y los miembros de EAJ-PNV seguimos trabajando en ello: seguimos trabajando por una visión ética; por un Bergara basado en la dignidad humana, el respeto, la defensa de los derechos humanos y la deslegitimación de todas las violencias, porque ninguna causa política, ninguna razón de estado está por encima de la dignidad de las personas.

Por todo ello, volvemos a aprovechar el 10 de noviembre para pedir a EH BILDU que tome la decisión y el compromiso de eliminar y condenar todos los mensajes ofensivos que “aparezcan” en nuestro pueblo. Porque, en democracia, y más teniendo como objetivo la convivencia y la normalidad política, no son aceptables. Resumiendo, desde el grupo jeltzale consideramos que este tipo de comportamientos no tienen cabida en la sociedad actual “no hacen más que entorpecer el camino”. Por ello, instamos al gobierno municipal de EH BILDU a que dé pasos y asuma compromisos reales en el camino de la convivencia.

Bergarako EAJ PNV udal taldea

2022/11/10

Udazkenarekin batera euriteak iritsi dira eta Simon Arrietako plazaren irisgarritasunak bermatu gabe jarraitzen du

2022ko aurrekontuetan EAJ-PNVk Simon Arrietaren berrurbanizazioaren lanketa hastea proposatu zuen eta hala jaso zen EH Bildurekin adostutako akordioan, baina tamalez hau ere mahai gainean geratu da.

2022ko aurrekontuetarako EH BILDUren udal gobernuak, EAJ-PNVrekin sinatutako akordioan, Simon Arrieta plaza berrubanizatzeko proposamena lantzeko konpromisua hartu zuen, baina urtea amaitzear dago eta ez da proposamena lantzen hasi.

Plazak behar duen berrurbanizazioa agerikoa da, eta horrela salatu zuten jeltzaleek ekainean: “aste hartan egindako euriteen ondorioz izugarrizko putzuak sortu ziren, eta hurrengo egunetan oraindik urak ezin bideratu jarraitzen zuen. Arazo honek gainera, kolokan jartzen du plazaren beraren irisgarritasuna; izan ere, putzua arranparen hasieran sortzen da, aulkidunen eta kotxetxoen ibilibidea oztopatuz. Hau da, arranpa erabiltzaileek derrigor putzuaren gainetik pasatu beharra dute plazara jaisteko edota bertatik irteteko; bestela, aukera bakarra buelta osoa ematea da, plazaren atzealdetik”. Talde jeltzaleak gogorarazi du Simon Arrieta plaza herritarren topaleku nagusienetako bat dela.


Hala, Bergarako EAJ-PNVren ustez onartezina da plazaren egoeraren aurrean EH BILDUren udal gobernuak duen jarrera eta eraginkortasun falta: “ez dute inongo lanketarik martxan ipini, udazkena aurrera doa, eta beste urtebetez, euriteak eta negua iritsiko dira plazaren irisgarritasuna bermatu gabe. Hala, arranparen erabiltzaileek bi aukera izango dituzte soilik: putzuaren gainetik pasa edo plazari buelta osoa eman”. Jeltzaleek salatu dute urte osoa pasatu dela eta lanketa egiteko  nahikoa denbora izan dela: “irtenbideak aurkitzeko denbora egon da, baina berriz ere euriak iritsi dira eta bergararrek ez dute Simon Arrieta plazako irisgarritasuna bermatua izango”.

2022ko azaroaren 4an ateratako argazkia

2022ko ekainaren 26ko oharra:

Bergarako EAJ PNV Udal taldea

Bergaran, 2022ko azaroaren 7an