Badator XXVI. Txorimalo Erakusketa

XXVI. TXORIMALO ERAKUSKETA, kartela
Badator XXVI. Txorimalo Erakusketa berrikuntza batzuekin!
Bakarka, familian, lagun taldean….parte har dezakezue eta guztiak Erramu Zapatu egunean egongo dira ikusgai Ibargarai kalean. Gainera, parte hartzen duten txorimaloek eramango duten euskararen inguruko lema aproposena bozkatzeko aukera izango du herritar orok, Erramu Zapatu egunean.
Elkartu eta animatu zaitezte txorimaloa egitera!
XXVI. TXORIMALO ERAKUSKETA, kartela Oinarriak 1_001

“Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa

Aitor 010

Astebete besterik ez da falta, Bergaran, Laburbirako azken edizioa gozatu ahal izateko. Honen harira, egitarauaren barruan aurkitzen den “Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa txiki bat egiteko aukera izan dugu.

Hemen duzue:

1-NOLA SORTU ZENUTEN PROIEKTORS SORMEN TALDEA? NOLATAN HASI ZINEN PROIEKTU HONETAN?
Beharbada bigarren galderatik hasiko naiz, 2015ean Leintz Gatzagako etxe zahar bateko ganbara batean zinema proiektore batzuk eta film zahar batzuk aurkitu nituen.
Aurkikuntzarekin harrituta, hura aztertzea erabaki nuen. Material horren jabea aurkitzen saiatu nintzen, eta film horiek ikusteko modua bilatzen hasi nintzen. Zoritxarrez, pertsona hori hilda zegoela jakin nuen. Eta pelikulak ikusteko edo, Super 8 proiektore bat aurkitu behar nuen, edo, bestela, Gatzagako ganbaran aurkitutakoak konpondu beharko nituzke.
Prozesu horretan, Jesus Maria Agirrek eta biok Eibarren ezagutu genuen elkar. Makina horien konponketan aditua izateaz gain zinemaren mundua ondo ezagutzen du. Gatzagako proiektoreetako bat konpontzea lortu genuen eta azkenean aurkitutako filmak ikusi ahal izan
genituen. Ikusitako materiala zoragarria zela iruditu zitzaigun. Eta horrekin zerbait egin zitekeela pentsatu genuen. Gutxienez, irudi haiek jaso zituen pertsonari errekonozimendua egitea. Uste dut momentu hau izan zela Proiektors taldearen hasiera.

2- ZER EGITEN DUZUE?
PROIEKTORSen nahiko jarduera dago: hainbat formatutako film analogikoak bilatzen ditugu (Super 8, 8mm, 16mm, etab.) eta 300 bat edo gehiago aurkitu ditugu. Era berean, film horiek ikusteko aukera ematen diguten zinema-proiektoreak berreskuratu eta konpontzen ditugu. Une honetan 50 unitate inguru ditugu, 1936 eta 1980 artekoak. Zine proiektore guzti hauekin erakusketa bat diseinatuta daukagu herriz-herri eramateko prest. Euskal Herrian ezagutzen dugun bildumarik interesgarrienetariko bat izan daitekeela uste dugu, oso interesgarria. Lokalizatutako irudi eta film analogiko batzuekin, dagoeneko bi dokumental garatu ditugu. APODAKA (11 ́) Leintz Gatzagako irudiekin osatuta eta BERGARA 1965-85 Serafin Esnaolaren begirada (38 ́), Asier Altuna eta Migel Angel Elkoroberezibar ekin batera sortutako lana.
Seminarixoan aurkeztutakoa da eta seguraski besteren bat egingo dugula.

Bestalde, mota honetako zinema-proiektoreekin eta film analogikoekin lan egiten duten estatuko artista batzuei laguntza ematen ari gara, horrelako proiektoreei konponketak eta hobekuntzak eginez. Are gehiago, prototipo desberdinak egitea proposatu digute, proiektore horietara egokitzeko, beraz ideiak sortzen gabiltza. Gaur egun, HELMHOLTZ organoarekin bueltaka gabiltza.1960an Eibarrren sortutako musika tresna bat da. Eta joan den azaroan kontzertu handi bat antolatu genuen artista oso
ezagunekin. The Badass Project bergararrekin batera horri buruzko dokumental bat sortu dugu eta datozen asteetan ikusi ahal izango da “HELMHOLTZ BI HIRI, BI ORGANO” dokumentala.

3-ZERK ERAMAN ZAITU FILM LABUR BAT EGITERA? NOLAKO ESPERIENTZIA IZAN DA?
Aspaldi nuen ideia hau buruan. Uda batean gidoia idatzi ondoren, ordurako lortuta nituen irudi eta film analogikoekin film laburra egitea pentsatu nuen, baina hori ez zen posible izan. Beraz, nire irudiak grabatu behar izan nituen eta, ondorioz, proiektu bat sortu zen. Lagunekin ideia partekatu eta talde on bat osatzea lortu nuen; Etor Larrañaga, Iker Etxeberria, Asier eta Eneko Balzategi bergararrak, Josu Margusino abadiñoarra eta Ander Larrañaga gatzagarrekin batera. Hutsetik hasi behar izan genuen. Baina erronka handi bat izateaz gain, oso lan interesgarria izan zen. Askotan komentatzen dut, TURNOKA oso diru gutxirekin baina gogo handiarekin egindako lana dela.

4-ZER TOPATUKO DU IKUSLEAK “TURNOKA” FILM LABURREAN?
TURNOKA umore puntu batekin kontatutako 8 minutuko lanari buruzko istorio bat da. Deba bailaran bizi garenok oso ondo dakigu zer den txandaka edo errelebotan lan egitea. Bestalde, film labur honek lan mota desberdinak daudela erakutsi nahi du. Ia guztia Bergaran filmatuta dago eta nolabait, ikusizko eragina sortu nahi du, dialogorik ez du eta. Balza anaiek ekoitzitako musikak protagonismo handia hartu eta pelikulatik garraiatzen gaitu. Bestalde, Iker eta Etorren interpretazio-lana nabarmendu nahi nuke, itzelak dira!. Etorrek ekoizle gisa ere lan egin du nirekin.
5-KORONABISURAK KOLPE LATZA EMAN DU KULTURAN, NOLA IKUSTEN DUZU ETORKIZUNA?
Egia esan, pandemiak gogor jo du kulturaren mundua, eta oraindik ere hala jarraitzen duela esango nuke. Etorkizuna oso oparoa izango dela uste dut, lan asko sortzeko denbora eman baitu. Eta horiekin guztiekin gozatzeko unea iritsiko da!
6-ZERGAITIK DIRA BEHARREZKOAK LABURBIRA BEZALAKO EUSKARAZKO FILM LABURREN
ZIRKUITUAK?
Uste dut oso beharrezkoak direla film labur hauek ahalik eta publiko gehienarengana iristeko. Hedapen bide handi bat sortzaileentzat, gozada bat. Oso ondo legoke horrelako gehiago egotea!

 

Aitor 010 21 TURNOKA Kartela V3

KORRIKA Triviala

22-Korrika_tokikom_700x700
Gaurtik, martxoaren 14tik, martxoaren 21era bitartean martxan egongo da KORRIKAren inguruko galderekin sortu dugun Triviala. 👉Aurreko Trivialeko edizioetan bezala hiru kategoria egongo dira: LH, DBH eta Batxilergoa; 18 urtetik gorakoak.
👉Sari ezberdinak egongo dira jokoan, lehen bi kategorietan, irabazleen artean KORRIKAKO produktuz osatutako loteak zozketatuko dira. Azken kategorian (18 urtetik gorakoenean) berriz, Bergarako komertzioetan erabiltzeko 10€ko bi bono zozketatuko dira.
👉Oinarriak kontsultatu nahi badituzu edo parte hartu nahi baduzu, egin klik zure adinari dagokion estekan:
Animatu zaitezte eta parte partu!!

Badator KORRIKAko Triviala!

22-Korrika_tokikom_700x700

Dakizuen bezala, laister habiatuko da KORRIKA`22 Amurriotik Donostiara. Hain zuzen ere, martxoaren 31an lekukoak bere bideari ekingo dio.

Gu, aste honetan iragartzen aritu garen bezala, motorrak berotzen ari gara eta prestatu ditugun ekintzen artean KORRIKAKO Triviala aurkitzen da.

Hurrengo astelehenean, martxoak 14an, emango diogu hasiera. Hiru kategoriatan banatuta egongo da eta sari ezberdinak egongo dira jokoan.

Bi formatutan argitaratuko da KORRIKAko Triviala, Online eta paperean.

Astelehenean informazio gehiago, adi egon!!

 

22-Korrika_tokikom_700x700

Euskal triviala-goiko zatia horia

“Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena

Egunkaria_Solasaldi_Bergara_2x4(k)_8510

Jardun Euskara Elkarteak eta Olaso Dorrea fundazioak, beste eragile batzuekin batera eta KORRIKA kulturalaren barruan, “Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena antolatu dute datorren Martxoaren 21erako. Iluntzeko 19:00etan izango da, Olaso dorrean, eta bertan Juanmari Larrarte eta Egunkaria batzordeetako kideak izango ditugu solaskide.Egunkaria_Solasaldi_Bergara_2x4(k)_8510

Alloko ERRIGORAKO ekoizleei bisita

3 (1)

Pasa den martxoaren 5ean Allon (Nafarroan) elkartu ginen hainbat herritako ERRIGORAko sarekideak, Jardun Euskara Elkartekoak barne. Bertan, olibondoak landatu ondoren, bertako produktuak ezagutuz hamarretako edarraz gozatu eta zenbait ekoizleen hitzak entzun genituen.

Ekoizleek eragindako emozio malkoak lehortu eta herrirantz abiatu ginen bazkaltzera. Sarekideok gure artean ezagutu eta egun ederra pasatu genuen.
Erosten dugun ERRIGORAko produktu bakoitzarekin ekoizleen ekonomian eta euskaran eragin dezkaeeguna itzela da!! Beraz animatu eta erosi martxoaren 10ean hasten den kanpainan!!3 (1) 20 (1) 21 (1)

Otsaileko ekintzak AIDAUn

Kaixo familia:

Otsaila ere atzean utzi dugu dagoeneko. Ekintza ugari gauzatu genituen: Neoi festa, Mozorro festa, pinpon txapelketa, sukaldaritza tailerrak, ginkanak… Hemen dituzue ekintza ezberdinetako hainbat argazki.

1644518420280 1644518420352 IMG20220202190652 1644518036810 1644518036898 IMG_20220204_181004 IMG_20220204_192437 1644517974292 1644591956847 1644591956902 1645204189631 1645204189669 IMG20220211191349 IMG20220211191501 IMG20220211191524 1645204448756 1645204448815 IMG20220216181141 1645204347319 1645205008945 1645205009071 1645468193965 1645468194004 1645723710869 1645723710878 1645723710901 1645723710911 1645723710928 1645723710967 1645723710977 1645723710990 1645723711002 1645723711022 1645723711060 1645723711092 IMG20220223174419 IMG20220223183448IMG_4093 IMG_4103 IMG_4111 IMG_4116 IMG_4121 IMG_4127 IMG_4131 IMG_4136 IMG_4141 IMG_4175 IMG_4148 IMG_4151 IMG_4204