Homo Ludens – Jokoa

Hasteko: Jokoa eta Jolasa.

Labur-labur esanda, jokoa erregelak dituen, irabazle garbi bat definitu dezaken eta mekanika jakin bad daukan ekintza da. Jolasa berriz, “Lehiaketarik ez denean (soka-saltoan, bale-baleka) edo denbora pasa jokatzen denean” (Etxebeste 2002) gertatzen dena da. (ekintza eta gertaera, hurrenez hurren, eta izan ere “jokatzen dugu” eta “jolasten gara” esateak ere badu bere arrazoia.

Jokoaren natura eta esanahia zantzu kulturalean (Johan Huizinga):

Jokoa kultura bera baino zaharragoa da. Kultura kontzeptuak, naiz eta sarritan ez den ongi definitzen, gizartea hartzen du oinarritzat. Eta animaliek ez zioten gizakiari itxaron hauek jokatzen irakasteko.

Huizingak garbi uzten du animaliak gizakien aurretik jokatzen zutena. Jokatzearen zantzu esanguratsuenetako bat, jostagarria izatearena da.

 

Huizingaren arabera hauek dira jokoak izan beharreko 5 ezaugarri nagusiak:

  1. Jokoa askea da, funtsean askatasuna da.
  2. Jokoa ez da bizitza “arrunt” edo “erreala”.
  3. Jokoa bizitza “arrunteko” bai lekutatik eta denboratik aldentzen da.
  4. Jokoak ordena sortzen du, jokoa ordena da. Jokoak orden oso eta absolutua behar du.
  5. Jokoak ez du interes materialekin zer-ikusirik eta ezin da etekin (materialik) lortu beragandik.

Eta hori zer dela eta?

Ez dut hemen, jokoaren teorian gehiago sakontzeko beharrik ikusten. Baina eztabaida asko eta zantzu ugaritakoak sortzen dizkidan gai bat da hau.

Ez al da egia beste leku gehienetan baino askogatik ere beranduago, zailtasun gehiagorekin, zalantza handiagoekin eta erosotasun gutxiagorekin sartzen direla hemen (Euskal kulturan, jokabide kodean) joko elektroniko, mahai-joko eta rol-jokoak?

Nire iritzia da. Poliki-poliki normaltasunera dator, baina kanpoan orain 10 urte normala zena orain hasten da normaltasunez ikusten hemen. Ni adibidez ez naiz sekula oso kontsola zalea izan, baina hala ere hemen pertsona helduek askogatik gutxiago erabili izan dituzte kontsolak europako beste lekuekin alderatuz, zer esanik ez AEB edo Japoniarekin. Eta mahai jokoen kontsumoa hiriburuetatik at oraindik ere kostata hazten ari da. Eta jokoa maite dugu. Tankerakoak baita, hor karta jokoak; mus txapelketak eta orain gutxi horrenbeste hasi zen poker jokoa (Honek eta futbolak [beti-ere maila amateur batean] Huzinga-ren 5. legearekin tupust egingo ez duela pentsatu nahi dut).

Hala ere, internetaren aro berri honetan gazteen informazio sarrera iturriak asko hedatu eta aldatu dira eta badirudi hurrengo belaunaldiak beste ikuspuntu batetik dihardutela jokatzen entretenimendurako mundu berri honen aurrean.

Honek post edo kafe bat baino gehiagorako emango luke…

Beste erreferentzia interesgarri bat.

MOBA jokoak

Game Erauntsi-an askotan aipatua izan da jokoen genero “berri” hau. Txapelketaren bate ere egin izan da eta arrakasta izan duela dirudi. Baina nondik dator MOBA?

MOBA bateko pertsonaia (pieza) posibleak.

Historia pixka bat

2005 eta 2009 urteen tartean nonbait entzun nuen lehen aldiz MOBA (“Multiplayer Online Battle Arena”, edo “Online Guda-Eremu Multi-jokalaria”) jokoei buruz.

2003-an Icefrog-ek Warcraft III joko artxiezagunaren editore bat erabiliz DOTA (“Defense of the Ancients”, edo “Antzinakoen Babesa”) izeneko mapa/jokoa argitaratu zuen. Bertan talde bakoitzean 5 jokalariraino sartzen ziren, eta bakoitzak Warcraft III-ko heroi bat aukeratu zezakeen, bakoitzak gaitasun zehatz batzuk zituela. Eta simetrikoa zen mapa batean (mapa karratu bat erpin batetik bestera bi hiruki sortuaz bi taldetan zatitzen zen) jokalarien ekintzei esker etsaiaren etxeraino iritsi eta berau botatzea lortuko zukeen taldeak irabaziko luke.

Joko honek Warcraft III eta partxe batzuk behar zituen jolastu ahal izateko. Hala ere komunitateak oso azkar barneratu zuen eta laster beste MOBA batzuk azaldu ziren. Dohan (edo joko barruko erosketaduna) zen LOL (League of Legends, Riot Games konpainiarena) izan zen 2009. urtean gogor sartu zen jokoa. Gaur egun duena baino itxura askoz eskasagoarekin eta oraindik asko findu gabe, baina doako modelo hau sartzen aitzindarietako bat izan zen. Baina animazioak eta jokoaren inguruko “arte”-a asko zaindu izan ditu beti.

2013an, Valve (Half-Life, Counter-Strike, Steam plataforma…) erakundeak DOTA-ren izen-eskubideak erosi eta DOTA2 argitaratu zuen. Hau ere doan eta Steam plataforman integraturik. Jokoa grafikoki ondo dago baina egia da animazioak eta artea nahiko kaskarrak direla beste batzuekin aldaratuz.

2014-ko DOTA 2-ko munduko txapelketa.

Bi joko hauei buruz dihardut, askogaitik jokatuenak bait dira (LOL-ak hilabetero ia 70 milioi pertsona dauzka aktiboki jolasean, eta DOTA2-ak hilabeteroko 10 milioiak pasa omen ditu). Baina badaude beste batzuk, eta gero eta gehiago: Heroes of Newerth, Minions, Demigod, Smite… eta 2015eko otsailean beta itxia izango du Blizzard-ek (World of Warcraft sortu eta daraman konpainia) argitaratuko duen Heroes of the Storm-ek (HOS?). Dauden eta irtengo direnen zerrendatxo bat HEMEN.

Gero eta gehiago telebistan eta interneteko leku jakin batzutan jarraitu daitekeen liga profesionala dago LOL-aren inguruan (LCS) eta bai LOL eta DOTA2-aren munduko txapelketak ospatu ohi dira sari izugarriekin urtero. Kirol elektroniko entitatea hartzen ari dira. Ikusiko dugu noraino iritsi daitekeen.

Baina, zer da?

MOBA-ren funtsaren laburpena:

  • Jokalari bakoitza gaitasun ezberdin eta zehazdun pieza da taldearen barruan.
  • Taularen alde batean talde bat, bestean etsaia (bakoitzak kolore erakusgarri bat du).
  • Taula guztiz simetrikoa da erdiarekiko, hasieran aukera berdinak izanik bi taldeek.
  • Etsaiaren etxerarte iritsi eta berau botatzen duen taldeak irabaziko luke.
  • Estrategia (piezen edo jokalarien arteko koordinazioa barne) eta erreakziorako abiadura dira gakoa jolasterako orduan.

Jokalari askok egin izan ohi du analogia bat Xake jokoa eta MOBA-rekin. Eta nik esperientziari tankera hartzen diot; hasieran mugimendua eta pieza bakoitzaren gaitasunak ikasten dira eta jakin beharreko guztia dakizunaren tankera hartzen diozu. Baina beste pertsona batzuen kontra hasten zarenean, ezer ez dakizunaz ohartzen zara. Gero momentu oro-ko egoerarenganako pertzepzioa hobetuz, taldearekin komunikazioa finduz eta erreakzio denbora eta erabakiak landuz zoazen adinean, gauza hobetzen joan ohi da eta estrategia ezberdinak gauzatzen hastea posible da.

2014-ko LOL-eko munduko txapelketa.

LOL-aren kasuan, partida bakoitzak 20 minututik 70 minutura eraman dezake, baina partiden %95-ak 25 eta 50 minutu iraungo ditu. Denbora dezente eskatzen du eta ezin da bertan behera utzi partida erdian (beste 9 pertsona izorratuko zenituzke), horregatik eguneroko betebeharrekin bateratzea zaila egin liteke. Hala ere horrela izan ohi da beste zaletasun eta kirol edo bestelako aktibitate askorekin.

Zehazki LOL-ari buruz, beste batean jardungo dut.

(Artikulu hau, Game-erauntsia komunitatean argitaratu zen post honetan 2015eko otsailaren 12an).

Zer da Jetpack eta zer (ostia) dela eta ez dut erabiltzen?

WordPress hau wordpress.com-etik atera eta gure zerbitzarira batzea erabaki nuen, izan ere dena zentralizaturik ez izatea eta norbere eduki eta tresnen jabe izateak eman dezakeen askatasuna bermatzeari garrantzitsua deritzot.

Honela, blog berriari analytics, sare-sozialetan banatzeko eta bestelako plugin-ak sartzen hasi nitzaion. Gauzen konfigurazioa nahiko nekeza zela eta denbora asko zeramala ikusi nuen, wordpress.com-en zeukan lanarekin alderatuz. Izan ere beste aplikazio hauen baimenak eskuz eta banan-banan lortu eta konfiguratu behar izaten dira eta ziurtagiriak kudeatu, etab.

Jetpack izeneko plugin-a erabiliz ordea, wordpress.com-en bertan egingo litzateken bezain erraz lor daiteke konfigurazio guzti hauek burutzea. Baina, hor dago koska; wordpress.com-eko kontu batekin konektatu behar dugula jetpack plugin-a eta horrela baimen guztiak horri esker lortzen dituela alegia. Eta hori ez al da gutxienez zati batean wordpress.com-era. Agian ez. Edo bai.

Nik momentuz guztia eskuz egitea erabaki dut eta aurrerago ikusiko dut. Agian probatzen ausartuko naiz. Agian zer puntutaraino iristen den jetpack honen baimen eta boterea aztertuko dut. Izan ere holakotan ibiltzen garen askok daukagu masoka puntutxo bat, arazoak bilatzen bait ditugu gero konpontzeko gai garela (edo ez) ikusteko.

Eguneraketa: Tituluko “ostia” horren azalpena garrantzitxua izan daitekeela pentsatu dut; Jetpack ez erabiltzeko erabakiak hainbat buru-hauste sortu dizkit ezarpenak egiterako orduan, Jetpack-ekin izango ez nituzkeenak. Baina etikoki komenigarria izan daitekeenez, ez dut erabili.

NFC: Zer eta zela?

NFC (Near Field Communication) gertuko (ia kontaktuzkoa: 20cm baino gutxiago) komunikaziorako teknologia bat da. NFC etiketa normalak 0,1KB-0,5KB (96 eta 512 byte) artean gordetzeko gai dira eta 13KB/s eta 106KB/s tarteetako abiaduratan mugitzen du informazioa (honek esan nahi du etiketa normal bat segundu bat baino askoz azkarrago bete/idatzi, irakurri edo hustu daitekeela, hots teknologia honen erabilera normala bapatekoa da gure ikuspuntutik).

Orain pare bat urte dela hasi zen mugikorretan hedatzen hau kudeatzeko hardwarea (HEMEN ikus dezakezu ia zureak badaukan. Eta ez baldin badauka, jakizu mugikorren SIM txartel batzuk badakartela, mugikorra aldatu beharrik gabe) eta gaur egun hainbat etiketa, pultsera edo llabero aurkitu daitezke teknologia hau inplementatzeko prestaturik. NFC teknologia mugikor bat beste batekin komunikatzeko ere erabili daiteke (argazkiak edo edozein informazio elkarbanatzeko adibidez).

Imaginatu, aurreko irudiko 10 etiketa erosi dituzula 8€-tan. Etiketa hauek, etxean, kotxean, lanean edo kalean itsatsi edo utzi ditzakezu. Eta bakoitza gauza ezberdinetarako programatu. Adibidez, kotxean sartzean, bluetooth bidez parrot-era konektatzea nahi baldin badugu (baina egunean zehar bluetooth-a itzalita edukitzea nahiago baldin badugu), etiketa hori lehenbizikoz programa dezakegu (mugikorrarekin berarekin) mugikorra etiketa gainetik pasatzean bluetooth-a aktibatu eta parrot-era konekta dadin. Eta irtetean berriz pasa eta bluetooth-a itzali dezan. Ez genuke mugikorra begiratzerik ere behar izango.

Baina etorkizunean, mugikor bidez ordaintzeko ere erabili daiteke (proba batzuk egin dira dagoeneko). Edo kalean egutegi bat deskargatzeko. Adibidez:

“Gaztetxeko hilabeteko kontzertu eta ekitaldi guztiak eta Txapa-ko programazioa plazako pareta batean itsatsita dagoen etiketa batera sartzen du arduradun batek eta bere pasahitzaz babesten du etiketa ikusi bai, baina inork ezabatu ez dezan. Ondoren, kaletik pasatzen den edonork bere mugikorra pasa eta gaztetxeko eta txapako egutegia segundu bat baino azkarrago eguneraturik izango luke mugikorrean.”

Ia zer gehiago datorkizuen burura.

Hangouts edo ezer ez

2005-aren dagonilleko 24-tik hona gurekin izan dan “Google Talk” otsaillan 16-tik aurrera bukatzen joango da. 9 urte honen ostean, “Hangouts”-era aldatzera behartuko gaituzte “Android” zein “Gmail”-eko erabiltzaileak. “SMS”-iak be bidaltzeko balio dau eta pertsona bakar edo askoko bideo deiak “skype” edo “facetime” beste ondo edo hobeto kudeatzen ditu “Hangouts”-ek (oso espazio gutxi eskatuz).

Informazio gehiago: HEMEN.

Eguneraketa:

@ibaidev ek diost tweet batean:
“Aipatzekoa ere, Google talk-etik Hangouts-era salto egitean, XMPP protokolo irekia alde batera uzten duela Google-k.”

Honen inguruan beste post bat egin liteke. Zer da XMPP protokolo irekia? “Extensible Messaging and Presence Protocol” deritzon hau, labur-labur esanda: testu bidez bezero ezberdinak erabiliz komunikatzeko balio duen protokolo ireki eta librea da. Honek dauzkan abantaila handienetako bat da edozeinek sortu dezakeela hau erabiltzeko nahi duen plataforma bat. Eta bakoitzak nahi duen moduan erabili. Pidgin delako txat bezeroarekin erabili izan dut nik, adibidez.

Gu ere, primate

Zer gertatuko litzaiguke, bihar gailu elektroniko bat ere ezin balitz gehiago erabili?
Batek pentsa dezake onerako zitekeela, beste gauza batzuei garrantzia eman, erlazio pertsonalak aberastu, …

Eta zer suposatuko liguke ohitu garen abiadura, berehalako komunikazio eta informaziorako sarbideen galerak? Gure mundua berriz ere murrizteko gai izango al ginateke? Jasango al genuke hegazkin bidaiak egiteari (ia) uztea?

Hegoafrikako babuino primatea, gizakiren batek jaten ematen dionean eta jan iturri bezala identifikatzen duenetik aurrera, guztiz oldarkorra bihurtzen da. Behin jan iturri hori identifikatu duenean, ez du ezerk geldituko eta aurkitzen dituen gizakiak eta beraien etxeak miatuko ditu jan bila. Diotenez, baso-zain eta arduradun hegoafrikarrei, gizaki batek behin babuino bat elikatu duenean, hau sakrifikatzea beste aukerarik ez zaie geratzen.

Zer gertatuko litzaiguke, bada, bihar gailu elektroniko bat ere ezin balitz gehiago erabili?

The Pirate Bay bueltan?

@lasindias ekoek hel-arazi berri duten artikulo honetan thepiratebay.se zerbitzari izugarri famatuaren inguruan irakurri dut. Abenduan bertatik bertara ikusi genuen zela itzali zuten zerbitzaria eta denbora kontadore bat ikus genezakeen web-ean.

Ba, dirudienez, 8 egunetan iritsiko da (orain) beherantz dijoan kontadore honetako bukaerako momentua.

Captura

thepiratebay.se

Ia zer gertatzen dan.

HoloLens

Google-ren glassen inguruan gero eta gutxiago entzuten hasi naizen honetan, microsoft-en apostu berria ikusten dut.

Ez da baina hasiera batetan gauza bera. Ez du ematen kalean erabiltzeko asmoarekin sortutako aparatua.

Ia zela hazten den kontua.

Txapa Irratia internet bidez (Raspberry I)

Irrati libre bateko partaide bazara jakingo duzu internet bidezko emisioa edo streaming-a egonkor mantentzea zaila izan daitekeela. Bergarako Txapa Irratian ordenagailu bat zuten soilik funtzio horretara deditakua, horrek zekartzan haizegailu zarata eta energia kontsumoarekin.

Horregatik, Raspberry ordenagailu txiki bat probatu dugu funtzio hori bera betetzeko. Raspberry-ak ordenagailu txikiak dira merkeak (35 euro), ixilak eta kontsumo txikikoak. Audio sarrerarik ez dutenez USB bidezko audio stick txiki bat gehitu diogu (2 euro). Txukun jartzeko kajatxo baten sartu dugu aparailua.

JpegStreaming-aren konfigurazioa Darkice programa eta Bailbab-eko lagunek utzitako montatzeko puntu bat erabilita egin dugu ondorengo gida hau jarraituta.

Emaitza entzun nahi baduzue sartu txapairratia.org-en!