HAUS OF BEATS 224

HAUS OF BEATS 224 Artwork: Odei Muñoz   Aste hontako promoetan… / This weeks promos… Spirituals, Amorante, Rudoh, Littlefoot, Christophe, Tusken Raiders, Random Alias eta Denham Audio-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more.   Tracklist: Spirituals – Politics As Usual (Doumen) out29sep Amorante – Ama Hil Zaigu (Forbidden Colours) out24sep Rudoh – […]

EMAN IZENA BERRIKETAN EGITASMOAN!!!

argazkiak_015

Euskara bizitzeko, hobetzeko, erabiltzeko eta gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek talde txikitan euskaraz elkartuz.

Egoera zailetan ere euskara lagun delako bizi dugun egoera aldrebes honi  ez  diogu  oztopo  izaten  utzi nahi bidelagun eta bidelari sarea hedatzen jarraitzeko.Horregatik, eskualdeko berbalagun egitasmoak bultzatzen  ditugun eragileok gonbita luzatzen dizuegu herritarroi bidelari edo bidelagun izateko. Ez daitezelamusukoak euskaren doinu ederra isilarazteko aitzakia izan.

Pertsonaz-pertsona, taldez-talde, herriz-herri euskara bizi, hobetu, erabili eta gozatu euskaraz elkartuz. Eman izena, izan berbalagun.

Bergara, Berriketan egitasmoa, Jardun euskara elkartea → 943763661 / 605712469 –  jardunkultura@topagunea.com     (Maitane)

argazkiak_015 argazkiak_003

Bideo konferentzia Carmen Calvorekin memoria elkarteak. Intxorta 1937 Kultur Elkartea interbentzioa

Intxorta 1937 Kultur Elkartea interbentzioa

by Juan Ramon Garai

http://www.intxorta.org/wp-content/uploads/2020/09/WhatsApp-Audio-2020-09-20-at-09.18.30.mp4

Atzo goizean bideokonferetzia bat izan genuen estatu guztiko 30 talde memorialistak (Euskal Herritik, Intxorta 1937 kultur elkartearen izenean Juan Ramon Garai, eta “Asociacion de Familiares de Fusilados de Navarra”tik Eneko Arteta), gobernuko Carmen Calvo, lehendakariordearekin, Fernando Martínez (Secretario de Estado de la Memoria Democrática delakoa), eta Diego Blazquez (Director General de la Secretaria de Estado delakoa).

Carmen Calvok aurkeztu zuen Memoria Demokratikoaren aurreproiektuaren ildoak eta jarraian talde memorialistak hartu genuen parte.

Nahiz eta oso berandu izan frankismoaren errepresioa jasan zuten pertsona askorentzat, aurreproiektu honetan egiten duten proposamena aurrera pauso bat haundia da gai batzuetan:

Sententzien indargabetzea (Baliorik gabe deklaratzen dira erabat gerrako eta diktadurako kondena eta zigor guztiak).

Desagertutako pertsonen bilaketa.

Ikurrak kentzea.

Frankismoaren apologia egiten duten fundazioen desagertzea.

Nobleen tituluak bertan behera uztea.

Hezkuntzan barneratzea…

Baina baita ere gure ustez Justiziaren arloan da aurrera pausoa ez doiena azken muturreraino, hau da, Frankismoaren kriminalak epaituak eta kondenatuak izan arte. Annistiaren legea bere horretan jarraitzen duelako.

Bideo konferentzia Carmen Calvorekin memoria elkarteak. Intxorta 1937 Kultur Elkartea interbentzioa sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Haur eta gaztetxoen bertso eskola

IMG-20200917-WA0016

Aurten ere, haur eta gaztetxoentzako bertso eskolak antolatu ditugu. Asteartetan izango dira klaseak Udal liburutegiko ganbaran eta doaineko ikastaroa izango da.

Izen emateak:

jardunkultura@topagunea.eus

Errotalde jauregian z/g

943763661/605712469

Animatu zaitezte!

IMG-20200917-WA0016