“NUESTRA HUELGA”: Aurkezpena Azaroak 30, Bilboko La Bolsa goizeko 11:30etan sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Kategoria: Blog
Emeek Emana erakusketa Tolosan azaroak 6
Emeek Emana erakusketa Tolosan azaroak 6 sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Kamarada dokumentalaren proiekzioa egitea nahi izan ezkero
Elkartetan, herrietan edo memoria historikoaren jardunaldietan Kamarada dokumentalaren proiekzioa egitea nahi izanez gero jar zaitezte gurekin harremanetan helbide honetan: intxorta1937@gmail.com
Kamarada dokumentalaren proiekzioa egitea nahi izan ezkero sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Kamarada dokumentalaren aurkezpena Arrasaten
Kamarada dokumentalaren aurkezpena Arrasaten sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Historiak irentsitako kamarada
Artikulu originala Beñat Alberdi.
Historiaren orriek hamaika istorio irensten dituzte aurrera egin ahala. Nahikoa arreta ez zaielako jarri, akaso. Bestelakoa da, ordea, Celestino Uriarte militante komunistaren kasua. Izan ere, hainbat kontu azpimarragarri daude arrasatearraren bizitzan: hasi Arrasateko 1934ko iraultzarekin, jarraitu 1950eko Martuteneko espetxeko ihesaldiarekin, eta 1970eko PCE Espainiako Alderdi Komunista uzteraino. Bere bizipenen berri emateko, Kamarada dokumentala prestatu du Intxorta 1937 elkarteak. Urriaren 10ean estreinatuko dute, Arrasaten. Aldez aurretik, dena den, finantzaketa kolektiboa jarri dute abian grabazio eta edizio gastuei aurre egiteko. Julia Monge Intxorta 1937 elkarteko kideak eta Kamarada dokumentalaren gidoilariak azaldu duenez, “film baten modukoa” izan zen Uriarteren bizitza.
Historia bera baino gehiago, historiaren orrialdeak hartu ditu oinarri filmak; hots, liburu bat: Juan Ramon Garaik idatzitako Klandestinitatea eta erresistentzia komunista (Txalaparta, 2006). Hark arrasatearraren nondik norakoak bildu zituen artxibo lan mardulean. Idazleak gogoan dauka, bereziki, Arrasaten bertan egin zuten aurkezpena: “Hainbat belaunaldi batu genituen, gazteak zein helduak. Uriarteren erreferentziaren adierazle da hori”.
Herriko artisten lankidetza ere izan zuten aurkezpenean. Gose musika taldeak abesti bat prestatu zuen espresuki: Amets Gorria. Jokin Labaien bertsolari arrasatearrak ere egin zuen bere ekarpena bertso sorta batekin. Bi puntu azpimarratu ditu Garaik: “Ekintza bidez mintzatu zena, ekintzak burutu arte / erretratutik harago doa Celestino Uriarte”.
1909an jaio zen militante komunista eta 70 urterekin zendu zen. Union Cerrajera enpresan hasi zen lanean, gazterik. UGT sindikatuan egin zituen militantziako lehen urratsak eta Juventudes Socialistas Unificadas taldea bultzatu zuen gero. 1934an iritsi zitzaion borrokarako lehen aukera. Ezaguna da Asturiasko (Espainia) 1934ko iraultza. Hortik kanpo, ordea, izan ziren beste hainbat kasu ere; Arrasaten, adibidez. “200 bat gazte mobilizatu ziren eskopetekin herria hartzeko”, azaldu du Garaik. Celestino Uriarte bera zuten buruetako bat. “Bertan behera utzi zuten diruaren balioa, eta janaria Casa del Pueblotik errazionatuko zutela erabaki zuten”.
Militarrak agertu ziren, ordea. Hainbat eskuindar zeuzkaten espetxeratuta; Marcelino Oreja diputatu eskuindarra eta Cerrajerako enpresaria tartean. Militarrek sortutako urduritasuna medio, hil egin zuten Oreja. “Horrek sekulako iskanbila sortu zuen komunikabideetan”, nabarmendu du Mongek. Egoeraren larritasuna kontuan hartuta, errepresioa ere ez zen makala izan. Uriartek ihes egin zuen Frantziara. Behin gerra piztuta, ordea, zuzenean parte hartu zuen bertan. Dragoien batailoiaren nagusia izan zen, eta Donostiako borrokan parte hartu zuen. “Giza ezkutu moduan erabili zuten karlistek, Maria Cristina hotelean”, argitu du Garaik. Ebroko guduan ere parte hartu zuen, brigada baten buru.
Gudaren gorabeherak medio, Txilen bukatu zuen Uriartek. Enpresa bat sortu zuen han, eta ekonomikoki, behintzat, ondo moldatu zen. 1944an, ordea, desagertu egin zen Txiletik. Madrilera itzuli zen, eta gerrillako arduradun politiko-militar izendatu zuten. Ordurako ez zen Celestino Uriarte, Viktor baizik. “Garaiko argazki bakar batean ere ez da ageri. Inor atxilotzen bazuten, ez zuen nahi Celestino eta Viktor lotzerik”, azaldu du Garaik. Mercedes Gomezen bidez egiten zuen kontaktua eta bere testigantza jaso dute dokumentalerako.
Martutenetik ihesean
1946an atxilotu zuten, Asturiasen, eta sekulako torturak jasan behar izan zituen hurrengo 40 egunetan. Orejaren heriotza leporatu zioten eta Martutenen bukatu zuen preso. Hasieratik argi zeukan ihes egin beharra zeukala. “Erregimenaren bulegoan lan egingo zuela erabaki zuen”, zehaztu du idazleak. “Handik segurtasun ate bakarra zegoelako kanpora. Espetxetik irteteko, berriz, zazpi”. 1948an sartu zuten preso, eta 1950ean egin zuen ihes, ondo prestatutako ihesaldian.
Garaiko testigantzei garrantzi berezia eman diote Kamarada dokumentalean, egoera hura bizi izan zutenek beste inork baino hobeto deskriba dezaketelako, finean. Hamasei pertsonaren bizipenak bildu dituzte dokumentalean, komunista arrasatearrarekin noiz edo noiz harremana izan zutenak guztiak. Trini Ruiz de Alegria nabarmendu dute egileek, txikitatik ezagutu zuelako Uriarte. “Celestinoren bizipen guztiak ezagutu zituen Ruiz de Alegriak”, azaldu du Mongek. “Gainera, garai hartako egoera deskribatzeko balio izan digu”.
Kontu korronte bat guztien eskura jarri dute proiektuari babesa emateko: ES46 3035 0001 57 0010105700. Ekarpena 50 eurokoa baino altuagoa bada, emaileak liburu bat edo liburu sorta bat jasoko du ordainean.
Historiak irentsitako kamarada sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Bisita gidatua alemanen talde batekin
Bisita gidatua alemanen talde batekin sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Gutuna jeneral bati (Juan Ramon Garai iritzia)
Manuel Fernandez-Monzon Jeneralaren adierazpenen harira, ondorengoa adierazi nahi dut. Zuk diozunean eraildako 28 pertsonak “orduko epaitegiek kondenatu zituztela, erabat legezko epaiketen bitartez, gerra-kontseiluak zirela” suposatu behar dugu baduzula hori frogatzen duen dokumentaziorik?
Testua: Juan Ramon Garai / Argazkiak: Intxorta 1937 elkartea /
Itzulpena: mondraberri.eus / 2018ko irailak 2, domeka
Iritzi originalari esteka
Manuel Fernandez-Monzon Jeneralaren adierazpenen harira, ondorengoa adierazi nahi dut. Zuk diozunean eraildako 28 pertsonak “orduko epaitegiek kondenatu zituztela, erabat legezko epaiketen bitartez, gerra-kontseiluak zirela” suposatu behar dugu baduzula hori frogatzen duen dokumentaziorik?
Izan ere, euren etxebizitzetatik desagertu zirenetik 82 urtera, Arrasateko udaletxeko ziegetatik eta Goardia Zibilaren kuarteletik igaro ostean, Ondarretako kartzelara eramanak izan ostean, gobernadore zibilaren eta epaile militar bereziaren esku utzi ondoren, eta euren askatzea sinarazi ostean, 28 pertsonak erailak izan ziren Hernanin eta Oiartzunen. Ikus dezakezunez, 28 pertsonen zerrendan badira hainbat emakume eta hiru apaiz.
Venancio Gastañares Villar, Vicente Madina Irizar, Lorenzo Arambarri Goñi, Juan Bengoa Agiriano, Norberto Mondragón Herrasti, Pedro Agiriano Arana, Isidoro Iturbe Elkorobarrutia, Raimundo Galdos Azkarretazabal, Miguel Gaztañarez Villar, José Joaquín Arin Oiarzabal (parrokoa), José Markiegi Olazabal y Leonardo Guridi Arrazola (apaizak), Joseba Ceciaga Arizaga, Florencia Olazagoitia Ceciaga (5 hilabeteko haurdunaldiarekin), Maria Areitio Arana, Francisca Ojanguren Iribecampos, Vicente Irazola Urrutia, Dionisio Uribesalgo Otadui, Manuel Madinabeitia Zubizarreta, Agustín Aramburu Zabaleta, Gregorio Sampedro Azpiazu, Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendi, Luis Balanzategi Zulueta, Marcelino Ugalde Landa, Sabin Etxabe Guruzeta, Faustino Garitano Askazibar, Félix Elorza Olalde, Paula Mugika Arregi.
Nahi genuke, beraz, atxiloketen kausen kopiak guri pasatzea, baita pertsona hauen aurkako “legezko” prozesu militarraren kopiak ere. Seguruenik, Goardia Zibilaren eta Gobernu Zibilaren artxiboetan, edo artxibo militarretan, horren berri eman ahalko dizute. Eraildako 28 pertsona hauen senideek 82 urte daramazkigu dokumentuen bila. Baliteke existitzea, baina ezin izan ditugu aurkitu.
Alabaina, dokumentazio hori ematen ez badiguzu, agerian geratuko da bai guretzat, baita eraildako eta desagertutako pertsonen 140.000 familientzat oro har ere, gezurti bat zarela.
“Legezko epaiketak” aipatzen dituzunean, 1936ko uztailaren 30etik Espainiako Defentsa Nazionalaren Juntak Burgosen abiatutakoez ari al zara? Epaiketak abiatzeko bandoak “errebelde, sediziogile eta traidoretzat” jotzen zituen “zilegitasunez eratutako Errepublikaren gobernua babestu zutenak”. Pertsona hauek epaitu zituzten benetan altxamendua gauzatu zutenek. Horietaz ari zara?
Ala agian “legezko epaiketatzat” dituzu formazio juridiko gabeko defentsari militarrekin gauzatutako epaiketak? Defentsari horiek askotan ez zuten euren defendatuekin harremanik, ez zuten errugabetzeko frogarik aurkezten,… “Legezko epaiketa” horietaz ari bazara, nahiko nuke zuk kontuan hartzea, epaiketa-fartsa horien bitartez, gure udalerrian 21 pertsona heriotza-zigorrera kondenatuak zirela. Hauen inguruko kausa militarrak lortu ahal izan ditugu, eta jakin badakizkigu nortzuk izan ziren akusatzaileak, baita zenbat gezur erabili zituzten ere. Badakigu ere biktimek sufritutako babesgabetasuna. Jakin badakizkigu non fusilatu zituzten eta non lurperatu zituzten.
Ziur gaude auzitegi batek (ez neofrankista batek, noski) prozesu militar hauek aztertuko balitu, horietako gehiengo zabala legez kontrakotzat joko lituzkeela.
Bidenabar, gezurrekin faltsutasunez akusatu zutenek, konfesatu egiten ziren eta egunero mezara joaten ziren, areago, via crucis-a ospatzen zuten. Noski, euren bekatuak barka ziezazkieten.
Juan Ramon Garai
(Desagertutako pertsona baten biloba)
Gutuna jeneral bati (Juan Ramon Garai iritzia) sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
La vida de película de un ‘kamarada’ (Deia artikulua)
Celestino Uriarte Bedia contará con un esperado documental que difundirá su impresionante biografía
UN REPORTAJE DE IBAN GORRITI – Domingo, 2 de Septiembre de 2018
Notizia originalari esteka
Artikulua erderaz.
La fuga de la cárcel donostiarra de Martutene el 28 de febrero de 1950, junto con otros tres compañeros, le libró de una pena de muerte anunciada que, además, iba a consumarse por medio de garrote vil. Se llamaba Celestino Uriarte Bedia y, en breve, su recordada figura contará con un esperado documental que difundirá su impresionante biografía bajo el título Kamarada. El trabajo de una hora de duración se estrenará el 10 de octubre en Kulturate de Arrasate, municipio guipuzcoano del que este comunista era natural y que hace de altavoz de dieciséis testimonios de personas que le conocieron.
Celestino Uriarte nació en Arrasate en 1909 y fallecería 70 años después. Estudió en la Escuela Libre de Viteri, donde tuvo como maestros a Teresa García y Félix Arano. Años después sería el impulsor y responsable de las JSU (Juventudes Socialistas Unificadas) de Gipuzkoa, agrupación que aunaba a los comunistas con los socialistas de la época. Fue dirigente de la Octubrada, revolución de 1934 en Arrasate, y de la columna que ayudó a neutralizar el golpe de Estado de julio de 1936 en Donostia en los primeros días de la contienda.
Muchos recuerdan también a Celes como creador y jefe del Batallón de los Dragones;y jefe de una brigada (cuatro batallones) en la Batalla del Ebro. Recibió la medalla del valor y fue responsable de los barracones vascos en el campo de concentración de Gurs, lugar en el que estuvo con su hermano Gregorio. Uriarte Bedia logró exiliarse en Chile, donde se convirtió en empresario. A continuación, decidió volver para acabar siendo responsable político-militar de la guerrilla de Madrid en 1944 y dirigente de las primeras acciones armadas contra el régimen franquista en zona urbana. A esta trayectoria hay que sumar que ocupó el cargo de responsable político-militar de la guerrilla valenciana;y fue miembro de la Troika que asumió la dirección político-militar de los maquis comunistas de la región Cantábrica que unificaba Santander, Asturias y León.
Encarcelado en Asturias en 1946, fue torturado salvajemente. De hecho, hasta la BBC dio a conocer este apunte. Acabó condenado primero a 30 años de cárcel y a muerte. Por todo ello, organizó una espectacular fuga de la cárcel de Martutene en 1950 que le condujo primero a París y, más adelante, a Praga, Varsovia y Berlín como miembro siempre del Comité Central del Partido Comunista de España, hasta su expulsión por desavenencias con la dirección, junto con Lister, en 1970.
UN REVOLUCIONARIOAntxon Mendizabal Tonino -profesor universitario fallecido en 2016- estimaba que su biografía “delata la enorme importancia política de un extraordinario militante revolucionario. Nos permite también reinterpretar importantes acontecimientos de la resistencia del Movimiento Comunista de los años 30 y 40, de la resistencia antifranquista en los primeros años de la clandestinidad, de la historia de Euskal Herria y, cómo no, de la Revolución del 34 en Mondragón”.
El documental está dirigido por la histórica Julia Juániz, montadora de cintas de directores como Erice o Saura;y realizado por Lumiere Produkzioak. “A mi forma de ver -enfatiza Juániz a DEIA- fue un ejemplo como persona que dedicó su vida a los demás. Su lucha era así. Decidió volver de Chile cuando podía vivir allí muy cómodo, y no solo lo hacía por él, sino pensando en lo mejor para los demás, por ayudar. Y todo ello, sabiendo que se jugaba la vida al mismo tiempo”, aporta la montadora y realizadora navarra que en 2017 recibió el premio Zinemira.
La obra audiovisual está basada en la biografía del guerrillero recogida por Juan Ramon Garai en el libro Celestino Uriarte. Clandestinidad y Resistencia Comunista, de la editorial Txalaparta. Consultado Garai por la relevancia de este personaje histórico, el miembro de Intxorta 1937 Kultur Elkartea mantiene que “cuando los jóvenes de Eusko Gaztedi que dormían con él en la celda de Martutene le preguntaron cómo había venido en 1944 de Chile al interior, a luchar en la clandestinidad, Celes les argumentó:¡Yo he nacido para luchar!. Y así es, toda su vida se mantuvo firme en sus convicciones. Fue una persona que supo ganarse el respeto de aquellas que militaban en las antípodas de su pensamiento”, analiza y va más allá con su relato: “Lo confirman que en 1939 el Gobierno vasco hiciera a un comunista jefe del Campo Vasco de Gurs, o la carta del jeltzale Manuel Irujo del año 1946. El jeltzale envió esa carta al correspondiente ministerio de la República española en el exilio tras la detención de Celes. La carta decía: Celestino Uriarte, de Mondragón, jefe que fue del batallón de Dragones del Ejército vasco. Capturado en Asturias y sometido a un trato salvaje, está amenazado de juicio sumarísimo. Conviene que hagamos lo posible por evitar su ejecución”.
Para poder llevar a cabo el documental, han abierto una cuenta para aportaciones económicas, lo que se llamacrowfunding o mecenazgo popular: ES46 3035 0001 57 0010105700. “A partir de 50 euros se enviará libro o lote de libros según cantidad aportada”, detallan. La película presentará una coreografía de testimonios que relatan las vivencias tanto propias como del protagonista. “A través de las mismas nos adentramos en los sueños de hombres y mujeres que creyeron en la república social, reivindicaron la autodeterminación de las naciones y lucharon desde diferentes frentes contra el capitalismo”, apuntan las personas impulsoras.
LOS TESTIMONIOSLa lista de personas que aportan sus alegatos son Trini Ruiz de Alegría, Roberto Uriarte, Elías Olmedo, Josu Otadui y Juan Ramon Garai;intervienen también el grupo de música Gose cantandoAmets Gorria, el bertsolari Jokin Labaien y Aner Narváez que pone la voz en off. Las otras 11 personas invitadas que tuvieron relación con Celestino son dos alemanes, Kart Goldstein y Fritz Tepich, ambos de las Brigadas Internacionales;Aquilino Gómez Fernández, Teresa Harina Salado, Celia Aparicio Zamarreño, Ramón Peña Azcue, Marcelo Usabiaga Jauregi, Mercedes Gómez Otero (militantes del PCE), Mercedes Sánchez Cruz López, Manuel Campanario (anarquista) y Marcial Otegi Etxenike (nacionalista vasco).
La vida de película de un ‘kamarada’ (Deia artikulua) sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Crowdfunding Kamarada Dokumentalarentzat
KAMARADA izenburua duen dokumental lanaren finantziazioan laguntzeko. Hurrengo hiru PDFetan dago informazio guztia:
Crowdfunding Kamarada Dokumentalarentzat sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Youtube bideoa Kamaradaren Trailerra
Youtube bideoa Kamaradaren Trailerra sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.