Jar Itzazu Tapiak Mesedez!!! #205 Barne Guda!!!
Debagoienean 60 ume inguru izan ziren erbesteratuak 1937-1940 urte artean, eta milaka Euskal Herrian.
Etxea eta familia utzi behar izan zituzten bizitza galtzeko arriskuagatik. Ordurako, ordea, gerraren gordintasuna ezagutu zuten askok. “Bonbak entzuten genituen han eta hemen, sekulako zarata, balak ere ondoan pasatzen ziren, tzut, tzut, tzut…!, beldurrez bizi ginen”. Gerrako ume baten testigantza entzun nuen Foru Aldundian egindako ekitaldian. Ume haiek, gaurko aitona-amonak, ihesi ibili ziren ama eta senideekin, aita frontean zegoen bitartean. Atentzioa ematen dit ama nola miresten zuten denek. “Amari esker lortu genuen, amak atera gintuen infernutik, gure ama indar handiko emakumea zen…”. Ume hauen lekuan jartzea ez zait erraza egiten, ezta ama horien lekuan ere.
Erbesteratuak izan zirenek familietatik urrun joan behar izan zuten, ezagutzen ez zituzten lurraldeetara, ezjakintasunez beterik, gurasoekin noiz elkartuko ziren ez zekitela… Bonba artean beldurra zer zen ikasi zuten umeak. Haurtzaroa galdu zuten umeak, behar baino azkarrago heldu behar izan zutenak. Asko gerra garaiko oroitzapenak ukatu nahian bizi izan dira, sufrimendua jasanezina zelako.
Aintzane Oiarbide
2020ko urriaren 16an
Goiena
“Azkeneraino segituko dut”, Jose Mari Lejardi “Gabixola” Berrian.
Berria, 2020ko urriak 17. Iñigo Astiz.
«Egina utzi dut bizi testamentua, eskatuz ez nazatela elikatu». Uztailaren 23an abiatu zuen Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako piezei arkeometria probak eskatzeko gose greba Jose Mari Lejardi Gabixolak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1959), eta 87 egun beteko ditu gaur jan gabe. «35 bat kilo galdu ditut, eta, oraingoz, ez dut minik. Noizean behin, zorabio batzuk izaten ditut». Probak egiteko konpromisorik hartu ezean amaierara doala berretsi du. Bestalde, Gasteizko auzitegiak Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari ezarri zion bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ere kritikatu du, haren hitzetan Espainiako Kultura Ministerioak egindako ikerketa bat baitu oinarri bakartzat, eta ezbaian geratu baitzen azterketa haren balioa epaiketan bertan. «Ikerlariak onartu zuen ez zuela halako datazioak egiteko eskarmenturik, eta lehenengoz egin zuela halako ikerketa bat». Jarraitzen du
Oxirondo ludoteka 2020-21

Datorren astelehenean, hilak 19an, Oxirondo ludotekako ateak zabalduko ditugu kurtso berriari hasiera emanez.
Gaur oraindik ere ludoteka zabalik egongo da 17:00-20:00etara izena emateko zuzenean baina hemendik aurrera Bergarako Udaleko web orrian, bergara.eus, egongo da martxan izen ematea online egin ahal izateko.
Animatu!
https://www.bergara.eus/eu/node/14886

Txibierroak uluka # hiruki gatazkatsua eta atal berrien estreinaldia
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #183 Urriko berri hotzak
NORABIDE BARIK #75 back
KOLAX desgeneratzen
Begiraleen lan poltsa osatu nahi dugu

