Agurne Barrusok eta EH Bilduk irtenbideak bilatzea baino, beren burua zuritzea dute helburu.

BergarakoEAJ

Kanpoko igerilekuaren proiektua nahiz obraren esleipena Agurne Barruso buru zuen EAE-ANV eta ARALARen gobernuak egin zituen, datu hauek, herritar ororen esku daude Udaletxean. Bakoitzak hartutako erabakien erantzukizuna bere gain hartu beharra dauka, erabaki hauek zuzenak nahiz okerrak izan, eta herritarren arazoei irtenbideak bilatu

Bergarako EAJ-PNVk, igerilekuaren inguruan sortutako polemika eta Agurne Barruso alkate ohiak egindako adierazpenenak argitu nahi ditu.

EAJ-PNVk argitu duenez, 2004eko apirilean, Vitoriano Gallastegi(EAJ-PNV/EA) alkate zela, Igerilekuen Proiektuaren lehen fasearen proiektu teknikoa onartu zen eta ondorengo bi urteetan, hurrengo faseak garatzen joan ziren, 2006an, Vitoriano Gallastegi Udalaren buru zelarik, Igerilekuaren eraikina zabaldu zen arte.

2006ko inaugurazioaren ostean, gobernu taldeak, Club Deportivo Bergararekin mantentzen ari ziren negoziaketek eskaintzen zuten aukera berria ikusirik, Agorrosingo kirol esparruaren inguruko azterketa integral bat egiteko tartea hartzea erabaki zuen, futbol zelaia barne, azken hau Udalaren esku geratzeko aukera baitzegoen.

Aukera berriak bilatzeko azterketa horretan, 2007ko hauteskundeak etorri ziren eta EAE-ANV, Agurne Barruso buru zuela, alkatetzara iritsi zen. Hurrengo urtean, 2008an, Agurne Barrusok kanpoko igerilekuaren proiektua aurkeztu zuen Hirigintza Batzordean eta urte horretan bertan, igerilekuen eraikuntza esleitu zuen jeltzaleek diotenez.

Datu hauek, herritar ororen esku daude Udaletxeko aktetan, publikoak baitira eta argi eta garbi uzten dute EAJ-PNVren aburuz, Agurne Barrusok, bere burua zuritze aldera, behartuta zegoela dionean, gezurretan ari dela. Kanpoko igerilekua egitea bere erabakia eta bere gobernuarena izan zen. Ez da zilegi, momentu hartan hartutako erabakiaren erantzukizunetik ihes egin nahi izatea eta horretarako besteak erantzule egitea. Gobernuek eta alkateek, agintean egonda hartutako erabakien erantzukizuna beregain hartu behar dute eta ez besteei errua bota beren burua zuritu nahian.

Jeltzaleek diotenez “EAJ-PNVk oso argi du gai hau eta herritar ororen zalantzak argitzeko prest gaude”. “Orain garrantzitsuena bakoitzak bere ekintzen erantzukizuna beregain hartu eta kanpoko igerilekuei irtenbidea bilatzea da, herritarrek, beren arazoak konpontzeko eta ez besteei gure erabakien errua botatzeko jartzen baitute beren konfiantza udal ordezkariengan”.

“Igerilekua txiki geratu zela ireki zen San Juan egunean bertan geratu zen argi. Geroztik legegintzaldi hura eta hurrengoa izan zituzten gaiaren inguruan hausnartu eta irtenbideak bilatzeko, baina orain arte ez diote gaiari heldu” dio EAJ-PNVk.

“Argi dago gai honetan Agurne Barruso alkate ohia ez dagoela lasai. Esan ohi den bezala, excusatio non petita accusatio manifesta” amaitu dute jeltzaleek.

Martxoak 26 kontzertua: ANE

Martxoan Haur eta guraso asanbladak bi ekintza berezi antolatu ditu. Ipuinak, musika eta marrazkiak ekarri zituzten Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodrigezek.

Martxoaren 26an kontzertu berezia izango dugu. Ane Lizarralde  gazte azkoitiarrak bere lehen kontzertua eskainiko du. Kitarran Ruben Lizarralde  izango du lagun. Aita eta alaba izango dira taulagainean.

ane kartela

Kontzertua eta gero Jardun euskara elkarteak antolatuta Laburbirako laburmetraiak ikusteko aukera kartzela zaharrean. Arratsalde plan polita!

Ipuin kontaketa Kartzela zaharrian

Igandean asanblada eduki genuen Kartzela zaharrean. Betiko moduan haurrekin batera ekintza bat egin genuen. Haizeak proposatutako banderatxoak egitea izan zen asmoa. Ondo pasa genuen.

unnamed

Ostiral honetarako, martxoak 10, ipuin kontaketa antolatu dugu. Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez izango dira kartzela zaharrean arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

17155882_1359106137468834_7954449297119243787_n

 

BERGARAKO EAJ-PNVk UDAL ZINEGOTZI BERRIA AURKEZTU DU

– Iñaki Arregi Akizuk, Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko batzorde-burua izandakoak, zinegotzi kargua utziko du datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean eta Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du haren lekukoa

Bergarako EAJ-PNVk Irune Galarraga Ezenerro aurkeztu du gaur Bergarako udal gobernu taldeko zinegotzi berri gisa, izan ere, Iñaki Arregi Akizuk uko egin dio zinegotzi karguari.

Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzorde-burua izandakoak datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean utziko du zinegotzi kargua. Arregiren hitzetan, “esperientzia paregabea izan da eta herriaren izaera barrutik ezagutzeko aukera izan dut. Nirekin lanean aritu diren guztiei ere nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet, zuek guztiokin lan egitea samurra eta aberatsa izan delako” adierazi du. Zinegotzi ibilbideari amaiera eman dio, betidanik bere esparrua izan den gizarte alorrean lan egiteko. “2017ko urtarriletik aurrera, nire eginkizunen artean izango ditut: elikagaien bankoa, etorkinak, bizikidetza edota elkarteen ekintzetan parte hartzea” gehitu du. “Nire ordezkoari zorte ona opa diot, lanerako talde bikaina du eta ziur naiz, ezin hobeto egingo duela bere lana” amaitu du.

Haren lekukoa, beraz, Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du. Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak, Mikel Letek, aurkeztu du zinegotzi berria. “Lehenik eta behin, Iñaki Arregiri eskerrak eman nahi dizkiot denbora honetan egin duen lanagatik eta herriarekin eta herritarrekin erakutsi duen konpromisoagatik. Bera ordezkatuko duen pertsonari, Irune Galarragari, ere eskerrak eman nahi dizkiogu proposamena onartzeagatik” esan du. “Gaitasun eta erantzukizun handiko emakumea da eta egun, Arrasateko Aita Meniko ospitaleko erizain zuzendaria da. 41 urte ditu eta 3 semeren ama da. Bere esperientzia kontutan izanik, ziur gaude ekarpen izugarria egingo diola taldeari” adierazi du Letek.

Letek Irune Galarraga zinegotzi berriari hitza eman dio eta honek kargua ilusioz, arduraz, konpromisoz eta lan egiteko gogo handiz hartu duela azpimarratu du. “Erronka eta esperientzia berri bat da niretzat; gogotsu egingo dut lan herriaren eta herritarren alde gobernu taldeak orain artean egindako lanari jarraipena emateko” amaitu du.

BERGARAKO EAJ-PNV
Bergaran, 2016ko azaroak 23

Ikasturte berrian martxan!

Kartzela Zaharreko Haur eta Guraso asanbladan agertoki birtuala da hau, ez dugu ezar jarri ikasturte honetan, baina ez pentsa geldi gaudenik.

Bi asanblada eta ekintza egin ditugu.

Makedo asanblada, kartoia irudimena eta ikasturte hasiera.

Azaroko asanbladan kontat kids! Asanbladako  Ibonek eskaini digu tailerra. Ondo pasa dugu haur eta gurasook! Argazkiak beste post batean!

Gogoratu! asanbladako ateak irekita ditugula! idatzi gure emailera eta eskatu informazioa taldean sartzeko!

gurasoasanblada@gmail.com