“Noizko euskararen inmunizazioa?”, Pako Aristiren artikulu kezkagarria Berrian

Berria. 2021eko ekainak 6. Pako Aristi.

Bi euskaldun euskaraz hasten direnean, erlojua begiratzen dut: zenbat beharko dute espainolezko esaldiak sartzeko, 30 segundo? Minutu bat? Edadetuek soilik eusten diote tinko. Besteak laster entzungo dituzu «etorri hadi gurekin, lo pasarás bien!» esaten, «istripua hementxe izan zen, aquí mismo!», «ez du oso ondo dantzatzen, baina lo da todo!» eta gisako milaka esaldi narras.

Lehendik ere bazetorren joera bat guztiz hedatu da azkenaldian: euskarazko esaldietan espainolezko hitzak sartzekoa, lokuzioak, edo lerro osoak, batez ere euskaldun zaharren ahotan. Aspaldi Mikel Markezekin aurkeztutako ikuskizun batean horren trufa egiten genuen: «Kaixo, Miren, a que no sabes zein ikusi nuen Keparekin lehengoan, y cogidos de la mano, además?».

Espainolak kolonizatu du gure hizkuntza, eta ingelesak eman digu errematea: aldeano bihurtu gaitu denok. Ez baitago ingelesa badakizula demostratu nahia baino, ez dakizula adierazteko. Ia ez dago enpresarik gaur egun, Euskal Herrian, izena ingelesez jartzen ez duenik. Zaldibarren zaborra bezain gauza nardagarria pilatzen zuen enpresa hura ere Verter Recycling deitzen da, negozio zikin hura ingelesarekin edertu zitekeelakoan. Jarraitzen du.

7.175 euro, orain arte bildutakoa

Hilabete da Eliseo Gilen isunak ordaindu ahal izateko kontu korrontea ireki zela eta 7.175 e. da epe horretan bildutakoa. Zenbakia gogoratuko dugu: Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 (Unzalu-Fontaneda-ren izenean dago, titularren deiturak). Astero emango dugu Kutxaren bilakaeraren berri.

Iturria: Fontaneda.net

“Basque Origins. DNA, Language, and History”, dokumental berri interesgarria

Duela gutxi eskegi dute Interneten eta dagoeneko 165.000 ikustaldi eta mila komentariotik gora izan ditu, arrakastatsua denaren seinale. Ingelesez dago eta bitarteko handiekin egina da. Luzea da egileen zerrenda baina ez dirudi tartean euskaldunik dagoenik. Euskaldunok ez ginateke gauza izango horrelako bat egiteko, hain gaude gizajotuak aspaldian. Merezi du ikustea.

Basque Origins. DNA, Language, and History

Eliseo Gili ezarritako diru-zigorrak ordaintzeko ekimena, lau elkartek bultzatua

Elkartasun ekonomikoa Eliseo Gilekin

Jakina denez, Eliseo Gil Zubillaga, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria izandakoa, grafitoak faltsutzearen errudun jo zuen Gasteizko zigor-epaitegi batek 2020an. Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta zenbait diru-zigor ere bai, 15.000 euro inguru denera. Duela gutxi jaso du diru-zigorra berehala ordaindu behar duela ohartzen dion autoa. Esan beharra dago Eliseo Gilek Babes Helegitea aurkeztua duela Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

Sententzia guztiz bidegabea izan dela pentsatzen dugu, epaiketan ez baitzen frogatu grafito bakar baten faltsutasuna ere, eta ondorioz are gutxiago Eliseo Gilen autoretza. Urte luze hauetan gaia hurbiletik jarraitu dugunok garbi ikusi dugu zer nolako bidegabekeria egin den gure kultura ondarearen  zein pertsona batzuen kontra. zeintzuen delitu bakarra aurkikuntza harrigarri bat egitea izan den.

Honengatik guztiagatik, eta haren diru-egoera larria ezagututa, dei egiten diogu gaiarekin sentibera den pertsona orori elkartasuna erakutsi diezaion Eliseo Gili eta  bere ekarpentxoa egin dezan diru-zigorra ordaindu ahal izateko. Hau dela eta eskatzen dugu bakoitzak ahal bait lehen  sar dezala nahi duen kopurua ondorengo kontu korrontean:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 (Unzalu-Fontaneda-ren izenean dago, titularren deiturak). Bilketaren bilakaeraren berri emango da sarri-sarri ondorengo blogetan: Ama Ata, Iruña-Veleia Martxan eta Iruña-Veleia, gezurra ala egia.

Milesker!

Eskariaren sinatzaileak: SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan, Lurmen, Martin Ttipia

Gasteiz, 2021eko apirilaren 30ean

Solidaridad económica con Eliseo Gil

Como es sabido, Eliseo Gil Zubillaga, en su día director de la excavación arqueológica de Iruña-Veleia, fue declarado culpable de falsificación por un juzgado de lo penal de Vitoria-Gasteiz en 2020. Se le condenó a dos años y tres meses de prisión, y se le impusieron varias sanciones económicas que suman en total unos 15.000 euros. Ha recibido recientemente un auto en la que se le apremia al pago. Cabe señalar que Eliseo Gil ha presentado Recurso de Amparo en el Tribunal Constitucional.

Consideramos que es una sentencia totalmente injusta, ya que durante el juicio no se demostró la falsedad de ninguno de los grafitos en cuestión, y por lo tanto menos aún la autoría por parte de Eliseo Gil. Los que hemos seguido de cerca la cuestión durante estos largos años hemos podido comprobar el infame atropello que han sufrido tanto nuestro patrimonio cultural como unas personas cuyo único “delito” fue realizar un hallazgo extraordinario.

Por todo ello, y sabedores de su precaria situación económica, apelamos a todas las personas sensibilizadas con el asunto a solidarizarse con Eliseo Gil y a contribuir al pago de las injustas sanciones, ingresando a la mayor brevedad posible la cantidad que cada cual considere oportuna, en la siguiente cuenta:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 (a nombre de Unzalu-Fontaneda, apellidos de los titulares).  Se informará puntualmente de la evolución de la caja en los blogs  Ama Ata, Iruña-Veleia Martxan y Iruña-Veleia, gezurra ala egia.

¡Muchas gracias!

Firman la solicitud las entidades: SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan, Lurmen, Martin Ttipia

Vitoria-Gasteiz, a 30 de abril de 2021

‘Loizuko giza hezurdura, Isturitzeko mamut hezurrak eta Iruña Veleiako grafitoak’, Tomas Elorzak Argia digitalean

Argia. Tomas Elorza Ugarte. 2021eko apirilaren 20a

Otsailean, Loizuko (Zangotzako merindadea) koba batean aurkitutako 12.000 urteko giza hezurdura aurkeztu zuten; hil honetan, Donamartiriko Isturitze koban (Nafarroa Beherea) aurkitutako 30.000 urteko mamut hezurrak.

Egunkari honek informazio bikaina eman du bi aurkikuntzez, argazki ederrez lagunduta. Horiek aztertzeko zientzialari eta unibertsitateen artean mugimendu handia sortu dela dio. Loizun agerturiko giza hezurduraren azterketari buruz, honela zioen otsailaren erdialdera: “Diziplina anitzeko 26 laguneko talde bat egongo da arrastoak aztertzen. Besteak beste, Kantabria, Burgos, York, Uppsala, Cambridge eta CSICeko ikertzaileak ibiliko dira ikerketan”.

Donamartiriko Isturitzeko aurkikuntza honela aurkezten du apirilaren 16ko alearen azalean: “Mamut ehiza Isturitzen. Duela 30.000 urteko tresnak eta animalien arrastoak aurkitu dituzte Donamartiriko leizean, EHUko talde batek zuzendu duen nazioarteko indusketan”. Eta, gero, erreportajean: “… maila estratigrafiko bakoitzetik gutxienez bi lagin bidaliko ditugu unibertsitate ezberdinetara laborategiek karbono-14 proba egiteko”.

Kasu hauek Iruña-Veleiakoarekin konparatu eta prozedurak zeharo ezberdinak direla ikusten da. Iruña-Veleiakoan, behin eta berriz eskatu arren, ez zen nazioarteko aditurik onartu; grafitoen laginak ez ziren ez laborategi ez unibertsitate desberdinetara bidali; zientziaren bidearen ordez epai-bideari ekin zioten arduradunek; 400 grafitoetatik soilik % 10a aztertu da… Eliseo Gil epaile batek zigortu zuen, ikerlari batek (J.V. Navarro) laborategi batean (IPCE) egindako ikerketan oinarrituta. Bat, bat, bat. Lekutan daude nazioarteko ikertzaile, unibertsitate edo laborategiak!

Une honetan, euskararen historiarako hain garrantzitsuak izan daitezkeen grafitoak giltzapean dauzka (!?) Arabako Aldundiak, tabu bihurtuta eta ikerketa berriak egiteko bideak oztopatuta:  grafitoen %90a aztertu gabe dago, indusketa kontrolaturik ez da egiten, laginik ez da bidaltzen unibertsitate eta laborategietara, informazio handia eman dezaketen ehundaka pieza garbitzeke daude 2008tik… Loizuko eta Isturitzeko bidea zuzena da. Iruña-Veleiakoa kudeatzen dutenek badute non zer ikasia.