Kategoria: Sailkatu gabea
Munduko LoL txapelketa 2015 – Final Laurdenak
Aurrekoan aurkeztu genuen 2015eko Munduko LoL txapelketa martxan dabil, eta iada taldeen fasea amaitua da. Azkenean Taiwanetik, bi taldeak pasa dira. Amerika osotik talde bakar bat ere ez da sailkatu (Ez TSM, CLG, Cloud9 eta ezta Brasileko Pain Gaming). Koreako talde guztiak daude final laurdenetan eta Europako Origen eta Fnatic baita. Txinatik berriz, Edward Gaming bakarrik pasa da.
Laburbilduz: Koreatik 3, Europatik 2, Taiwanetik 2 eta Txinatik bakarra. Esan daiteke benetako sorpresa Europak eman duela, izan ere maila bikaina erakutsi du aurreko urteetakoarekin alderatuz, hala ere, Korearen aurka itxaropena besterik ez duela esan genezake. Taiwanek bikain egin du berriz eta sorpresa, baina nahiko txarrera Estatu batuetako TSM (Team Solo Mid) taldeak eman du. Izan ere batzuen ustetan aukera onak zituen finalera iristeko.
Gaur atsaldeko 18:00tan izango da lehen aurrez-aurrekoa Taiwaneko Flash Wolves eta Europako ORIGEN taldeen artean. HEMEN ikus dezakezue nahi izanez gero.
Hurrengo final laurdenetako partidak bihar 18.00tan, larunbatean 15.00tan eta igandean 15.00tan izango dira. Zuzenean London-eko Wembley-tik.
Hortik pasatzen diren taldeek urriaren 24 eta 25-ean Final-erdiak jokatuko dituzte Bruselan, eta garaileak final handia jokatuko dute Berlin-en urriaren 31-an.
Zer gertatuko dela uste duzu zuk?
Munduko txapelketa 2015 – League of Legends
Gaur atsaldeko 16.00tan (GMT+1) hasiko da ofizialki League of Lengends-eko (LOL) Munduko 5. Txapelketa. Ez dakit zuek baina niri hitz horiek entzutean burura datorkidana hauxe da:
Askok asmatuko zenuten irudi hau ze telesail kuttunetan ikusia geneukan. Eta ez da gutxiagorako! Izan ere, 2009an jaio zen LoL-a, baina ez zen lehenengo Munduko Txapelketa jolastu 2011. urterarte. Suediako Jönköping hirian jokatu zen eta Fnatic-ek eraman zuen kopa etxera.
Aurten berriz Europan jokatuko da. Gaur hasiko den taldeen zatia Parisen jokatuko da urriaren 1-tik 4-ra eta 8-tik 11-ra bitartean. Urriaren 15-tik 18-ra berriz, final-laurdenak Londonen jokatuko dira. Final-erdiak Bruselan jokatuko dira urriaren 24 eta 25-ean. Eta final handia urriaren 30-ean izango da Berlin-en.
Bertan parte hartzeko sailkatutako taldeak 16 dira guztira, 3 europatik, 3 txinatik, 3 korearrak, 3 ipar-amerikatik, 2 Taiwan, Hong-kong eta Macau-ko lurraldeetatik eta 2 talde munduko beste lekutatik (LoL-eko txapelketatako lurralde jakin baten parte izan gabe: Turkia eta Chile).
Hortik 8 talde sailkatuko dira eta orduan hasiko dira final-laurdenak, final-erdiak eta final handia:
Eta hortik aterako da aurtengo Munduko Txapelduna!
Hau behar den bezala jarraitzerik nahi edo ahal baduzue, egutegia LOL-eko web ofizialean begiratzea da onena. Eguneroko partida guztien ordutegiak ikus daitezke bertan:
Gainera, partidak zuzenean beraien VODS zerbitzutik ikusi badaitezke ere, badira hainbat interneteko zerbitzu bai ingelesez naiz gazteleraz iruzkinduta erakusten dizkigutenak. Hemen gomendio batzuk:
- Azubu (EN): http://www.azubu.tv/LoLEsports
- LoL Esports (EN): https://www.youtube.com/user/LoLChampSeries
- ESL Spain (ES): http://www.twitch.tv/esl_spain
- RIOT Games ES (ES): http://www.twitch.tv/riotgameses
Informazio gehiagorako: http://worlds.lolesports.com/es_ES/worlds
Guzti honek txapelketaren nondik-norakoak eta zela eta non ikusteko balio izango zizuelakoan, gozatu txapelketaz!
Fragen Eines Lesenden Arbeiters
Wer baute das siebentorige Theben?
In den Büchern stehen die Namen von Königen.
Haben die Könige die Felsbrocken herbeigeschleppt?
Und das mehrmals zerstörte Babylon,
Wer baute es so viele Male auf ? In welchen Häusern
Des goldstrahlenden Lima wohnten die Bauleute?
Wohin gingen an dem Abend, wo die chinesische Mauer fertig war,
Die Maurer? Das große Rom
Ist voll von Triumphbögen. Über wen
Triumphierten die Cäsaren? Hatte das vielbesungene Byzanz
Nur Paläste für seine Bewohner? Selbst in dem sagenhaften Atlantis
Brüllten doch in der Nacht, wo das Meer es verschlang,
Die Ersaufenden nach ihren Sklaven.
Der junge Alexander eroberte Indien.
Er allein?
Cäsar schlug die Gallier.
Hatte er nicht wenigstens einen Koch bei sich?
Philipp von Spanien weinte, als seine Flotte
Untergegangen war. Weinte sonst niemand?
Friedrich der Zweite siegte im Siebenjährigen Krieg. Wer
Siegte außer ihm?
Jede Seite ein Sieg.
Wer kochte den Siegesschmaus?
Alle zehn Jahre ein großer Mann.
Wer bezahlte die Spesen?
So viele Berichte,
So viele Fragen.
Corvus eta Hempel ukatuz
Belearen paradoxa, Hempelen paradoxa edo ukazioaren paradoxa.
Carl Hempel filosofo alemanak teoria bat proposatu zuen: “Bele guztiak beltzak dira“. Orduan, indukzioaren teorian oinarrituta, ikusten dugun bele beltz bakoitzak gure teoriari berme gehiago emango dio.
Baina “Bele guztiak beltzak dira” eta “Beltzak ez diren gauza guztiak ez dira beleak” baliokideak dira.
Horregatik, Hempelek dio, erregela hori aplikatuz, sagar bat ikusten dugun bakoitzean (adibidez), bele guztiak beltzak direnaren teoriari berme gehiago ematen diola.
Paradoxa honi konponbidea aurkitzeko proposamen bat baino gehiago izan dira, baina guztiek sortu dute eztabaida batek izan ezik. Indukzioaren teoria beharrean, Bayesen teorema aplikatzearena.
Baina “Izotz eta susko abesti bat“-en bele zuriak ageri dira… ala ez?
Idazlaguna martxan jarriko dugu (Otsailak 7, Otsailak 11)
Iritsi da Idazlaguna programa bete-betean martxan jartzeko garaia heldu da. Dagoeneko izendatu zaio komertzio bakoitzari bere idazlaguna eta idazlagun guztiekin bilerak egin nahi dira komertzioetara joan baino lehen, besteak beste, honakoak egiteko:
- Irizpideak zehaztu
- Baliabideak aurkeztu
- Elkar ezagutu
Bi ekitaldi egingo dira ahalik eta jende kopuru handienera heltzeko:
- Otsailak 7, 11:00an
- Otsailak 11, 19:00an