HAUS OF BEATS 227

HAUS OF BEATS 227 Artwork: Olaia Martinez   Aste hontako promoetan… / This weeks promos… Rachel Lyn, Yosa Peit, Harmonious Thelonious, Audeka, Letherette, Jesper Ryom, Nicolas Bougaieff eta Schwa & Friends-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more.   Tracklist: Rachel Lyn – So Many Thoughts At Night (My Own Imaginary World) out28oct […]

Urriaren 18an aurtengo azken bisita gidatua

Uztailaren 23an eman zitzaion hasiera aurtengo bisita denboraldiari. Hiru bisita egin dira dagoeneko, arrakasta handiz, 90 bisitari izan baitira denera. Urriaren 18an egingo da laugarrena eta azkena. Egon ez zaretenok aprobetxatu aurtengo azken aukera. Izena emateko: irunaveleiaargitu@gmail.com. Hemen iragarkia

“Iruña-Veleiako grafitoak gaika sailkatuta” academia-edu-n argitaratuta

Aspalditxo egina genuen lan hau eta academia.edu-ra igo dugu, duela gutxi grafitoen zerrendarekin egin genuen bezala. SOS Iruña-Veleia webguneko Ostracabase atalean dauden grafitoen argazkiak eta transkripzioak sailkatu ditugu gaika (euskera, latina, egipto, marrazkiak…). Irudi oso nahasia eta fragmentarioa du jende askok ostraken edukiez, eta pentsatzen dugu bati baino gehiagori lagungarri egingo zaiola lan hau. Epaiketaren kronika eta sententziari buruzko iritzia ere prestatuak ditugu eta laster ipiniko ditugu webgune horretan.

Oxirondo ludotekak ateak zabaltzen ditu urriaren 19an

AzokakoLudoteka2020

OXIRONDO LUDOTEKAK ATEAK ZABALTZEN DITU URRIAREN 19AN!”

Oxirondo ludotekako ateak, urriaren 19an zabalduko dira. Bizitzen gauden egoera kontutan hartuta, protokolo guztiak beteko ditugu eta herriko haur eta gaztetxoenei aisialdi hezitzaile eta euskaldun bat emateko gogoz gaude.

Izen ematea urriaren 8tik 16ra izango da, ludotekan bertan 17:00etatik 20:00etara edo ondorengo esteka hauetatik: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSejZbzt_XCNTuSLR21r1HRIwwZLKu7v76l0ylRFGICZI02_4w/viewform?usp=sf_link 

 https://docs.google.com/forms/d/1ATOTo8BWeFq9DVQSTP8QExppXFrNA1V3ZaqTjzllL7U/edit

ZUEN ZAIN IZANGO GAITUZUE!

IMG_0988 (1)

 

AzokakoLudoteka2020

kroma #4

Ikasturteari martxa hartzen. Gaurkoan, Ixiar Rozas, Ainara LeGardon eta Chantal Akerman. Zerumugaren, xuxurlaren, artefakto sonoroen, uhinen, bisualen eta egunerokotasunaren inguruan jardun dugu.    

Elkarrekin euskara bizi, erabili

MP2020-Bergara-A3kartela-distantzia_001

 

BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Eman izena Berriketan-en!!

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun talde berriak sortuko dira,
komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du. Berriketan programa euskara
bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Zure herriko euskaldunekin esperientziak
partekatzeko prest?
Berbalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten
pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta
astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian,
parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara
praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak,
euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea
dira.

Animatu eta eman izena!!Izen ematea
Jardun euskara elkartea
605712469/943763661
jardunkultura@topagunea.com

 

MP2020-Bergara-A3kartela-distantzia_001

BERGARAKO EAJ PNVk EH BILDUren UDAL GOBERNUAREN ERAGINKORTASUN EZASALATU DU


EH BILDUk 2 milioi euroko kreditua eskatu du, aldez aurreko plangintzarik eta aurreikuspenik gabe, eta oposizioarekin partekatu gabe


“Hasiera-hasieratik, gure laguntza eta lankidetza eskaini genion EH BILDUren udal gobernuari, egoerari aurre egiteko eta Bergararren beharrei elkarrekin erantzuteko. Une zailak datoz eta indarrak
batzeko unea da”, azpimarratu du Elena Letek, EAJko bozeramaileak.


Maiatzaren 25ean, prentsaurreko baten bidez, EH BILDUren udal gobernu taldeak esan zuen plan integral bat lantzen hasi zirela, hainbat eragile sozialekin batera, krisiari aurre egiteko. Gaur, 5 hilabete
geroago, “Bilduk prentsan iragarritako plan integrala berririk ez dugu, Bergarak eta Bergararrek hain beharrezkoa duena”.


COVID-19k eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, EH BILDUren udal gobernuak 6 hilabete izan ditu 2020ko aurrekontuak antolatu eta egokitzeko, eta plan integral bat garatzeko, Bergararrek dituzten edo izango dituzten beharretara egokitzeko. Baina gaur, oraindik, “ez dugu plan integrala ezagutzen, Bergararrek hain beharrezkoa duten plana” esan du Elena Letek.


Uztailaren 17an, alkateak, dekretu bidez (alde bakarrekoa), 2 milioi euroko kreditua onartu zuen, zeina irailaren 29ko osoko bilkuran berretsi zen, kreditu aldaketa baten bidez. Ondorioz, Bergarako EAJ PNVk
salatu nahi du EH BILDUren egungo gobernuak duen kudeaketa iluna eta planifikaziorik gabekoa.


Zalantzarik gabe, bizi dugun osasun krisiak, krisi ekonomiko eta soziala eragin du, eta horregatik uste dugu 2 milioi euroko kreditua eskatzea beharrezkoa dela, eta oraindik iristear dauden beste neurri
askorekin batera. Baina, beharrezkoa eta ezinbestekoa da definitzea eta planifikatzea, garai zailak datoz eta indarrak batu eta elkarrekin aurre egiteko unea da.


“Ezinbestekoa da diru hori zertarako erabiliko dugun planifikatzea, aurrean izan ditzakegun egoera posibleak definitu eta aurre egiteko irtenbideak aurkitzea beharrezkoa da”, adierazi du Elena Letek.


Bergarako EAJ PNVk behin eta berriz eskaini dio laguntza, baina EH BILDUren udal gobernuak ukatu egin digu. Inongo zalantzarik ez dugu, orain, inoiz baino gehiago Bergararren alde elkarrekin lan egiteko unea iritsi dela, guztion artean lan egiteko. Baina, EH BILDUren baina kudeaketa txarrak, edo kudeaketa ezak, edo paralisiak, gure lankidetza onartzea eragozten die.


Irailean, idatziz eskatu genion EH BILDUren udal gobernuari lan mahai bat sortzeko: krisiari aurre egiteko eta plan bat elkarrekin garatzeko, baina gaur, oraindik, EH BILDUren gobernuak ez du mahaia
sortu eta ez digu erantzunik eman gure eskaerari.


Bergarako EAJ PNVren apustua da COVID-19k eragindako krisi sanitarioari eta horrek eragindako ondorioak “aukera” bihurtzea, eta elkarrekin Bergararren beharrei erantzutea, eta, horrela, krisi guztiek sortzen dituzten ahulezi/desberdintasunei aurre egitea, eremu guztietan.


Horregatik guztiagatik, beste behin ere, EH BILDUren udal gobernuari eskatzen diogu gardentasunez joka dezala eta mahai bat sor dezala Bergarren ongizatearen alde elkarrekin lan egiteko.


BERGARAKO EAJ PNV Udal taldea
2020ko urriaren 7an