NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #223 Okiltza zuzena

Gaurko saioarekin hasteko, bankuan izandako abenturatxo batek hausnarketarako tartea ireki digu, "zuri laguntzeko gaude" dioen eslogana ez omen dute oso barneratua lagile batzuk. Bestalde, hezkuntza akordio berria izan dugu hizpide eta hasierako akordio honen puntu nagusiak jorratu ditugu. Amaitzeko, sare sozialetan irakurritako hainbat albiste deigarri komentatu ditugu. Makina bat gai jorratu ditugu gaurko irratsaioan! Beti ere, gure erara!!

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #222 Lan erreforma, Repsol eta energia nuklear berdea

Lan erreforma, energia nuklearra Gaurko saioan azken aldian mahai gainean izan den lan erreforma izan dugu hizketa gai, erreforma honen hainbat puntu aztertu eta komentatuz. Bestalde, Repsol empresa petrokimikoak Peruko kostaldean eragindako hondamendia habiapuntutzat hartuta, Hego Amerikako beste lurralde batzuen egoera edo Europak energia nuklearra energia berde izendatzeari buruz aritu gara. Badirudi planeta finitu honetan desazkundea mahai gainean jartzea ez dela aukera bat… Guzti hau Diabolo Kiwi taldearen musikak lagunduta!!

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #221 Energiaren industria eta makroproiektuak

Gauza batzuk aldatu egiten dira, beste batzuk ordea bere horretan mantentzeko joera dute. Halakoak gara gu ere!! AHTak azken hamarkadetan gure lurretan eragindako sarraskia eta negozio egarria izan ditugu hizpide Elorrioko AHT-rik ez plataformak argitaratu duen dokumentalaren harira. Horrez gain, etorkizuneko energia iturrien inguruan ere hitz egin dugu, Hidrogeno Berdeaz besteak beste. Beti ere gure erara!!

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #219 Inteligentzia Artifiziala

Gaurko saioan Inteligentzia Artifizialaren inguruan aritu gara hizketan gure sasi-aditu titulaziotik. Teknologiaren garapenaren ondorioz gailu gero eta sofistikatuak ditugu gure egunerokoan, ingurugiroarekin komunikatu eta datuak pilatuz, ikasteko gaitasuna dutenak. Bana zein esparrutan ematen dira garapen hauek? Ze aplikazio dute? Beti ere, gure erara!! Hainbat dira Inteligentzia Artifiziala oinarri duen komunikazio aplikazioak. Zerbitzu hauek euskaraz garatzeko datu baseak sortzea helburu duen helbidea duzue honakoa: https://commonvoice.mozilla.org/eu

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #218 Rokodromo berria erabiltzaileen ahotsetik

Gaurko saioan, eskalada mundua izan dugu hizpide. Orain dela gutxi Bergaran inauguratu den Labegaraietako polikiroldegiko rokodromoa aitzakia bezala hartuz, Ibra eta Txanklas izan ditugu gurekin. Azken urteetan eskalada munduak izan dituen aldaketak jorratzeaz gain, rokodromo berri honen proiektuan udalarekin izandako 5 urteko elkarlanaz, eskalatzaileen behar zein eskarez edo oraindik guztiz definitu gabeko instalazioaren gestioaz ere hitz egin dugu. Beti ere, gure erara!!

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #216 Peajerik ez!

Gaurko saioan Kontseilu Sozialista Debabailarako kideak izan ditugu gurekin eta, besteak beste, aurrera daramaten “Peajerik ez!” dinamikaren nondik norakoak azaldu dizkigute, beraien proiektu politikoa hobeto azaltzeaz gain. Honez gain, Cadizeko metalaren greba eta Chile zein Venezuelako hauteskundeak izan ditugu hizpide… Beti ere, gure erara!!

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #215 Kriptotxanponak

Azken aldian gero eta gehiago entzuten da kriptotxanponen inguruan. Blokeak, kateak, meatzariak, etxaldeak… Dibisa birtual honi buruz gehiago jakiteko asmoz, Damian izan dugu gurekin gaurko saioan. Solasaldi interesgarria izateaz gain, gutariko askorentzat horren ezezaguna den mundu honetako zenbait kontzeptu ulertzen lagundu digu... Beti ere gure erara!!

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #214 Arrosa Irrati Sarea, 20 urte uhinak uzt(h)artuz

Badira 20 urte Arrosa Irrati Sareak, bere lehen pausuak eman zituenetik. Pasa den aseburuan irratien arteko topaketak izan genituan Iurretan, bertako Laixiar irrati sortu berria anfitrioi izan genuelarik. Gaurko saioan bertan bizitakoa izan dugu hizpide, eta horretarako Laixiar Irratiko kide den Rekalde jauna gonbidatu dugu. Beti ere, gure erara!!