HAUS OF BEATS 233

HAUS OF BEATS 233 Artwork: Gaby Wallace   Aste hontako promoetan… / This weeks promos… Night Tapes, Hemai, Morgan Wright, Radic The Myth, Kemback, Haider, JP Sunshine, Dj Hell eta Evo Evolver-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more.   Tracklist: Night Tapes – I Was An Angel (Breaker Breaker) out27nov Hemai – […]

Bingo Herrikoia. Euskaraldia

BingoHerrikoiaEuskaraldia

Jada badira egun batzuk Euskaraldia martxan jarri zela. Honek zenbait ekintza berri ekarri ditu Abendura begira eta lehena “Bingo Herrikoia” izango da.

Abenduaren 1ean, asteartean, arratsaldeko 18:30ean izango da ONLINE formatuan.

Saria: Euskal Herriko produktuen sorta.

Gutxienez 8 lagun eta gehienez 15 apuntatu daitezke.

Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan jardunkultura@topagunea.com helbidera idatzita edo 943 76 36 61 telefonora deituta.

Animatu zaitezte, dibertigarria izango da!!

BingoHerrikoiaEuskaraldia

Mugarik Gabeko Musikariak, kontzertu solidarioa eta instrumentuen bilketa Siriarako.

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin batera,Mugarik Gabeko Musikarien kontzertu solidarioa antolatu du datorren azaroaren 25erako, Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAK, Angel Agirianok zuzentzen duen BIG-BAND-arekin hartuko du parte kontzertuan.

Mugarik Gabeko Musikariak

1995ean sortu zen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde gisa, independentea eta edozein ideologia politikorekiko loturarik gabea. Helburu nagusia haurrei laguntzea da, musikaren bidez, hizkuntza nazioartekoena baita eta haurtzaroa du ardatz, egoera ahulenean dagoen biztanleriaren sektorea delako.

Musikak eta musikariek, munduan elkarrekin bizi diren etnien, herrien eta kulturen arteko harmoniaren, bizikidetzaren eta elkartasun-espirituaren alde, zeregin garrantzitsua dutela abiapuntutzat hartuta, musikaren eta haurren arteko elkartasunezko konpromisoa ezartzen saiatzen da, etorkizun hobea lortzeko laguntza materiala, premiazkoena eta kulturala, errentagarriena, emanez.

Egoera bereziko urte honetan eta erakundearen 25 urteko ibilbidea dela eta, Mugarik Gabeko Musikariak bi ekimen interesgarri jarri ditu abian, musikaren bidez batu, integratu eta egoera ahulean daudenak laguntzeko.

Kontzertu solidarioa

Mugarik Gabeko Musikariak, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta, kontzertu solidario bat eskeiniko du, ezarritako osasun-neurriak errespetatuz.

Azaroaren 25a, asteazkena, da aukeratutako eguna, eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, musikak, gizartea integratzen eta garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeak ahalduntzen laguntzeko duen garrantzia azpimarratuko da.

1981etik, Latinoamerikak azaroaren 25ean ospatzen du Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna. Eskualdeko mugimendu feministek, emakumearen aurkako indarkeriaren tasarik altuenetako batekin, data hori aukeratu zuten Minerva, Patria eta Maria Teresa Mirabal omenez, 1960ko azaroaren 25ean Rafael Leonidas Trujillo diktadorearen aginduz erail zituzten hiru ahizpa. Urte batzuk geroago, 1999an, Nazio Batuen Erakundeak aldarrikapen egunarekin bat egin zuen eta azaroaren 25ean Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

Entzunaldian estatuko eta nazioarteko 11 musika talde eta eskolek parte hartuko dute. Horien artean, aipatzekoak dira Guatemalako El Reencuentro kooperatibaren emanaldia, Roberto Narciso Chavarría egilearen Río Polochic obra joko dutelarik, Cabo Verdeko Escola Municipal de Artes Tututaren interpretazioa edo Mirzo Music Centerena Kurdistandik.

Jesús María Alegría Urtiaga, Pinttu, Mugarik Gabeko Musikarien Zuzenaria, zuzenean izango da gurekin Gasteizko egoitzatik, erakundea aurkezteko, esperientziak partekatzeko eta parte-hartzaileak agurtzeko. Gainera, Oihana Maritorenak aurkezle lanak egingo ditu, ordu bat eta 30 minutuko iraupena izango duen ekitaldi batean.

Kontzertua doakoa eta sarrera librekoa izango da, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako kanalaren bidez eskeiniko da zuzenean, azaroaren 25ean, asteazkena, 18:00etatik aurrera, honako helbide honetan: https://youtu.be/lkQ549gF7rA. Eskolatik, parte hartu nahi duen oro animatzen dugu, ekimenarekin bat egiten, mugez haraindiko sare solidario bat sortuz.

Siriarako tresnen bilketa

Bigarren urtez eta aurreko edizioan emaitza onak lortuz, non 200 instrumentu baino gehiago eman ziren, Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin, Siriarako musika-tresnen banku bat sortu dute.

Instrumentuen bankua zabalik dago Siriako Musika Eskolekin lankidetzan aritzeko musika-materiala eman nahi duten enpresa eta partikularren dohaintzetarako.

Herritarrek, orkestra sinfoniko baten parte diren antzinako instrumentuak edo horien zatiak (arkuak, bizarrak, sokak, etab.) eman ahal izango dituzte, baita teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak ere.

Instrumentuak musika ikastera bideratuko dira, Siriako Musika Eskoletan emandako hezkuntzaren bidez. Baliabide gutxi dituzten pertsonak artean murgildu eta, horrela, gerrak eragindako izugarrikeriak ahazteko erabiliko dira.

Era honetan, musika, baliabide gutxiko adingabeentzako ibilgailu integratzaile bihurtuko da herrialde behartsu batean.

Dohaintza egiteko aukeratu duzun ikastetxera joan aurretik, eman beharreko tresnari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu, hau da, datu tekniko eta historiko, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta.

Dohaintzak egiteko epea 2020ko azaroaren 25etik 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, 14:00etan.

Instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, ehme@ehme.eu edo 605709530 telefonoaren bidez.

Bergarako erakusketara bisita ETBren ‘Biba zuek’ programaren eskutik

Maialen Arzallusek eta Xabier Sukiak zuzentzen duten Biba zuek programa Bergarako erakusketan izan zen eta bost minutuko bideoa eskaini du irudiekin eta Museoko arduradunen azalpenekin.

Bestalde jakinarazi nahi dugu hemendik abendura arte programatuta dauden Eduardo Alfaroren hitzaldiak beteta daudela, ez dela lekurik gelditzen. Erakusketa 2021eko urtarrilaren 24ra arte luzatuko denez, itxaropena dugu mugak irekiko direla eta areto handiagoren batean egin ahal izango dela beste hitzaldiren bat.

EUSKARALDIAREKIN BAT!

Bergarako Musika Eskolako langile, guraso eta ikasleek, aurten ere EUSKARALDIArekin bat egingo dugu. Izan belarriprest edo ahobizi, eta EUSKARAZ BIZI!!!

Urtarrilaren 20rarte zabalik egongo da Soriako hilarrien erakusketa eta Eduardo Alfarok hainbat hitzaldi emango ditu Bergaran

Egoera dela eta, hilabete luzatuko da erakusketa, abenduaren 2oan ixtekoa zena urtarrilaren 20an amaituko da. Bestalde, Eduardo Alfaro arkeologoak hainbat hitzaldi emango ditu. Pena bakoitzean hamabost lagun bakarrik parte hartu ahal izana. Hona hemen Museoak eskuratu digun informazioa:

Euskaraz:

Eduardo Alfaro, arkeologian doktorea, erakusketa honen komisarioa, hitzaldiak emango ditu gaiari buruz. Partehartzaileek hilarri hauek hobekien ezagutzen dituen ikerlaria entzun ahal izango dute eta ondoren, piezak ikusi:

  • Azaroak 21, larunbata, 11:00 H. (beteta)
  • Azaroak 27, ostirala, 18:00 H.
  • Abenduak 12, larunbata, 11:00 H.
  • Abenduak 18, ostirala, 18:00 H.

Gehienezko edukiera: 15 pertsona. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izen-ematea gure formularioaren bidez.

* * Saioa beteta badago, izena eman dezakezu, baina itxaron zerrendan egongo zara. Leku libreak betetzen diren heinean abisua jartzen saiatuko gara, baina kontuan izan informazio hori ez dela automatikoki eguneratzen, eta ez dela, beraz, berehalakoa.

Hemen dago:  https://www.laboratorium.eus/eu/erakusketa/heriotzarako-erromatar-ohiturak-soriako-tierras-altas-eskualdean-euskararen-aztarnak

Edo, formatu motzean:  https://bit.ly/sesenco

Gaztelaniaz:

CONFERENCIAS Y VISITA CON EDUARDO ALFARO

Eduardo Alfaro, doctor en arqueología, comisario de esta exposición, dará varias charlas en el museo Laboratorium. Los y las asistentes podrán escuchar al investigador que mejor conoce estas estelas y visitar la exposición al terminar la conferencia:

  • Noviembre 21, sábado, 11:00 H. (no quedan plazas)
  • Noviembre 27, viernes, 18:00 H.
  • Diciembre 12, sábado, 11:00 H.
  • Diciembre 18, viernes, 18:00 H.

Aforo máximo: 15 personas. Todas las conferencias son en castellano. Es necesaria la inscripción previa a través de nuestro formulario.

* Según se vayan llenando las plazas, podrás inscribirte, pero tu solicitud pasará a la lista de espera. Procuramos poner un aviso cuando un día se llena, pero la actualización de dicha información no es automática, ni, por lo tanto, inmediata.

Gora Sta. Zezilia!

Gaur, berriro ere erakutsiko dugu, pandemia izan arren, bizitzak aurrera jarraitzen duela eta, beste modu batera bada ere, ospatzen jarraituko dugula, oraingo honetan Santa Zezilia. Ez da kalejirarik, ez kanturik edo dantzarik izango kalean eta, jakina, txokolatearen falta sumatuko dugu! Baina ospakizuna ez da faltako eskolan, eta egun berezia izango da gure ikasleentzat. Musikariak garelako eta ezerk ez gaituelako isilaraziko. Gora Sta. ZEZILIA!!!

“Iruña-Veleiako afera berriak”, Josu Naberan Berrian

Berria, 2020ko azaroak 19

“Iruña-Veleiako historia honetan, nobedadeak izan dira azkenotan. Eta gure hedabideak, dirudienez, ez dira horretaz jabetu. Beraz, aurkitu berri denaz notizia ematera natorkizue laburki.

Ostraka-baseko 151 grafito gutxienez, horietatik 21 euskarazkoak, ez dira sartzen epaileak Eliseo Gilen ustezko «delitualdiko epe barruan» (2005eko uztailetik 2006ko ekainera). Beraz, grafito horiek ez ditu inork faltsutzat hartu, eta ezingo ditu hartu ere, ze argi ageri baitira gainaldean dituzten kaltzifikazio-geruzak eta abar. Letra gorde horiek buruko mina emango diete berriro ere garai hartako hizkuntzalariei eta Vatikanoari. Naia, Izana eta abar, -a artikulu madarikatuarekin, batetik; Kristo bizardun gurutziltzatu bat bestetik, Kristandadean lehena, Iruña-Veleian…”. Jarraitzen du.