75. Sketchcrawla Iruñean

 Badirudi poliki poliki lehengo ohituretara bueltatzen ari garela.

Apirilaren 23an, 75garren sketchcrawla ospatzen zela eta, Iruñean egon ginen marrazten lagunez inguratuta. Plazer bat izan zen aspaldikoak berriz  ikustea eta berriak ezagutzea.

Hemen lagatzen dizkizuet egindako marrazki batzuk.

Santo Domingoko azokan hasi ginen euria eta hotzaren babesaren bila.

Atertu zuenean eta eguzki izpi batzuk aprobetxatuz Santo Domingo inguruan ibili ginen gero. Bertan peña baten urteurren jaia ikusteko aukera ere izan genuen.

Bueltarako eguna berriro grisa bihurtu zen eta etxerako bidean euria mara mara harrapatu gintuen.















74. sketchcrawl-a Portugaleten

Beste behin ere Gorkaren lanari esker, elkartu ahal izan gara sketchcrawl baten inguruan.
Eguraldi hotzari aurre eginez, marrazkilari taldea elkartu ginen primerako giroa sortuz.
Pozgarria gainera jende berriarekin gure afizioa partekatzeko beta izatea.
Hemen nik egindako zirriborro batzuk:
eta figura bizkor batzuk.....

73th sketchcrawl, MarrAzkiTAUN

 2021eko urriaren 23ean, Sergio de la Fuenteren antolakuntzari esker, Ataun elkartu ginen 73. sketchcrawl ospatzeko.

Aspaldian parte hartzeke eta lagunak ikusteke, asko difrutatu nuen eguna. Eguraldia ere portatu zen! 

Marrazki asko ez nuen egin, baina pozgarria izan zen berriro ere lagunak aurrez aurre marrazten edukitzea.




60. sketchcrawl-a Bergaran

Oraingoan nazioarteko "sketchcrawl" hitzordua etxean egin genuen.
Pozgarria da, benetan, horrelako zitetan aurreko ekitaldietan ezagututako lagunekin elkartzea, are eta gehiago  gure "marrazkizale sarea" haunditzen doala ikustea; oraingoan ere lagun berriak egiteko aukera izan genuen eta.
Esta vez jugabamos en casa ya que la cita del sketchcrawl internacional la hicimos en Bergara.
Es una gozada encontrarse con amigos que hemos ido haciendo a lo largo de las quedadas, pero todavía más ver que vamos tejiendo la red de amigos dibujantes. En esta ocasión también tuvimos la oportunidad de hacer nuevos amigos.
---
Hitzordua 10:30etan Olaso torreko magnolioaren azpian zen, eta han hasi ginen marrazten.
La cita era a las 10:30 a la sombra del magnolio de la torre Olaso, donde empezamos a dibujar.

---
Eguerdi aldera Irizar jauregiko lorategira joan ginen, eta han gelditu ginen bazkaltzeko ordura arte.
Al mediodía nos acercamos al jardin de la casa Irizar, donde nos quedamos el resto de la mañana.
---
  Bazkaldu ostean, Bideberrin jarri ginen eta azken marrazkiak egiteko aukera izan genuen.
Niri atentzioa deitu zidan erreka ondoan arratsalde pasa zegoen familia.
Por la tarde nos sentamos en Bideberri para hacer nuestros últimos dibujos del día.
A mi me llamó la atención una familia que pasaba la tarde a la orilla del río. 
---
Eta bukatzeko,  nire koadernoan gorde nuen gehien marraztu, pintatu eta argazkitan irudikatu den  Bergarako txokoetatik bat.
Para terminar, me guardé en el cuaderno uno de los rincones más dibujados, pintados y fotografiados de Bergara.