“Nola kristo pirateatuko dut Netflix-eko ‘Bandersnatch’?”

“Nola kristo pirateatuko dut Netflix-eko ‘Bandersnatch’?”

Horrela dio Netflixeko Gabonetako Black Mirror telesaileko azken kapitulua kanal ofizialetik kanpo ikusi nahi duen Reddit webguneko erabiltzaileak. Galdera erantzuten saiatu aurretik, baina, Bic boligrafoa hartu eta errebobinatu dezagun zinta apur bat atzera.

Ikus-entzunezkoen kontsumoa eta produkzioa inflexio puntu batean daude streaming bidezko zerbitzuen disrupzioarekin. Streaming arterako bidea ezberdina izan da zerbitzu hau ematen duten enpresentzat: bideo zinten banaketa (Netflix), online salmenta (Amazon), telebista pribatua (HBO) edo telekomunikazioak (Movistar), baina zerbitzu honek zentralitatea irabazi du beraien negozio ereduetan. Bi fronteetan, ikusle eta produkzio kuotak handitzen dihardute, adibidez, Netflix bera: 137 milioi erabiltzaile mundu osoan, 10 bilioi dolarreko aurrekontua ikus-entzunezko originalen produkziorako; Amazon Prime Video: 90 milioi erabiltzaile eta 5 bilioi euroko aurrekontua; edo, HBO Now: 142 milioi erabiltzaile eta 8 bilioi euroko aurrekontua. Espainian ere mugimendua dago, batez ere Movistar-en eskutik, Internet/Nahieraneko bere Fusión eskaintzak honezkero 4.5 milioi erabiltzaile ditu estatuan eta produkzio propioa indartu du. Gainera, oraindik etortzeko daude beste hainbat (Hulu edo Apple-en bideo katalogoa) eta ikusteko guztiz lehertu ez duten beste batzuen ibilbidea (Filimin, Rakuten, etab.).

Merkatuaren fragmentazioa horren handia den honetan, fast forward labur bat egin eta etorkizun hurbilean fusioak egongo direla iragartzea ez da arriskatuegia. Movistar-ek egin du tratua honezkero Netflix-ekin Espainian edo Huluk Spotify-ekin ere Amerikaetako Estatu Batuetan. Edonola, merkatuak ez du oraindik eferbeszentzia galdu eta aktore guztiak ez dira oraindik aurkeztu, Apple-ek izango du zeresanik, bereziki 2019rako iragarri duen Asimov-en Fundazioa lanean oinarritutako telesailarekin.

Istorio eta plataforma eskaintza gaindosi honekin, erabiltzailea galduta egon daiteke (ni galduta nago) norberaren zapping aukeraketa eta konbinazio onenaren bila. Badago (kontatu didate) pantailen gudak oskarbitu artean bestelako bide osagarririk erabiltzen duenik plataforma guztietan harpidetzea bideragarri ez zaiolako. Adibidez, Popcorn Time plataformaren bidea: torrent-ak streaming-ean ikusteko katalogoa eskaintzen duen plataforma. Baina, Netflix-ek jarri du erronka Black Mirror-en Gabonetako kapituluarekin, streaming interaktiboa: bideoak aurrera egin ahala galdera egiten dizu eta zuk zeuk aukeratzen duzu zure abentura… eta nik bat egiten genezake orain pause-an utzitako Reddit-eko galderarekin: eta nola kristo pirateatuko dut Netflix-eko Bandersnatch?

Antza denez -ejem- entzun ahal izan dudanagatik -ejem- pornoan (nola ez) ba omen daude horrelako narratiba erabiltzen duten Flash-ean (iraungitzen ari den teknologia) oinarritutako portaleak, baina, dirudienez, oraindik ez da alternatiba kortsariorik modu honetan torrent-ak ikusteko.

Beraz, Bandersnatch debalde ikusteko hiru aukera airean: (1) Netflix-eko hilabete baterako proba kontua egitea, (2) istorioaren aukera guztiak bata bestearen atzean jarrita dituen bost orduko bideo jarraia deskargatzea edo (3) gustudun pirataren batek zuzendari papera egin eta mozketa propioa egitea. Pirata kontuetan ere norberak aukeratu beharko du bere abentura.

Ni Naiz?!

Ni Naiz?!

… erreka zikinen iturri garbiak / aurkitu nahi dituen poeta tristea?!

Aurtengo Durangoko Azokako azkenengo egunean, Kabi@-n aurkeztu genuen jendaurrean Ustaritze Betelu artistak eta biok “Ni Naiz?!” proiektu xumea. Prozesua erraza: Ustaritzeren poema sail batekin sare-neuronala entrenatu (Torch-RNN) eta inteligentzia artifizialaren emaitzekin artista berrelikatu. Prozesuaren ostean etorri dira hari muturrak eta gogoetak, bereziki interesgarria izan da Ustaritzerenak ezagutzea:

  •  Prozesuak emandako hasierako beldurra: inteligentzia artifizialak hurrengo poema berak idatzi aurretik igarriko balu, non utziko lukeen horrek artista eta beldur horrekiko bere ardura aitortu digu Ustaritzek. Baita nola gainditu duen beldur hori sare-neuronalak sortutakoak emaitza bezala baino, inspirazio iturri legez ulertuta. Izan ere, folio zuriaren sindromearen aurkako botika ona izan daiteke teknologia hau.
  •  Bere obra hobeto ezagutzeko erreminta: makinak botatako hitzetan bereak identifikatu ditu poetak, zuzenean edo sortutako hitz berrien erroetan.
  •  Makinaren emaitzak ez dira oso koherenteak, baina bai iradokitzaileak: euskarazko hitzak ikasi ditu eta berriak sortu, baina makinak oraindik ez dauka zentzu argiko piezak sortzeko gaitasun handirik. Edonola, poesia bezalako arte iradokitzailean interesgarriak izan dira emaitzetako batzuk: protoeuskara gogorarazten diote Ustaritzeri hitzetako batzuek, erritmo desberdin eta berezituarekin.
  •  Porlan berezizko toroide formako eskultura: artelana ere sortu du Ustaritzek, energia zirkulatzen duen toroidea ekarri dio burura honek guztiak, nola berak emandakoak makinaren bitartez itzuli diren infinitua izan daitekeen hartu-emanean. Horrekin gutxi ez, eta Ustaritzek berak hautatutako poema sintetikoen erakusketa bat ere ikusi eta irakurri izan ahal genuen: makinak berak sortutakoak bere horretan, itxuran moldatutakoak edo bere esaldiak eta inteligentzia artifizialarenak tartekatzen dituztenak.

Galderen txandarekin amaitu genuen saioa. Publikotik Aiorak poema berrien jabetza intelektualaren gainean galdetu zigun eta hemen utzi nahiko nituzke ordutik bueltaka izan ditudan hiru gogoeta (batere oinarri legalik gabe):

(Baga) Ezinezkoa dela (eta izango dela) esango nuke poema sintetiko bat idazle edo testu-datu-base zehatz batean oinarrituta sortu den jakitea: prozesu estatistikoa da sare-neuronalena eta beti esan genezake (aurkakoa aitortu ezean) zerbaitetan inspiratuta, baina norberak sortua dela. (Biga) Sare-neuronal baten emaitzen jabetza erreklamatzea absurdoa dela uste dut: nik Bernardo Atxaga irakurri nezake etengabe, baina horren ostean nik idatzitako zerbait Bernardok erreklamatzea (ohore) estupidoa izango litzateke. (Higa) Inteligentzia artifizialak jabetza intelektualaren zentzu eza azaleratzen du eta zenbait espresio artistikoren negozio ereduaren aldaketa beharra: teknologia honek aurrera egingo balu (beste zenbait sarrera eta prestaketarekin batera) Shakespeareren testuetatik ikasi eta obra berria proposatzeraino, gizakiaren diferentziala jarri beharko genuke balioan: irakurle taldeetan egiten den bezala, bertsolaritzan zuzenekoetan gisan edo asmatzeko dauden moduetan gure barruak eta kanpoak erakutsi eta azaldu.

Horregatik, garrantzitsua gai hauekin esperimentatu eta ikertzea.

P.D.: Hemen makinak “Ni naiz?!” proiektuan sortutako adibide batzuk:
http://zibergara.net/Uztaritz_17Kb_Olerki_temp_0_3_2000char.txt
http://zibergara.net/Uztaritz_17Kb_Olerki_temp_0_5_2000char.txt
http://zibergara.net/Uztaritz_17Kb_Olerki_temp_0_7_2000char.txt

Azpisare: Ordenagailua Gidoilari

Azpisare: Ordenagailua Gidoilari

Ariketa proposatu nahi dizuet: egin dezake zure ordenagailuak film baterako gidoia datuetatik soilik ikasitakoarekin?

Esperimenturako beharrezkoak dituzu:

  • Ordenagailua (prozesagailu grafikoa – GPUa- badauka hobe).
  • Euskarazko azpitituluen film datu-basea (dozenaka pelikula).
  • Sare-neuronalak sortzeko programa (adib., Torch-RNNPoetRNN).

Lehendabizi ziurtatu ordenagailu egokia aukeratzeaz. Gidoilaritza ikasteak esfortzu handia eskatzen du, eta gidoilari onenak irakurri eta emulatzeko lana arintzeko hobe buru bat baino gehiago erabiltzea. Programa batzuek berezkoa dute OpenCL edo CUDA bezalako programazio hizkuntzez baliatuta ikasketa karga GPU core askotan banatzeko aukera eta, horrela, ikasketa prozesua labur daiteke. Baina horrelakorik ez baduzu ere, berdin saiatu zintezke, nik ez dut GPU-rik erabili.

Zortekoak gu, Azpitituluak.com webguneak duela hamar urtetik sarean dauka komunitatean euskaratutako pelikula azpidatzi sorta interesgarria. Eskertzekoa da oso Azpitituluak.com-ekin @Luistxo-k eta komunitateak egindako inurri lana euskaraz azpititulatutako ikus-entzunezkoez disfruta dezagun. Ariketarako 30 pelikula aukeratu ditugu, Zibergara sareko hiru kideren artean hautatutako zientzia-fikzio eta fantasia filmak guztiak.

Behin ordenagailua eta datu-basea prest, sare-neuronala prestatu behar. Nik Torch-RNN liburutegia frogatu dut, Twitter, Facebook eta Google-eko ingenieriek sortutakoa. Hemen emaitzaren adibide bat “Zibegara” hitza emanda:

Zibergaraziko dizut abian, maitea.

Badakite hori gurekin, ere.

Bai.

Berak beste moduan, nire ama egin behar duzu?

Garaule bat da.

Eta harremana izan ez den beldur hortza behar dira.

Bai igarri duzue, sare-neuronalak sortutako azpitituluek ez dute koherentzia handirik. Baina, edonola, harritzekoa da datu sorta erlatiboki labur (azpititulu hauek 1.1MB-eko testu fitxategia osatzen dute eta hau “gutxi” omen da) neurria, hau da, azpitituluen egitura erreproduzitzeko gai izan den. Hitzak asmatzeko gaitasuna ere azpimarratzekoa, batzuk zentzu handiagoa izan dezakete (adib., “Zibergaraziko” “dizut”-ekin batera) eta beste batzuk txikiagoa (Adib., “Garaule”, agian: “Gar*” + “Paul” – “Her” eta “Dune” filmetan errepikatzen den pertsonaia). Kointzidentzia izan daiteke, baina, “Badakite” eta “Bai” hitzak ere baieztapenezkoak eta jarraian izateak ere izan dezakete loturarik. Poesiatik gertu dago, edonola, guztia (adib., “beldur hortza”), eta genero horretarako ideiak edo irudiak lortzeko helburua izan daiteke teknologia honen heldutasunarekin aplikazio aproposena (gogoratu erabilitako Torch programa duela bizpahiru urteko garapena dela).

Amaitzeko, polita da ikustea nola ikasten duen sareak belaunaldiz belaunaldi, hemen azpian jenerazio desberdinetako laginak.

Bost minutuko ikasketarekin botatako kopla:

A deonen beharra…

Öhiltzari matean, eta egin…

eta prantsegi zara.

Eta 25 minutuko ikasketarekin botatakoa:

-Zei zer den oirekin orduan,

Mundua dago zerbait zen gainezidan.

Baina ez zituten mutilak.

Bukatzeko, “Etzi” hitza emanda Azpisarek botatako elkarrizketa labur bezain profetikoarekin uzten zaituztet (50 belaunaldiko 120 minutuko ikasketa prozesua amaituta):

Etziko beharko lukeen.

Gure bidea da.

Zer sentitzen dut.

Eman horiek izan dezake?

Zure kontuak dira.

#ziberrekin

Berrekin ikastaro trinkoan izan ginen 2030eko ekainaren 24ean:

Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute. Errepikatu egingo dut: Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute.

Ze puntura arte bizi gara oraindik gertatu ez diren ekintzei begira. Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu ohe bat, edozein ohe, benga imaginatu. Ohearen forma eta izaren koloreak. Gehiengoak imaginazio ariketa honetan ezagutzen duen ohe bat proiektatzen du, memoria da gure etorkizuna. Memoria izan da gure etorkizuna.

Ez gara gure gurasoak bezala biziko. Gizateriaren denbora lerroa ez da behin eta berriro errepikatzen den ibilbide zirkularra. Ez da gauza bera orain 25 urte izatea edo orain dela 25 urte 25 urte izatea. Denbora, erlatibitate bereziak dioenaren aurka, bizkortzen ari da, argiaren abiadura baino bizkorrago. Espiral bat da denbora, errepikatzen denaren ilusioarekin baina gero eta bizkorrago doa. Bizkarrean horrekin bizitzen ikasi behar dugu, barraskiloak bere oskolarekin bezala, etorkizuna egunero presente, geroaren jabe.

Nola biziko gara hemendik 15 urtera? Izango ahal ditugu gaur egungo kuarentoi baten ardura berdinak? Nori hitz egingo diogu gure ardura horien inguruan? Zer egingo dugu gure ardurak, gure zalantzak argitzeko? Ze puntutaraino egongo dira marra berdinaren gainean norberaren ardurak eta batek egiten duena, egiten duen lana?

Zer izango da Bergara hemendik 15 urtera? Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu herri bat, edozein herri, benga imaginatu. Herriaren forma eta herritarren izaera.

Etorkizuneko elkarrizketa Hirigorrian (bai, gure etorkizuna benetan sinistu dute):

2030eko Bergara irudikatzen txioen bitartez

Goizean aipatutakoen erreferentzia bibliografikoak:

Valve: Steam (Machine/Controller/Link)

Valvek bideojokoen mundua aldatu duela esaten baldin badut (GOG.com-en baimenarekin, noski), ez dut uste astakeririk esaten dihardudanik.

Lehenengoa Steam izan zen. Bideojokoak online erosi eta edonon zure kontuarekin sartu eta jolasteko aukera ematen zuena (internet konexioarekin jeitsita, noski).

Gero Steam jokoen munduan kontsolidatzeko nahian, Steam OS sortu zuten. PC bat kontsola bat moduan erabili ahal izateko ubuntu distribuzioan oinarritutako GNU/Linux sistema bat.

Steam Machine

Steameko jokutan jarduteko makina da. Ohiko kontsolak ez bezala, makina hauetako modelo asko daude eta batzuk merkeakoak (eta ahulagoak) dira eta beste batzuk askoz garestiagoak (eta edozein joko PS4-ak nahiko luken kalitatez mugituko dituztenak). Berez, eta etorkizunean horrela izateko itxaropena badut, makina hauek Steam OS mugitzeko prestatuak lirateke. Hala ere badaude Steam-ekin jolasteko makinak Windows sistema eragilearekin mugitzen direnak (Alienware-k adibidez baditu batzuk). Izan ere, joko asko oraindik ez daude berezko GNU/Linux-erako eginda (zorionez hau aldatuz dijoa, eta neurri haundi batean Valve-ren apostuari esker).

Honek, gure etxeko ordenagailua Steam Machine batean bilaka dezakegula esan nahi du.

Steam Link

Baina, kontsoletan jarduten direnentzat, ordenagailuak baditu bere alde txarrak. Egia da gamer askok iada ordenagailua periferikoz josi eta kontsolaren ezaugarri guztiak inplementatzen dituztela (USB bidez kontsolarenaren tankerako mando bat, monitore haundi bat, jokuak era eroso batean bilatu eta exekutatzeko software zentro bat, kaskoak mikrofonoarekin eta elkarrizketarako softwarea…), baina estandarrik ez dago.

Steam Link-ek, ordenagailuarekin kontaktua egin dezake gure etxeko sarearen bidez, eta irudia FullHD 60fps-tan (irudi segunduko) telebistan erakutsi HDMI konexio baten bidez. Gainera kaxa honi, aginte bat jartzea posible izango dugu. USB (3 ditu) bitartez lotuko zaio eta Steam Controller-az aparte, XBox eta Xbox 360-ren aginteak, Logitech Wireless F710 agintea eta xagu naiz teklatua erabili ditzakegu. Gainera Bluetooth 4.0 ere badauka. Wifi eta Ethernet konexioak ere baditu.

Steam Controller

Eta Steam-ek ere aginte bat sortu du. Kontrol oso zehatza emango duela diote eta itxaropen asko dauzka jendeak honen inguruan. Hona hemen ezaugarri batzuk:

  • Trackpad bikoitzak.
  • Ukimenarekiko erantzuna HD-n.
  • Stick analogikoak.
  • Sakatze bikoitzeko tirotzaileak (katutxori ez diot zentzurik ikusten).
  • Giroskopio eta azelerometroak, hainbat egoera ezberdin emulatzeko balio dutenak.
  • Agintearen elementuak berrezarri ditzakegu gure beharretarako.
  • Kable edo kablerik gabe (biak batean).
  • USB 2.0 edo Micro USB konexioa.
  • Kablerik gabe 5m-arteko gaitasuna.
  • AA motako 2 pilarekin 40 ordutik gorako autonomia.

Indartsu sartu daitekeenaren susmoa dut. Eta zuek?

Gipuzkoa Encounter 09

Ez ditut urteetan zehar kazetariei erantzuten jardun izan dudan galdera berdinak erantzungo: “Oso azkar al dijoa interneta?”, “Asko jeitsi al duzue?”… eta bata bestearen atzetik antzeko galderak izan ohi dira beti kasu gutxi batzuk salbuespen.

Aurten ere Gipuzkoa Encounterrean izan gara Willix-ok. 9. edizio honetan ere ez dut ezer jeitsi, sarean zerbait elkarbanatzen jarri eta lagunekin jolastu, sortu, hitz-egin eta beste jarduera batzutan parte hartu dugu; hala nola, “Euskal-chef”, “Mahai-jokoa” batzuekin jokatu, “Oculus Rift 2” probatu dugu eta lagunekin kristoren esperientzia bizi izan dugu interneta edo sarea hobeto esanda, aitzakitzat erabiliz.

“Lan party” hauetako baten gauzarik onena, norberak behar eta nahi duena egiten duela da. Etxean egin ditzakegun gauzez aparte, lagunekin egon eta esperientzia eder bat bizi izateko aukera paregabea da.

Txapelketak ugariak eta era guztietakoak dira, interneteko online jokoak, dantzatzeko txapelketak, bideo-saio izugarri dibertigarriak, produkzioak (musika, irudiak, muntaia eta ahotsak jarriaz…).

Egia esan, partyetara etortzeko nire arrazoi indartsuena urte guztian zehar ikusten ez ditudan lagun eta pertsona maite askorekin egon ahal izatea da (eta urte askotarako).

Gauza asko esan ditzaket, baina benetan hau zer den jakin nahi duenak, etorri egin beharko du. Ia hurrengoan, ados?

Gamerauntsia Eskuliburu Ilustratuan

Bart Bergarako Txapa irrati libreko Eskuliburu Ilustratua saioan izan ziren Gamerauntsia.eus-eko Urtzi (GE: profila) eta Xabier (GE: profila). Biak ere Mikel eta nire (GE: profila) galdera korapilotsuak erantzuteko gai izan ziren, eta post honetan entzungarri dituzue elkarrizketan esan zirenak.

Eskuliburu_gamerauntsi

Hurrengo audioa Eskuliburu Ilustratuko 13. saioaren podcasta da (arrosasarea.org edo txapairratia.org-en aurki dezakezue baita). Lehen erdia Bergaran jaiotako euskal sendagile eta intelektual ospetsua izan zen Justo Garate Arriolari eskaini diogu.
Gamerauntsiko elkarrizketa osoa 31. minututik aurrera entzun dezakezue.

Hemen audioaren LINKa. (Deskargatzeko, xaguaren eskubiko botoiarekin “Gorde honela”).