Bergarako Ludotekak

Azkenaldian Oxirondo, Osintxu eta Angiozarko ludoteketako haur eta hezitzaileak, ekintza ugari egiten ari dira. Argazkietan ikus daitekeenez, gustura dabiltza!

Aurrera goaz eta aisialdiaz gozatzen jarraituko dugu!

84a1fb8c-ad4b-49bb-9159-a61cec3b7ce8 2fd8e6f5-440a-4f46-803a-728ba8ad6df6 f5439098-d60e-488d-b686-72c5d8ab006c IMG_3025 IMG_3059 IMG_3084 IMG_20201112_173625

Jardun Euskara Elkartea 2020-11-12 17:12:47

AmodiozkoGutunak2021_001

Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXIX. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, V.a.

Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 15a baino lehen.

Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!

 

*Jarraian informazio guztia:

AmodiozkoGutunak2021_001 AmodiozkoGutunak2021_002

 

IMG_20200214_193635_tokikom_700x700

Aurreko urteko irabazleak. Izar, Ainara eta Karmele.

“151 grafito, horietako 21 euskarazkoak, ez dira epaiketagai izan”, Miguel Thomsonen sarrera Ama Atan

Honela titulatzen du: “Al menos 151 grafitos de Ostracabase, incluyendo 21 en lengua vasca, no forman parte del proceso judicial contra Eliseo Gil por haberse hallado las piezas fuera del periodo acotado por la fiscalía “. Sententzia sakon aztertu ondoren, ondoriozta daiteke epe jakin baten barruan aurkitutako grafitoak bakarrik sartu zirela otsaileko epaiketan, 151 kanpoan geratu zirela, horietatik 21 euskarazkoak. Eta beraz, horiek guztiak “pekatutik libre daudela”, besterik frogatzen ez den bitartean, eta une honetantxe ere eskatu daitekeela haienganako sarbidea behar diren azterketak egin ahal izateko, bi edo hiru hilabete barru etorriko omen den Arabako Audientziaren epaiari itxaron gabe.

“En la reciente sentencia emitida por el Juzgado de lo Penal Nº 1 de Vitoria sobre Eliseo Gil en el caso de los grafitos de Iruña-Veleia, la jueza, de acuerdo con el escrito de la fiscalía, acota, de forma inequívoca, el periodo de presunta actividad delictiva entre los meses de julio de 2005 y junio de 2006, acotación temporal a la que se refiere en reiteradas ocasiones a lo largo del escrito:

“Por tanto, entre los meses de julio de 2005 y junio de 2006, ELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por sí o bien por medio de terceras personas, realizó incisiones para dotar de diversas inscripciones en 36 piezas arqueológicas tardo-romanas auténticas de cerámica,… identificadas en el inventario en formato EXCEL de LURMEN S.L. con los números (…)”

17194 y 17050 fueron halladas en fecha posterior a junio de 2006, el 4 de octubre y el 3 de noviembre de 2006, respectivamente”. Jarraitzen du.

Epaiketatik at geratu diren bi grafito

Belastegi#36

IMG-20201106-WA0010

Bueltan dugu kataian egitasmoa eta oraingo honetan Maren Belastegi Guridi, bergararrak, eskeini dizkigu zenbait hitz. Hain zuzen, bera, konfinamendu garaian zaintza zaretik sortutako “Etxetik Euskaraz Berriketan” egitasmoan parte hartu zuen dinamizatzaile gisa. Hemen egitasmo honi buruzko bere erreflexioa:

ETXETIK EUSKARAZ BERRIKETAN
Martxoan goizetik gauera etxera bidali gintuzten, ondorioz gure eguneroko bizitza
goitik behera aldatu zen.
Euskal Herriko hainbat herritan boluntario sareak jarri ziren martxan, baita Bergaran ere. Sare hauen helburua herritarrak laguntzea izan da arlo
ezberdinetan: erosketak egiterakoan, haurren zaintzan, osasun mentalean…eta baita ere hizkuntza ohituretan.
Hainbat haur eta nerabeei euskaraz aritzeko aukera asko murriztu zitzaiela ikusita , zaintza saretik pentsatu genuen aukera bat litzatekela “Etxetik
euskaraz berriketan” programa martxan jartzea.
Haur eta nerabeekin astean behin edo bitan bideo deiak egiten genituen. Lehenengo deia ezen erraza izan baina behin aurkezpenak eginda, taldean oso giro polita sortu zen.
Boluntarioentzat oso aberatsa izan da, konturatzen zara zein zorte daukagun gure egunerokoan euskaraz bizitzeko aukera dugulako. Familiek ere, asko eskertu dute, beraientzat ere garrantzitsua da euren seme-alabek euskara praktikatzeko aukera izatea.
Orain berriz eskolara itzuli dira, seguru nago uda aurretik egindako bideo deiak arrastoa utzi dutela.
Espero dut hemendik aurrera ere, haur eta nerabe hauek euskara praktikatzen jarraitzeko aukera izatea.

IMG-20201106-WA0010

“Iruña-Veleiako gose-grebaren egia”, Jose Mari Lejardi “Gabixola” Berrian

Berria, 2020ko azaroak 11

” Aitor Liguk idatzitako gutunari erantzun nahiko nioke, nire kontra ederrak botatzen dituelako. Lehenengo eta behin gogoratu nahi diot grafitoak egiazkoak ala gezurrezkoak diren zientziak erabaki dezan nork eskatu zuen, ez dakiela ematen duelako: Eliseo Gilek berak. Zalantzak hasi zirenean, orain dela 13 urte, horixe eskatu zuen, 50 grafito laborategietara eramatea eta kata kontrolatu batzuk egitea. Zein izan zen EHUko batzordearen eta aldundiaren erantzuna? Ezetza. Hori ez al da zientziaren aurka joatea?” Jarraitzen du.

Memoria Eguna: Atzera begiratu aurrera jarraitzeko

Azaroaren 2an Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Egunerako antolatutako ekintzen berri eman zuen. Aurtengo lema Atzera begiratu aurrera jarraitzeko  izango da, nolabait iraganari begiratzeak, nagusiki eta batez ere, begirada berria dakarrelako, beste modu batera begiratzea; begirada kritikoa, inklusiboa, irekia, ausarta, gizatiarra, konstruktiboa eta etikoa.

Artolazabal Sailburuaren iritziz, “memoriak ez du jaurtitzeko arma izan behar, kohesiorako tresna baizik, ez banaketarako”. Bergarako EAJk bat egiten du hitz hauekin, begi kritiko eta autokritikoekin begiratu behar diogu, gorrotorik gabe, mendekurik gabe, agian diagnostikoarekin ez dugu bat egingo, baina, argi dago, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen bidegabekeriaren balorazio kritikoa partekatu beharra dagoela.

Azken ikerketen arabera belaunaldi berrien artean ezjakintasun handia dago azken hamarkadetan Euskal Herrian jasandako indarkeriaren inguruan. Horregatik, Jaurlaritzaren, aurtengo beste helburuetariko bat, gazteria heztea da, iragana oroimen ariketa batetik ezagutu eta ahaztu ez dezaten.  Bergarako EAJk, argi du, gure herria bizikidetzan oinarrituta eraikitzen jarraitu ahal izateko, alegia, aurrera egiteko, iragana ezagutu behar dela eta ezin dela ahaztu, berriz gerta ez dadin. Alegia, iraganera begiratu beharra dugu, etorkizuna ezagutzeko eta ikasteko, iragana gure orainaren zatia delako eta gure etorkizunerako ikaskuntza izatea nahi dugulako.

Aurreko legealdian, Bergarako EAJ bizikidetza mahaia eratu zuen arlo horretan aurrerapausoak emateko nahiarekin. Bergararren eta gure herriaren erronka baita etorkizunean giza eskubideen urraketak saihestea eta bizikidetzan oinarritutako herria eraikitzea eta, nola ez, ustez itxirik beharko luketen orbainak berriz ez irekitzea. Era berean, Bergarako EAJ ikuspegi etiko baten alde lan egitea nahi du; giza duintasunean, errespetuan, giza eskubideen defentsan eta zentzurik gabeko indarkeriaren deslegitimizazioan oinarrituta, izan ere, ezein kausa politiko, ezein estatu-arrazoi ez baitago pertsonen duintasunaren gainetik.

Hori guztia dela eta, azaroaren 10a aprobetxatu nahi dugu EH BILDUri eskatzeko bizikidetzako mahaian eginiko bidea berrartzeko eta Bergarako ordezkari politiko guztiekin batera hasitako bidea jarraitzeko.

Sendotu eta hazi, eta hazteko beharrezkoa da ez ahaztea.

Bergarako EAJ PNV Bergaran, 2020ko azaroaren 10ean

Día de la Memoria: Mirar hacia atrás para seguir adelante

El 2 de noviembre el Gobierno Vasco dio a conocer las actividades organizadas para el Día de la Memoria. El lema de este año será Mirar hacia atrás para seguir adelante, porque de alguna manera mirar al pasado, ante todo y, sobre todo, supone una nueva mirada, mirar de otra manera; una mirada crítica, inclusiva, abierta, valiente, humana, constructiva y ética.

Según la Consejera Artolazabal, “la memoria no ha de ser un arma arrojadiza, ha de ser instrumento de cohesión, no de división”. El PNV de Bergara comparte íntegramente estas palabras, debemos mirar con ojos críticos y autocríticos, sin odio, sin rencor, sin venganza. Tal vez, puede que no compartamos el diagnóstico, pero podemos y debemos compartir una valoración crítica de la sinrazón de la violencia y de la vulneración de derechos humanos.

Estudios y encuestas han mostrado escaso conocimiento entre las nuevas generaciones de la historia de la violencia en Euskadi. Por ello, este año el Gobierno Vasco ha optado por mirar hacía los jóvenes, para que conozcan y no olviden el pasado, desde un ejercicio de memoria. EAJ tiene claro que para poder seguir construyendo nuestro país desde la convivencia, es decir, para avanzar, hay que conocer el pasado y no se debe olvidar, para que no vuelva a ocurrir. Es decir, tenemos que mirar al pasado para conocer el futuro y aprender, porque el pasado es parte de nuestro presente y queremos que sea un aprendizaje para nuestro futuro.

En la pasada legislatura el EAJ de Bergara constituyó la mesa de convivencia con el deseo de dar pasos hacia adelante. Creemos que el reto de las/los Bergaresas/es y de nuestro pueblo debe ser evitar futuras vulneraciones de los derechos humanos y construir un pueblo basado en la convivencia. No se trata de hacer borrón y cuenta nueva, porque la amnesia y el olvido no son buenos, para que no se repitan actitudes de otra época, no debemos cerrar las heridas en falso.

Asimismo, Bergarako EAJ aboga por una mirada ética sobre la base de un suelo compartido sustentado sobre la dignidad humana, el respeto, la defensa y la promoción de los derechos humanos y la deslegitimación de la sinrazón de la violencia, porque ninguna causa política, ninguna razón de estado están por encima de la dignidad de las personas.

Por todo ello, queremos aprovechar este día para reclamar al gobierno de EH BILDU, una mesa de bizikidetza y retomar el camino iniciado junto a los distintos representantes políticos de Bergara.

Consolidar y crecer, y para crecer es preciso no olvidar.

Bergarako EAJ PNV

Bergaran, 2020ko azaroaren 10ean