Idazlaguna Bergan

Aspaldian batzuk begiko minak jota genden. Sarritxan burura eta ahora etortzen jatan kontu bat zan. Herriko leku askotan ogibitxarteko bat be eskatzeko castellano-z (bakarrik) zeren kartelen biharra zalantzan jartzen giñuan askok.

Udaletxeko bandon bat bixetara jartzia, ba bai. Edo jatetxe bateko menuan “frantsez-porru” eta holakotxiak ulertzen eztitxugunontzat castellano-z be “asparagus”-ak jartzia eskertu ohi dot.

Baina pasa dan zapatuan (hilak 7) Bergan aurkeztu zan idazlaguna-n ekimena benetan eraginkorra eta eraldatzailia izan leikenan iritzikua naiz.

Bergako gune komertzialetan euskarazko testuen erabilera zuzena eitxeko ekimena da hau eta bertan parte hartu leike hainbat profilekin. Irizpide gehixaurako: HEMEN.

[ fon nek ti ‘ka t ]

Fonetikoki nola idatziko litzakeen ikusteko web honen aurkezpena da hau (http://www.aucel.com/pln/transbase.html). Espainierazko hitzak eraldatzen ditu. Adibide gisa:

Capturahttp://www.aucel.com/pln/transbase.html

Euskaraz fonetikaren inguruan jarduten duten lekuak badaude, adibidez: http://www.fonatari.org/ eta bertan aurki dezakegun: http://www.fonatari.org/paginas/eusk/hotsak/hotsak.html.