“Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskarazko aztarnak antzinako epigrafian” erakusketa ireki zen atzo Bergaran

Bergarako Laboratorium Museoaren beheko solairuan jarri da erakusketa. Sei hilarri ekarri dira Soriatik, eta horietako bostek badute euskarazko izenen bat. Xehetasun gehiago emango dugu hurrengo sarreretan, oraingoan berria zabaltzera mugatuko gara. Datozen Gabonak arte egongo da zabalik. Eduardo Alfaro arkeologo soriarra da erakusketaren komisarioa, eta bera izan da hilarri gehienak aurkitu eta ikertu dituena. Doktoretza tesia egina du gaiaz. Momentuz, pandemia dela eta, Bergararrek eta haren herri mugakideetako pertsonek bisitatu ahal izango dute bakarrik. Hauexek dira: Antzuola, Oñati, Arrasate, Elorrio, Elgeta, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Azkoitia. Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendari Mikel Aizpurua, UNEDeko zuzendari Iñaki Esparza eta Bergarako Alkate Gorka Artola izan ziren, besteak beste. Goienaren kronika.

Erakusketaren ordutegia: Astelehen eta astearteetan itxita. Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-13:00

Arduraz jokatu, zaindu gaitezen

Egoeraren bilakaera eta kasu positiboen goranzko joera dela-eta egunetik egunera egoera konplikatuagoa da. Horregatik, herritarrei eskatzen diegu arduraz jokatzeko, mugatzeko beren harreman sozialak eta beharrezkoa bada bakarrik ateratzeko herritik. Bizi dugun egoeraren aurrean ahal den neurrian etxean geratzea komeni da eta gizarte-topaketak ekiditzea. Zorrotzak izan behar dugu orain, egun gutxi barru are eta egoera larriagoan egon nahi ez badugu, guztion ardura da gorakada geldiaraztea eta hedapena mugatzea. Beraz, oso garrantzitsua da gaur gauzak hobeto egitea, bihar okerrago egon ez gaitezen.

Bestalde, Osasun Sailak egindako deialdia herriko egoeraren benetako argazkia zein den jakiteko balioko digu. BEraz, gaur hasita eta asteburu osoan 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deituta daude PCR proba egitera eta, babes neurri zorrotzekin, proba egitea animatzen ditugu herritarrak.

Ziur gara, etorriko direla garai hobeak, elkarrekin egoteko eta gozatzeko uneak, baina orain zuhurtziaz eta elkartasunez jokatu behar dugu, elkar-zaindu behar dugu, elkarrekin aurrera egiteko.

Bergarako EAJ zinegotzi taldea

“Bertan behera utzi dute Iruña-Veleian proba gehiago eskatzeko gose greba, 99 egunen ostean”, gaur Berria digitalean

Berria, 2020ko urriak 29. Iñigo Astiz

” Amaitu du gose greba Jose Mari Lejardi Gabixola-k. Guztira, 99 egun pasatu ditu ezer jan gabe Iruña-Veleiako aztarnategiko piezei proba gehiago egiteko eskatuz, eta gaur eman du amaitutzat protesta. Datozen hilabeteetan da Arabako Aldundia aztarnategirako hurrengo plana prestatzen hastekoa, eta ikerketa arkeologikoei berrekitea da asmoa. Hain zuzen ere, Ana del Val kultur diputatuarekin izandako bilkuran plan berriari buruzko azalpenak entzun ondoren erabaki du Lejardik protesta etetea. «Egoera berrian konfiantza eduki arren, beti egongo gara erne». Ohar baten bidez zabaldu dituzte erabakiari buruzko nondik norakoak grebalariak eta hareki bat egin dutenek. «Borroka adoretsuari esker, osasuna eta bizitza arriskuan jarriz, Iruña-Veleia desagertzea nahi dutenak garaituak izan dira». ” Jarraitzen du

“Zaldierori ‘Deskartau’ ezizena jarriko diogu?” gutuna gaurko Berrian

Berria, 2020, urriak 29. Patxi Alaña, Josetxo Mendia, Jose Mari Lejardi, Oier Nuñez eta Unai Alaña.

“Zapalketa baten aurrean herritarrak altxatzen hasten direnean, botereak iseka, zentsura eta antzeko bideak erabiltzen ditu, argudiorik ez duelako. Iruña-Veleia argitzeko Europako herrialde normaletan egiten dutena hemen eskatzen dugun bakoitzean, hau da, grafitoak laborategi on eta inpartzialetan datatzea, Zaldierok txiste txarrak eskaintzen dizkigu.

Zorionez, denborak gauzak ondo kokatzen laguntzen digu. Adibidez, epaiketan jakin izan dugu Museoko berriztatzaileentzat grafitoak benetakoak direla eta ez dela RIP agertzen, Joakin Gorrotxategik eta akolitoek mila aldiz esan diguten moduan, hiru santutasun marra baizik, zartatuekin.” Jarraitzen du