Intxortako Irrintzia sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Kategoria: Blog
6 fusilatu gehiago omenduko dira ekitaldi jendetsuan, ostegunean
BESTE OMENDU BAT, 83 URTE ETA GERO, ARRASATERA ITZULIKO DA
Intxorta 1937 elkarteak jakin du Guillermo Ugarte, Isidro Monje, Victor Uribetxebarria, Blas Unamuno, Dimas Aranzeta eta Eusebio Mentxaka ere erailak izan zirela. Beraz, omenaldian guztira Debagoieneko 122 fusilatu eta desagertu omenduko dira. Omenaldia jasoko du ere Francisca Garciak, haurtxo bat zela, Arrasatetik ihes egin behar izan zuena.
Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 19, osteguna
Notizia originala
Datorren ostegunean, irailak 26, tropa faxistak Arrasaten sartu zirela urteurrena beteko da. Urtero legez, omenaldia egingo zaio fusilatu eta desagerraraziei, baina aurten omenaldi berezia izango da:
Hala, ekitaldi jendetsua iragarri dute antolatzaileek gaur goizeko prentsaurrekoan, Kulturateko areto nagusian.
Hain zuzen, omenaldiak gorazarre egingo die altxamendu militarraren ondorioz diktaduraren errepresio frankista sufritu zuten pertsona guztiei.
Ekitaldi irekia monolitoaren ondoan egingo da, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan, lehengo Laubide plazan, irailaren 26an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan.
16 urte igaro dira monolitoa bertan jarri zenetik Debagoienean erail edo desagerrarazi zituzten pertsonen omenez. Orduan eskualdeko 116 pertsonen izen-abizenak jarri zituzten oroigarrian.
2003ko ekitaldi hartan “lehen aldiz eskualdeko alkate guztiek parte hartu zuten omenaldian, eta aurtengo omenaldian gauza bera lortu nahi izan dugu”. Gainera, aurtengo omenaldian beste 6 errepresaliaturen izen-abizenak gehituko dizkiete, eraildako 6 pertsona gehiago omenduko dira:
Eusebio Mentxaka Turiel: Arrasaten jaio zen, Errepublika garaian Santanderren bizitzera joan zen. Ezkertiarra zen, Alderdi Komunistakoa. Gerra denboran atxilotua, epaitua eta fusilatua izan zen.
Guillermo Ugarte Aeta: Oñatiarra zen, gaztetan Beasainera lanera joan zen, eta gerra hastean bera bertan zegoen. Abertzalea zen, eta 58 urte zituela fusilatu zuten.
Victor Uribetxebarria Bengoa: Asatzakoa zen, Marruko baserrikoa, honezkero desagertuta dagoen etxea. Victor ere Beasainera joan zen lanera. Abertzalea zen, eta 64 urte zituela fusilatu zuten.
Isidro Monje Alonso: Julia Monjeren aitonetako bat izan zen. Aretxabaletan bizi zen, ezkertiarra zen, UGTkoa eta gerra denboran desagertu zen.
Blas Unamuno Amutxastegi: UHP-ko batailoiko kide zen, Bergarakoa eta ezkertiarra, Alderdi Sozilistakoa. Kanpazarko borroketan zauritu zuten. Apirilaren 24an, anbulantzian Elorriora zeramatela, requete-ek ibilgailua geldiarazi zuten eta eskuko bonba batekin anbulantzian zihoazen pertsona denak txikitu zituzten.
Dimas Aranzeta Etxezarreta: Elgetarra eta abertzalea zen. Bere herrian faxistak sartu zirenean fusilatu egin zuten. Berataz ez dute datu gehiago lortzerik izan orain arte.
Lagun hauen berri izateko “zorte apur bat izan dugu: Guillermo eta Victorren berri adibidez iaz izan genuen, 2018an Beasainen argitaratutako liburu bat irakurtzean”.
Blas Unamunoni dagokionez, “berarekin borrokatutako kide bat elkarrizketatu genuen, eta elkarrizketan izan genuen Blasen berri”.
Beraz, goian aipatutako sei izen-abizenak gehituta, datorren astetik aurrera, Debagoienean erail eta desagerrarazi zituzten 122 pertsonaren izen-abizenak izango dira ikusgai monolitoan.
Gainera omenduko da erbesteratutako emakume bat, 83 urte jaioterritik kanpo eman dituena: Francisca Garcia. Urte bat zuela, Arrasatetik eraman behar izan zuten. Bere aitaren familia jatorriz Cuevas del Valle herrikoa zen (Avila), baina bere aita Arrasateko trenaren eraikuntzara lanera etorri zen.
1920ko Arrasateko erroldan bere aita ageri zen, Musakolako ‘Casa hierro’ delakoan. Felipe Garcia Lumbreras deitzen zen, eta 1936rako euskaraz egiten zuen. Dragones Batailoiarekin borrokan geratu zen. Requete-ak Gijon-en sartu zirenean, arrasatear eta oñatiar batzuk harrapatu zituzten, eta bertan erail zuten Felipe aita.
Bere hiru anai (Felipe, Rogelio eta Anastasio) Santanderren atxilotuak eta fusilatuak izan ziren, epaiketarik gabe.
Francisca haurtxoa eta bere anaia-arreba Arrasatetik Bizkaira igaro ziren, eta Bizkaitik Kataluniara. Bere anai-arrebetako bat Katalunian hil zen, eta beste anaia-arreba bat frantziar estatuan.
Horrenbestez, bere aita, bi anaia-arreba eta hiru osaba hil ziren edo hil zituzten gerra garaian.
“Franciscaren ama, bere senarraren hilketaren berri izan zuenean, gor geratu zen. Francisca ez da inoiz Arrasatera itzuli, eta Frantzian bizi izan da. Ondoren, bere semea Bartzelonara lanera etorri zenez, Francisca Vilanova i la Geltrú herrira bizitzera joan zen”.
“Orduan Arrasateko udaletxera deitu zuen, jakin gura zuelako bere aitari zehazki zer gertatu zitzaion. Udaletxea Intxorta 1937rekin harremanetan jarri zen, eta hortik hasi ginen harremanetan Franciscarekin”. Francisca, 83 urteren ostean, Arrasatera itzuliko da, omenaldirako.
Bailarako 700 eraildako izan ziren, eta horietatik 400 gudariak edota ezkertiar milizianoak izan ziren. Beste 250 matxinatu faxistak izan ziren. 56 inguru herritar zibilak ziren, bonbardaketekin erailak. Prentsaurrekoan baieztatu dute erregimen frankistaren ondorioak oso latzak izan zirela:
.Erailketak
.Desagerpenak
.Beste hildako asko (700 bailara honetan)
.Kartzela
.Tortura
.Kontzentrazio-eremuak
.Bortxaketak
.Erbestea
.Depurazioa
.Bonbardaketak
.Euskararen debekua
…
Horregatik guztiagatik, omenaldian berretsiko dute aspaldiko aldarrikapenarekin: Justizia. Horrekin bat egingo dute Debagoieneko kultur talde ugarik omenaldian, abestuz, musikarekin eta dantzan, helburu berberarekin:
“Altxamendu faxistaren ondorioz errepresio faxista jasan zuten pertsona guztiei omenaldi xume hau eskaintzea”.
Izan ere, “Memoria historikoa errespetatzea ezinbestekoa da askatasunez bizitzeko, zauriak ixteko eta aurrera egin eta etorkizuna sendotzeko”.
Omenaldi hau Debagoieneko eta Aramaioko udalen laguntzarekin egingo da, eta euria egingo balu Biteri plazan, ‘gasolineran’ egingo litzateke.
Omenaldiko egitaraua iragarri dute prentsaurrekoan: Ekitaldiari hasiera emango diote Ane Zuazubiskar eta Manex Agirre bertsolariek, eta ondoren Nati Roa, Maite Uranga eta Julia Monge senideak eta militanteak hitza hartuko dute.
Une horretan errepresaliatutako beste 6 lagunen izen-abizenak bistaratuko dira, eta pertsona hauen senideei Iñigo Arregiren eskulturak emango dizkiete alkateek.
Zazpigarren eskultura bat ere emango da, hain zuzen, Francisca Garciak ere omenaldia jasoko duelako, 84 urtekoa. “Urte bat zuela Arrasatetik ihes egin behar izan zuen, eta omenaldiaren egunean Arrasatera itzuliko da. Inoiz ez da itzuli”.
Ekitaldian ere aurreskua eta ikurrin dantza izango dira, Txikitxu-Arrostaitzen eskutik. Ondoren lore eskaintza egingo da, Izaskun Zubizarretak biolinjoleak, bailarako txistulariek, Arrasate Musikaleko metal bostekoa eta perkusio ikasleek, eta Debagoieneko abesbatza ezberdinek ‘Internazionala’ interpretatuko dute, Xabier Barriolaren zuzendaritzapean.
Ekitaldiari bukaera emateko, Pablo Sorozabalen ‘Gernika’ eusko kantata jendarteratuko da. Iraitz Agirrek egingo ditu aurkezpen-lanak. Gaurko prentsaurrekoan parte hartu dute:
.Julia Monge, Intxorta 1937ko kide
.Juan Ramon Garai, Intxorta 1937ko kide
.Maite Uranga, Intxorta 1937ko kide
.Nati Roa, errepresaliatu baten senide
.Anuska Ezkurra, Arrasateko udal-ordezkari
.Iraitz Lazkano, Elgetako alkatea
.Gorka Artola, Bergarako alkatea
.Iker Oñate, Oñatiko zinegotzi
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak “mila esker bihotzez omenaldia aurrera eramateko laguntza eman diguzuen udal eta pertsona guztiei. Parte-hartzaileak ilusioz ari dira, baita gu ere”.
Era berean, Intxorta 1937k dei zabala egin die arrasatearrei eta bailarako herritar guztiei omenaldira bertara daitezen: “Garai latza izan zen baina omenaldia neurri batean polita edo atsegina izaten ahaleginduko gara”.
6 fusilatu gehiago omenduko dira ekitaldi jendetsuan, ostegunean sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Arrasateko Dragoiak batailoiak erabilitako bunkerra atondu dute herriko hiru elkartek
Intxorta 1937 kultur taldea eta Arrasate Zientzia Elkartea dira horietako bi. Hirugarrena, ordea, Oroimen Detekzio taldea da; lurpeko objektu historikoak aurkitzeko herriko hiru gaztek sortutako taldea. Auzolanean bunkerra atontzeaz gain, azken aldian batutako askotariko objektuak ere eman dituzte aditzera.
Malvinetako azken etxe ilaratik badago mojen komenturantz doan bidezidor bat, eta haren hasieran dago aipatutako bunkerra. “Baserriko jabearen baimenarekin hasi ginen zaborrez betetako bunkerra garbitzen. Halako batean agertu zen bunkerrean aurreko hormaren zati handi bat barruan –1.000 kilotik gora duena–. Forma ikusita, segituan konturatu ginen paretak falta duen zatia hura zela; puzzle bateko pieza bat balitz bezala. Eta haren ondoan 50 milimetroko Valero mortero baten isatsa ere aurkitu genuen”, azaldu du Garaik.
Bigarren lana makina baten laguntzarekin horma jasotzea eta hasierarako lekuan jartzea izan zen. Horma jasotzean, haren azpian agertu ziren bunkerreko sabaiaren zatiak, eta bala-zorroak ere bai. “Bunkerraren kanpoaldean arte handi bat dago, kamuflajerako baliagarria zena. Haren alboan 30 bala-zorro eta balaorrazi aurkitu genituen”, azaldu du Oroimen taldeko Aitzol Azkarragak.
Hirugarren eta azken lana izan da aurreko horman falta zen zatia berreraikitzea. “Oroimen taldekoak gazte eta sasoitsu daude, eta eurek egin dute bunkerreko lan gehiena. Horma altxatzeko garabi txiki bat alokatu genuen, eta, ostean, igeltsero profesional batzuek lagundu digute jausitako horma zatia jatorrizkoan birkokatzen. Bunkerra atontzen aritu gara azken bizpahiru asteetan, eta nabarmendu nahiko nuke auzolanean egin dugula”, azaldu du Garaik.
Batutako materiala
Bunkerrean aurkezpena egin ostean, Arrasate Zientzia Elkartearen lokalean orain arte batutako materiala aurkeztu dute. Gerra material ugari zegoen: balak, balaorraziak, gudarien gerriko zatiak, karlisten botoiak, obusak, obus metralleroak… eta horrez gain, baita nekazarien lanabesak, XV. mendetik XIX. mendera doazen txanponak, eta bestelako bitxikeria ugari.

AZEko Jose Angel Barrutiabgengoa eta Xabier Bengoa, Intxortako Juan Ramon Garai eta Oroimen Detekzio taldeko Aitzol Azkarraga eta Hodei Villar.
Oroimen detekzio taldea

Oroimen Detekzio Taldeko Davil Gil eta Aitzol Azkarraga.
Oroimen detekzio taldeak ez darama denbora luzea lanean, baina tarte txikian gauza asko aurkitu dituzte.
Nolatan hasi zineten gerra arrastoen bila?
A.A: Metal detektagailuekin aritzeko gogoz geunden. Hala, duela urtebete, detektagailu merke-merke batzuekin hasi ginen; baina kaosa zen, edozer gauzarekin zarata ateratzen hasten zirelako. Lan asko, eta emaitza gutxi. Handik gutxira, nire lehengusu Hodei batu zitzaigun, aparatu sofistikatuago batekin, eta, gutxika, emaitzak azaltzen hasi ziren.
Ondo bilatzeko, historia ondo ezagutzea lagungarri izango da, ezta?
D.G: Bai, noski. Bilaketa emankorrak egiteko gogoz, gure kabuz hasi ginen informazio historikoa bilatzen eta irakurtzen. Gauza historiko asko aurkitzen genituen, eta, behin aurkituta, beti duzu gogoa horri buruzko ahalik eta informazio gehien edukitzeko. Hori da zaletasun honen alde politena.
“Lehertu gabeko obus bat aurkitzean esan genuen: ‘Laguntza behar dugu”
Hastapen horietan, gauza xelebreak ere aurkituko zenituzten?
A.A: Aluminio-paper asko aurkitzen genuen. Intxortakoen lubakietan duela 80 urteko pote asko aurkitzen genituen. Baina irakurtzeaz bat leku hobeagoetara joaten hasi ginen.
Noiz pentsatu zenuten: “Uf! Aurkitu dugun hau potoloa da; goazen laguntza bila”?
D.G: Kurtzetxikin, adibidez, karlisten botoi bat topatu genuen. Handik gutxira, esplotatu gabeko obus bat, badaezpada udaltzainei eraman geniena. Hauek Ertzaintzari deitu zioten eta leherrarazi egin zuten. Orduan esan genuen: “Hobe dugu norbaiti laguntza eskatu”. Arduragabe samarrak izan ginen hasieran.
Aurkitu duzuen altxorrik handiena?
A.A: Niretzako, gudarien gerriko baten belarria, ezin hobeto kontserbatuta baitago. Intxortakoen errekreazioa ikustera joan nintzen behin, eta erreplikak saltzen zituzten. Ia-ia bat erosi nuen, eta, handik gutxira, benetako batekin egin nuen topo.
Zenbat zarete taldean?
D.G: Hiru hasi ginen, eta orain, beste bost batu zaizkigu.
Arrasateko Dragoiak batailoiak erabilitako bunkerra atondu dute herriko hiru elkartek sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Lurberriko bunkerra. Udalaitzera eta Murumendira begira. Bideoa

Lurberriko bunkerra. Udalaitzera eta Murumendira begira. Bideoa sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
KAMARADA, Julia Juanizen dokumentala
Los días 21, 22 y 23 de junio se presenta en La Cineteca, Matadero Madrid, Sala Borau el documental de Julia Juaniz dedicado a la vida de Celestino Uriarte, un revolucionario que dedicó su vida a la lucha por la libertad.
Vida de Celestino Uriarte que luchó por las libertades en España desde 1934 participando activamente en la guerra, guerrilla y exilio.
Celestino Uriarte fue un revolucionario que dedicó su vida a la lucha por la libertad. Su biografía, a través de varios testimonios, nos adentra en los sueños de las personas que lucharon por la república social, la autodeterminación de las naciones y estuvieron en diferentes batallas contra el capitalismo y el fascismo.
Con 26 años destaca en la revolución de 1934 en Mondragón, participa activamente contra la rebelión militar en varios frentes, pasa por campos de concentración en Francia, milita en el PCE, en las guerrillas urbanas, es condenado a muerte, huye de la cárcel. Su posterior lucha en el exilio son episodios que aportan conocimientos sobre la historia de aquellos que lucharon por la libertad e igualdad en la España del siglo XX.
Pases:
Viernes 21 DE JUNIO (20:30h) Con la presencia de Julia Juaniz, Julia Monge y Juan Ramón Garai, los autores.
Sábado 22 y Domingo 23 de junio (18:30h ambos días)
Sala Borau de La Cineteca, en Matadero Madrid, Sala Borau, Plaza de Legazpi, 8
Para conocer la figura de Celestino Uriarte reproducimos el prologo del libro Celestino Uriarte. Celestino Uriarte. Clandestinidad y resistencia comunista, obra de Juan Ramón Garai, editado por Txalaparta en septiembre de 2008.
El prologo es de Jose Iriarte «Bikila»
La condición militante
«Las suyas son novelas de acción,
no por simple vocación testimonial y vitalista
sino por un hondo sentido de la praxis como realización ética».
Sobre la obra de André Malraux.
Celestino Uriarte: Clandestinidad y Resistencia Comunista es una biografía, escrita con rigor histórico y con pasión. Con rigor histórico, porque sus autores han realizado una ingente tarea de investigación, deambulando por todo tipo de archivos, donde de una forma u otra, se da constancia y testimonio de la militancia política de Celestino Uriarte. Con pasión, porque aunque cubierta tras una prosa un tanto fría -más acorde con las necesidades de una obra biográfica, que con una historia novelada- en cada línea, en cada capítulo, palpita un impulso que conecta y simpatiza con ese sentido de la praxis como realización ética que impregnó esa estirpe de revolucionarios que en medio del cataclismo social quisieron tomar el cielo por asalto. Y dieron, o dedicaron su vida a tal empeño.
Más allá de la simpatía ideológica que uno pueda sentir -no voy a ocultarlo- con este tipo de libros, pienso que su mérito va mucho mas allá. Se trata a todas luces de un loable esfuerzo por rescatar del olvido -nada inocente- la vida militante de un comunista íntegro, un internacionalista fervoroso, un vasco de Arrasate, que hasta sus últimos días se mantuvo firme en sus convicciones. Celestino fue sin duda de esas personas, con sus luces y sus sombras, que Bertolt Brecht consideraba como imprescindibles para la causa emancipadora. Otros comunistas vascos, como Astigarrabía, defensor de una estrategia de colaboración con el PNV y que formó parte del Gobierno Vasco, o Larrañaga, autor de interesantes reflexiones sobre la cuestión nacional vasca -quien ante la famosa polémica entre el derechista Calvo Sotelo, que afirmó “antes una España roja que rota” y el PNV que respondió, “los españoles incluso los de izquierdas, son ante todo españoles y luego lo demás”, Larrañaga con grandes dotes para el mitin y la oratoria les salió por banda afirmando que “una España roja sería una España Rota”, dando a entender con ello que el socialismo suponía libertad para que todas las naciones escogiesen unirse en libertad- estos comunistas, como decía son más conocidos que Celestino Uriarte y es que Celestino, fue un hombre de acción y sobre todo, un gran organizador.
No consta, ni el libro informa, que nuestro personaje desarrollase una gran labor teórica o política por escrito que nos permita conocer sus reflexiones propias. Con sus limitaciones, Celestino fue sin lugar a dudas, un personaje importante en la historia del PCE y también en el movimiento obrero de cuyas filas empezó a destacar con tan sólo 16 años. Su currículum militante da fe de ello. Con 16 años ya destacaba en la defensa de los intereses de sus compañeros y por ello fue elegido representante obrero en la empresa Elma de Mondragón. Durante la Revolución de Asturias del 34, fue uno de los principales artífices de que Mondragón se insurreccionase, razón por la cual tuvo que exiliarse. Dicha insurrección no fue un movimiento espontáneo y de solidaridad, sino el resultado de una línea política que incluía profundas transformaciones sociales y una decidida estrategia de lucha de clases. La abolición del dinero que decretó el Comité revolucionario y la proclama de la república social en vigor mientras tuvieron el poder local, nos indica el sistema igualitario por el que luchaban los insurrectos. La formación de milicias armadas locales, y en cuya formación Celestino, líder de las Juventudes Socialistas, jugó un papel central, demuestra el temple y la convicción con que luchaban.
Volvió con el triunfo del Frente Popular. Tras el alzamiento fascista formó parte de las primeras milicias de izquierda que hicieron fracasar la rebelión en Donostia. Ejerció de Comisario de Guerra del frente de Mondragón y posteriormente fue representante de las Juventudes Socialistas Unificadas, en el estado mayor de las Milicias Populares Antifascistas.
A primeros de 1937, ingresa en el Partido Comunista porque considera que el partido es el «único que en los actuales momentos, sabe seguir la línea política justa, de acuerdo con las circunstancias presentes y con la lógica interpretación de la doctrina marxista-leninista». Esta decisión marcará profundamente a Celestino, no sólo en lo relativo a su trayectoria política sino en su forma de concebir la revolución. A partir de entonces la URSS y la Tercera Internacional -dirigidas por Stalín- y el PCE -dirigido por quienes gozan de la confianza del Kómintern- serán para Celestino los pilares sobre los cuales se asentarán sus convicciones revolucionarias.
Celestino, al igual que muchos socialistas, comunistas, anarquistas y gudaris, no se rindió en Santoña y continuó luchando en Asturias hasta el final. Tras la caída de Asturias pasó a Cataluña y combatió en la batalla del Ebro al frente de una brigada con grado de Mayor. Fue herido en combate. Ironías del destino, Lister jefe del Quinto Regimiento -con quien luego se solidarizaría cuando fue expulsado del PCE- le acusó injustamente de cobardía ante el enemigo. Posteriormente tuvo que retractarse ante las apabullantes pruebas de valentía y dignidad de las que hicieron gala Celestino y su brigada, que fue prácticamente exterminada. Por dicha actuación le concedieron la Orden del Valor y la mención se hizo pública en el último Boletín de Estado que el gobierno de la República mandó editar antes de su derrumbe definitivo.
De nuevo al exilio. Esta vez en un Campo de Concentración. El Gobierno Vasco le hizo responsable -a pesar de ser comunista- de los presos vascos en el campo de refugiados de Gurs, dada su integridad y capacidad organizativa. Escapó y marchó a Sudamérica.
Vuelve al interior en 1944. Será responsable político militar en Madrid y en Valencia y posteriormente responsable de organización en Asturias. Desde dentro, Celestino toma conciencia de la gravedad de la situación, la cual generalmente, tiene poco que ver con los informes elaborados desde “bureaux” que viven en su mundo, lejos de la represión que golpea sin piedad a los militantes y aterroriza al pueblo hasta límites insospechados.
Detenido en el 46 en Gijón, será torturado en comisaría durante 43 días y condenado a 30 años de prisión. Posteriormente el fiscal pedirá pena de muerte por los acontecimientos del 34 en Arrasate. Por esta razón, en carta fechada el 20 de septiembre de 1946, el jeltzale Manuel de Irujo, informaba al correspondiente ministerio de la República española en el exilio de la siguiente forma.: “Celestino Uriarte, de Mondragón, Jefe que fue del batallón de Dragones del ejército vasco. Capturado en Asturias y sometido a un trato salvaje, está amenazado de juicio sumarísimo. Conviene que hagamos lo posible por evitar su ejecución”.
El 28 de febrero de 1950, junto con otros tres compañeros, se fuga de la prisión de Martutene, en una evasión digna del más rocambolesco «Papillon».
De nuevo al exilio.
Con la invasión de Checoslovaquia, el mes de agosto de 1968, por el ejército soviético, el PCE condena esta intervención e inicia el distanciamiento de la URSS. Esta condena abre una crisis en el seno del PCE entre Lister y el resto de la ejecutiva del partido. El mes de agosto de 1970, se expulsa a Enrique Lister, Celestino Uriarte, José Barzana, Luis Balaguer y Luis Saiz.
Fallece en Berlín, el 9 de septiembre de 1979. Un año antes había visitado por última vez su Arrasate natal.
Recordamos!!!!
Estreno de KAMARADA en Madrid, un documental de Julia Juaniz
Días 21 (20:30 horas), 22 (18:30 horas) y 23 (18:30 horas) Sala Borau de
lLa Cineteca, en Matadero Madrid, Sala Borau, Plaza de Legazpi, 8
KAMARADA, Julia Juanizen dokumentala sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Liburua dohain deskargatzeko: Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa
Giza eskubideen urraketa guztiak
Kolpe faxistaren ondorioz, gure herrian milaka arrasatearrek jasandako sufrimendu eta
eskubideen urraketa ezberdinak jaso ditugu GAUR aurkezten dugun liburu honetan.
Bi aldetakoak daude, kolpeari aurka egin zuten erresistenteak eta baita matxinatuak ere; baina
dakizuenez batzuen memoria berehala gelditu zen jasota KAUSA JENERAL baten, berriz, gerra
galdu zutenekoena poliki eta izugarrizko esfuertzoekin joan gara argitzen, horrexegatik hauena
pisu gehixau du liburuan.
Liburua hemengo Dendan dohainik eskurragarri dago. Hacer click en este enlace, la descarga gratuíta del Ebook está en PDF, para descargar hay que añádir al carrito y finalizar el pedido para que aparezca la descarga.
Liburua dohain deskargatzeko: Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Urte Berri On
Urte Berri On sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Nuestra Huelga en Bilbao liburuaren aurkezpena
Nuestra Huelga en Bilbao liburuaren aurkezpena sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Memoria kolektiboa, osatuago
1976ko martxoaren 3an Gasteizko emakumeek bete zuten rola aztertu dute liburu batean. «Isildutako» ahotsak bildu dituzte
1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako borroketan emakumeek bete zuten rola ezinbestekoa izan zen. Enpresa ezberdinetako emakume langileena, etxean geratu zirenena, seme-alaba langileak zituztenena, zaurituak artatu zituztenena, aktibista feministena,… Haien bizipenak, ordea, «isilduta» egon dira urteetan. Orain arte. Gasteizko gizarteak emakumeekin duen zor historikoetako bat kitatu dute Zuriñe Rodriguez, Itziar Mujika eta Nora Miralles kazetari eta ikerlariek 3M: Memoria. Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo de 1976 liburuan (Gasteizko emakumeak 1976ko martxoaren 3ko sarraskian). Emakumeen memoria berreskuratu dute, tragedia hura bizi izan zuten 21 andrazkoen lekukotzak liburu batean bilduta.
Intxorta 1937 kultur elkartearen eskutik argitaratu dute lana, Martxoak 3 elkartearekin elkarlanean. Egileek kontatu dutenez, liburuan bildutakoak baino lekukotza askoz gehiago jaso dituzte, eta horiei ere lekua egiteko asmoa dute aurreratzean. Paperezkoarekin batera, audioliburua ere prestatu dute, edukia herritar guztientzat «eskuragarri» egon dadin. Aktibista feministek eta emakumezko kazetariek parte hartu dute audioan, eta Hala Bedi irratiko webgunean entzungai dago jada. Gainera, unitate didaktiko bat ere martxan jarriko dute aurki ikastetxeetan.
Erreparazioa da
Kontaketa kronologikoa du hiru ataleko liburuak. Martxoaren 3ko egunaren lekukotzak ez ezik, aurreko hilabeteetako greben testuinguruan eta sarraskiaren osteko gertaeretan izandakoak ere jaso dituzte. Askotariko emakumeen bizipenak bildu dituzte: etxekoandreenak, sindikalistenak, protestetan parte hartu zutenenak, grebara joan zirenenak… Orain arte «oso ezkutuan» egondako istorioak direla nabarmendu du Rodriguezek. «Emakumeek ez dute inoiz bere istorioa kontatu, ez diegulako galdetu».
Inork egin ez duen lan hori euren gain hartu dute hiru ikerlariek. Isildutako errealitate horri ahotsa emateko ahalegina egin dute, eta andrazkoen lekukotzekin lortu dute martxoaren 3ko gertakarien inguruan «gizonezkoek osatu duten imajinarioa haustea». Martxoaren 3ko gertakarietan egon ziren emakumeentzat «erreparazio» moduko bat ere bada lana, Rodriguezek azaldu duenez. Bizitakoa kanporatzeak zauria «osatzen» lagundu die, eta, bidenabar, egindako lanaren «aitortza» jaso dute.
Julia Monge Intxorta 1937 elkarteko ordezkariaren ustez, bestalde, emakumeek Gasteizko gertakarietan izan zuten rola «ikusarazten» lagunduko du liburuak, memoria kolektiboa osatzeko. «Urteetan sinetsarazi nahi izan digute emakumeon bizipenak ez zirela garrantzitsuak. Baina garaia da fokua eta perspektiba aldatzeko».
Memoria kolektiboa, osatuago sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
3M: Memoria. Gasteizko emakumeak 1976ko martxoak 3ko hilketan
Liburu honek jasotzen du gizarteak Gasteizko emakumeekin duen zor historikoetako bat. 1976ko martxoaren 3ko zoritxarreko gertaera haiek lehenengo pertsonan bizi zuten hogei emakumeren historiak azaltzen dira bertan. Protagonistak sarraskiaren eta honen ondorioen lekuko zuzenak izateaz gain, gertakari latz hauen aurreko hilabeteetan izan ziren greba eta protestetan parte aktiboa izan zuten. Baita ere, hauek gertatu ondorengo inpunitatearen kontrako borrokan.
3M: Memoria. Gasteizko emakumeak 1976ko martxoak 3ko hilketan sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.