HAUS OF BEATS 229
Bertso saioa kartzela zaharrean

Azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30ean, Bergarako Kartzela Zaharrean bertso saioa eskeiniko digute Jone Uria Albizuri, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Aitor Sarriegi Galpasoro bertsolariek. Ibon Leibar Belastegik, Txinbok, gai jartzaile lanak egingo ditu oraingoan ere.
Sarrerak, 5€tan, saioa hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dituzue.
Animatu etortzera!
FROGA ARROSA
“Iruña-Veleia kasua argitzeko eskatuz, protesta Gasteizen”, gaur Berrian
Berria, 2020ko urriak 25
“GASTEIZ. Autoen karabana bat egin zuten atzo arratsaldean Gasteizen, Iruña-Veleia auzia zientziaren bidez argitu dadila eskatzeko. Iruña-Veleia Gose Greba taldeak deituta, Floridako atetik abiatu ziren, eta hiru bat orduz aritu ziren hiriko errepideetan protesta egiten.” Jarraitzen du
“Iruña-Veleia, egia oraindik falta”, Iñaki Zabaleta Berrian
Berria, 2020ko urriak 24. Iñaki Zabaleta Urkiola EHUko katedraduna da
“Iruña-Veleia auzian, gaur egun, lau gai daude nire ustean: ehunka ostraken egiaztapen zientifikoagoa, Eliseo Gil eta kideen epaiketa, Gabixolaren gose greba, eta Euskal Herriko hedabide eta jendearen jokabidea.” Jarraitzen du.
Libro Instrucciones a los Milicianos
Este libro recoge las instrucciones a las personas resistentes al fascismo golpista. Cuyos herederos políticos y económicos siguen el camino de sus antecesores.
Podéis descargar el libro en el siguiente enlace. Arriba a la derecha al lado del icono de la impresora tenéis el botón de descarga.
Click aquí para descargar el libro completoLibro Instrucciones a los Milicianos sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
“Zientziari eman hitza” Berrian, Jose Ramon Etxebarriak, Laura Mintegik, Niko Xamardok, Iñaki Zabaletak eta Jexuxmari Zalakainek sinatzen duten gutuna
Berria 2020 urriak 23
Idazki hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula Iruña-Veleia auzia eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi dugu jendaurrean.
Lehenik eta behin esan nahi dugu arazoa egon badagoela, urtez urte luzatu den auzia da eta oraindik ere konpondu gabe dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz ez da irtenbidea.
Bigarrenik adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.
Hirugarrenez esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman ditzakeena eta, beraz, zientzialariei eman behar zaiela hitza.
Herritar moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.
Bihar, larunbata, auto-karabana Gasteizen gose-greba taldeak antolatuta
Arratsaldeko 5etan abiatuko da Autokarabanen Parketik. Iragarkia
ILUSTRAZIOAREN ERAGINA EUSKAL DANTZAN hitzaldi musikatu eta dantzatua
ILUSTRAZIOAREN ERANGINA EUSKAL DANTZAN hitzaldi eskaini du Oier Araolazak, Quico Pugès biolontxelojolearen laguntzarekin, urriaren 21ean, Errekalde Jauregian. Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek gustura hartu zuten Oierren gonbidapena, eta primeran aritu dira Oierren azalpenei adibideak jartzen.Quico Pugès-sen biolontxeloak eta Oierren azalpenak XVIII. mendera eraman gaituzte Pelafloridako kontearen etxebizitza izan zen Errekalde Jauregian.