Euskaraldirako izen ematea zabalik

IZEN EMATEAZABALIK

Dagoeneko zabalik dago “11 egun euskaraz” ekimenean izena emateko epea. Horretarako Barrenkalea 10ean zabaldutako lokaletik pasa beharko duzu eskuorria betetzera edo online formularioa ( http://izenematea.euskaraldia.eus/) bete dezakezu.

Lokalaren ordutegia:

Astelehenetik-ostiralera: 17:30-19:30

Larunbatetan: 11:30-13:30

Eta zuk zein rol hartuko duzu?

Animatu ekimen eder honetan parte hartzera!

IZEN EMATEAZABALIK

2018-2019 ikasturteko eskaintza

2018-2019Ikasturteko eskaintza

Hemen daukazue aurtengo kurtsora begira antolatutako ekintzen eskaintza zabala. Ikusi daitekeen bezala adintarte eta gustu guztietarako ekintzak izango dira oraingoan ere.

Informazio gehiago eta izen ematea Jardunen.

Animatu!

2018-2019Ikasturteko eskaintza

Euskaraldiak badu lokala!

WhatsApp Image 2018-09-18 at 10.22.38

Ezagunak egiten zaizkizu bi panpin hauek? San Martin jaietan helduen zein haurren danborradan ikusteko aukera izan genuen. Baina… zeintzuk ote ziren askok galdetuko zenioten zuen buruari. Zalantzak argitzeko, Euskaraldiko maskotak direla esan beharrean gaude, Ahobizi eta Belarriprest hain zuzen ere.

Argazkian ikusi daitekeen bezala, herritarrei informazio-saioak  eta aholkularitza eskaintzeko lokal bat alokatu da Barrekaleko 10. zenbakian. Irailaren 20an irekiko da Euskaraldian izena emateko epea eta hori aintzaki hartuta, egun horretan bertan zabalduko da lokala arratsaldeko 19:30ean.

Ekitaldi batekin emango zaio irekiera eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

WhatsApp Image 2018-09-18 at 10.22.38

Bueltan da Auzoko

AUZOKO (1)

Aurtengo ikasturtean ere bueltan da Auzoko. Euskaratik hurrun bizi diren herritarra, euskarara hurbiltzeko egitasmoa da honako hau. Jende berria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu ekimen honek gainera.

Oraingo honetan berrikuntzekin dator, izan ere, asteroko taldekako dinamikez gain,  ikasturtean zehar hilabeteko iraupena izango duten hiru ikastaro antolatuko dira eta. Aurrerago emango dugu ikastaro hauei buruzko informazioa gehiago.

Animatu eta ez galdu aukera euskara ikasi edota gainerakoei irakatsiz lagunarte ederraz gozatzeko!

AUZOKO (1)

 

Euskaraldia

ahobizi-edo-belarriprest-tx

Azkenaldian askotan entzungo zenuen Euskaraldia edota 11 egun euskaraz ekimenari buruz hitz egiten. Baita ahobizi eta belarriprest delakoei buruz ere. Baina ba al dakizu zein den zuk hartu beharreko papera? Zalantzak argitzeko asmotan jarraian daukazu infografia bat.

Behin ekimenean bete behar duzun papera zein izango den dakizunean, izena eman beharko duzu. Horretarako irailaren 20an irekiko da izen-ematea. Apuntatzeko bi aukera egongo dira, lehena online jarriko den lotura baten bitartez eta bestea eskuorri bat bete eta Euskaraldiak zabalduko duen lokalean (Barrenkalea 10) entregatuz.

Animatu ekimen polit honetan parte hartzera!

ahobizi-edo-belarriprest-tx

Haurren antzerki eskola martxan

haurren antzerki eskola

Haurren antzerki eskola  bueltan da. Aurreko urtean bezala ostiral arratsaldetan izango dira saioak Zabalotegiko aretoan arratsaldeko 18:15etatik 19:15ak arte.

Animatu sormena landu eta giro ederraz gozatzera!

haurren antzerki eskola

Ludotekak martxan ostiraletik aurrera

WhatsApp Image 2018-09-05 at 11.29.43

Ostiralean emango zaio hasiera ikasturte berriari eta oraingoan ere gogotsu ekiteko prest daude Bergarako hiru ludoteketako hezitzaileak. Zerbitzu honek aukera bikaina eskaintzen die 3-12 urte bitarteko haurrei lagun berriak egin eta primeran pasatzeko.

Astelehenetik ostiralera egongo dira aurten ere zabalik eta honako hauek izango dira ludoteka bakoitzaren ordutegiak:

-Bergara eta Osintxuko ludoteka: 17:00etatik 20:00ak arte

-Angiozar: 16:30etatik 19:30ak arte

Animatu eta probatu!

WhatsApp Image 2018-09-05 at 11.29.43

 

Iraileko bozgorailua

09

Iraileko bozgorailua: Bergaran gehiengoa euskalduna da. Sinistu EUSKARAZ edonon eta edozeinekin egin ahal dugula. Hautatu euskaraz egitea! Eman izena eta izan zaitez AHOBIZI!

09

“Beldartxo jatuna” haurrentzat antzerkia

Beldartxo jatuna kartela

Ostiral honetan, irailak 7, arratsaldeko 18:00etan “Beldartxo jatuna”  antzerki emanaldia izango da errotalde parkean. 0-6 urte bitarteko haurrentzat prestatutako emanaldia da.

Ez galdu aukera eta gerturatu ostiral arratsaldea primeran pasatzera!

Beldartxo jatuna kartela