EH BILDUren Gobernuak 7 hilabete behar izan ditu “plan integral” bat garatzeko, Bergarako EAJren ustez benetako lanketarik gabeko dokumentua da
EH BILDUren udal gobernuak, 2020ko maiatzaren 25ean prentsaurreko baten bidez plan integral bat lantzen hasi zirela iragarri zuen, besteak beste, hainbat eragile sozialekin batera lanketa egingo zuela adierazi zuen. Urriaren 9 arte ez dugu “plan integral” (hobeto esanda, dokumentu) horren berri izan, eta urriaren 19an izan zen dokumentuaren lehen aurkezpen bilera.
Bergarako EAJren ustez gobernuak aurkeztu duen dokumentuari ezin zaio “plan integrala” deitu, hainbat gabezia ditu, ez ditu plan batek izan behar duen egitura, estruktura… eta are gutxiago, edukia betetzen. Ez dio Bergarako eta Bergarraren beharrei erantzuten, ez baititu identifikatu ere egin, ezta neurri zuzentzaileak definitu. Dokumentuaren eraginkortasun eza nabaria da, lanketa eskasa eta pobrea. Elena Lete.
EH BILDUk aurkeztutako dokumentuak ez ditu definitzen Bergarak eta Bergararrek dituzten behar zehatzak. Dokumentuak ez du udalaren ikuspegi orokor bat aurkezten, alegia, behin beharrak definituta ezinbestekoa deritzogu udalaren baliabide ekonomikoen egoera zein den definitzea. Horrez gain, ez du zehazten/definitzen jarraituko diren ildoak, garatuko diren ekintzak, ardurak, ekintzak garatzeko kronograma, ezta helburuak neurtzeko adierazlerik ere. Kudeatzeko ezintasuna agerian geratu da berriz ere.
Dokumentuaren analisia
EH BILDUren udal gobernuak aurkeztutako dokumentuaren azterketa zorrotza egin dugu, bertatik hainbat ondorio atera ditugu:
Osasun krisialdia hasi zenetik Bergarako udal gobernuak COVID-19ari aurre egiteko izandako gain kostea 322.920,38€-koa izan da, hau da, aurkeztutako kopuru osoaren (2 milioi euro inguru) % 29,6koa. Gainontzekoak, aurrekontuetan dagoeneko kontenplatzen ziren edo langileen orduak dira.

*EH Bilduk aurkeztutako dokumentuaren laburpena
Ikus daitekeenez COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko bideratuko den kopuru osoa 632.708,37€ dira, hau da, aurkeztutako proposamenaren % 29,45a.
Esaterako, EH BILDUren udal gobernuaren proposamenen artean Ortu komunitarioak egitea proposatzen da, 140.000 euroko aurrekontuarekin. Batetik, 2020ko aurrekontuetan zehaztutako kopurua da, beraz COVID19ak eragindako 2 milio euroko gastuen barruan txertatzea ez da zilegi. Bestetik, Bergarako EAJk zalantzan ipintzen du gastua hau bideratzeko momentua den hau.
Beste adibide bat, kultura eskaintza pandemia garaian bermatzeko 60.000 euro bideratu direla dio dokumentuak. Gogoratu behar dugu, 2020ko aurrekontuetan 563.000 euro bideratu zirela kultur ekintza eta jaietarako. Jaiak ez dira ospatu beraz 243.000 euro inguruko soberakina egon beharra dago.

Beraz, ulertezina da EH BILDUk aurkeztutako dokumentuan egindako azalpena, argi dago 2 milioi euroko justifikazioa aurkitu nahian duela gobernuak, baina argi dago hainbat gabezia dituela bai dokumentuak eta baita kudeaketak ere.
Ekarpenak
Horregatik guztiagatik, EH BILDUren udal gobernuari plan integral bat garatzeko helburuarekin ondorengo ildoak zehaztea eta lantzea proposatzen diogu:
- 3. Adina: Pandemiaren ondorioz gehien sufritzen ari direnen artean 3. Adineko pertsonak daude, horregatik, ondorengo neurria proposatzen ditugu:
- San Joxepeko eguneko zentroa kalte arinak dituzten Bergararrentzat bideratzea, Udal kudeaketaren menpe.
- Hirugarren adineko pertsonei etxean arreta emateko laguntza/prestakuntza, COVIDarekin bideratutako premiekin lotuta
- 1. mailako mendekotasuna duten edo autonomoak diren COVID 19 positiboei bideratutako zuzeneko arreta eta jarraipena, etxez etxeko laguntzaren bitartez, salbuespeneko egoerak horrela eskatzen duelako.
- Familia zaurgarriak eta haurrak (langabezia): Familia zaurgarriak are zaurgarriago bihurtu dira pandemiarekin, arrakala digitala, langabezia, ERTEak gorantz doaz… diru laguntza lerro berria sortzea.
- Langabetuentzat formazio kurtsoak sortzea, batez ere hain beharrezkoa den zaintzara bideratutako formazioa.
- Enplegu-programa bat sortzea Lanbiderekin elkarlanean.
- Kultura eta kirola: besteak beste bi arlo hauek pandemiak eragin zuzena izan du, eta guztiok, argi dugu kultura eta kirola beharrezkoak ditugula gure ongizaterako. Batetik, Bergarako elkarteen benetako behar eta zailtasunak asetzeko laguntza sortzea proposatzen dugu.
Bestetik, aire libreko instalazio eta guneak egokitzeko beharra ikusten dugu, bizi dugun egoerari aurre egiten laguntzeko. Horregatik, Bergaran dagoen bide.-gorri sarean komunak ipintzea proposatzen dugu eta bestetik, jolas parke eta gune bereziak estaltzea.
- Tokiko merkataritza eta ostalaritza: dagoeneko hainbat neurri txiki hartu dira tokiko merkataritzari laguntzeko asmoz, baina EAJren ustez, ez dira nahikoa. Aurreikuspenak ez dira onak, ezinbestekoa da arlo horri bideratutako lanketa zehatza egitea. Horregatik, ixteko arriskuaren aurrean laguntza ekonomikoak bideratzea proposatzen da.
- Autonomoa eta enpresa txikiak: Bergararen ekonomiaren atal garrantzitsu bat osatzen du talde honek, horregatik, planean ezinbestekoa da hauen inguruko lanketa eta hartuko diren neurriak zehaztea, besteak beste, kontrataziorako laguntzak bideratzea proposatzen dugu.
EAJren eskaera garbia da; lanketa mahai bat, benetako lanketa mahai bat plan integrala berbideratu eta Bergarak eta Bergararrek behar duten beharrei egokitzeko benetako plan bat definitu eta garatzea.
Elena Lete García
Bergaran, 2020ko urriaren 19a





