Euskal Triviala

quesito berdea

Euskal Triviala bueltan da berriz ere. Euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera bikaina da honako hau, gainera bide batez, Bergarari buruzko ezagutzak lantzeko aukera eskaintzen digu jolas honek.

Parte hartzeko oinarriak:

-Edonork parte har dezake, banaka edo taldeka (gehienez 4 kide)

-Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake

-Parte hartzaileen adinaren arabera 3 kategoria egongo dira:

.A kategoria: LH 4, 5 eta 6

.B kategoria: DBH eta Batxilergoa

.C kategoria: 18 urtetik gorakoak

-15 galderako galdetegiak bete beharko dira

-Galdetegiak bete eta kutxetan sartzeko epea abenduaren 18an bukatuko da. Erantzunak sartzeko kutxak ikastetxeetan, Udaletxean, Udal Liburutegian, Agorrosinen, Angiozarren eta Osintxun daude.

-Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 12 erantzun zuzen) sariak zozkatuko dira abenduaren 19an.

-Sariak Elkar megadendan euskarazko kultur produktuak erosteko 20 euroko bonoak izango dira. Taldean parte hartzen bada, 10 euro pertsona bakoitzeko.

Animatu eta parte hartu!

Euskaraldiaren amaiera ekitaldia

Gaur emango zaio bukaera Euskaraldiari. 11 egun ahaztezin izan dira eta merezitako amaiera ekitaldia izango da gaur 19:00etan Seminarixoa aretoan.

Zatoz ahobizi eta belarriprest agurtzera!

WhatsApp Image 2018-12-03 at 10.30.45

Euskarazko literatur liburuak merkeago

kartela LIBURUAK MERKEAGO (1)

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan, abenduaren 10etik 15era bitartean Bergarako Elkar Megadendan erosten diren euskarazko literatur liburuak merkeago erosteko aukera egongo da. Izan ere, epe honetan egindako liburuen erosketen txartela Jarduneko bulegora ekarriz gero, deskontua abonatuko da.

Helduen literaturan: %50

Gazteen literaturan: %30

Haur literaturan: %15

*Gehienez 2 liburu pertsonako.

Animatu euskaraz gozatzen jarraitzera!

 

kartela LIBURUAK MERKEAGO (1)

Angiozarko ludotekan primeran

untitled

Angiozarko ludotekan ere ekintza ezberdin ugari egin dituzte azaroan zehar. Sukaldaritza tailerrak, Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza eta tratu onaren eguna ere ospatu dituzte besteak beste.

Ikusi argazkiak!

3 1 untitled 6

Tripontzia hemen da

tripontzia

Tripontzia Urteberriko Sariaren boletoak salgai jarri dira dagoeneko. Bertatik ateratako dirua Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeak finantzatzeko erabiliko da. Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratzeko egitasmoak antolatzen laguntzeko bideratuko da hain zuzen ere.

Jarduneko bulegoan salgai daude 5 eurotan, beraz, interesa duen oro bertatik pasa daiteke boletoa eskuratzeko.

tripontzia

 

Euskaraldia ludoteketan

ccd33686-d041-4fec-adfa-6ee5529f8f59

Bergarako ludoteketan Euskaraldia dela eta hainbat ekintza ezberdin burutzen dabiltza egun hauen zehar. Ahobizi eta belarriprest maskotak egiteaz gain photocall politak ere osatu dituzte esaterako. Osintxuko ludotekaren kasuan gainera bideo bat ere grabatu dute bertako haur, gazte eta gurasoekin.

Ikusi, ikusi!

IMG_7356 IMG_7298 ccd33686-d041-4fec-adfa-6ee5529f8f59 162b595f-1548-4e16-8198-6301c325c7d4

Euskarazko liburuen truke azoka

kartela LIBURUEN TRUKE AZOKA

Badator euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. Honekin lotuta, abenduaren 3an hasi eta 16ra bitartean euskarazko liburuen truke azoka jarriko da martxan. Bertan parte hartzeko, gaur egun erabili ez eta egoera onean dauden euskarazko literatur liburuak JARDUNera ekarri beharko dira abenduaren 3tik 14ra arte. Ekarritako liburu bakoitzeko txartel bat emango da eta honekin abenduaren 16an Seminarixoan egingo den 2.eskuko azokan beste liburu bat hartzeko aukera izango da.

 

kartela LIBURUEN TRUKE AZOKA

Berbalagun eta herritarrentzat pintxo-potea

BERRIKETAN pintxo-pote

Berbalagunak ekimenetik sortutako ideia ezin hobe bat da honako hau. Hileko azken ostegunetan pintxo-potea egiteko geldituko dira, honela modu atsegin eta jator batean euskara praktikatzeko aukera eman nahi da. Planteamendua taberna batetik abiatu eta 4 pote hartzea izango da.

Gainera proposamen berri honekin inguruko euskaldunak, Berriketan egitasmoan parte hartu ez arren, berbalagunekin harremanetan jarri eta harreman sare euskaldunak sortzea lortu nahi da, euskararentzat gune berriak irabaziz.

Lehen pintxo-potea azaroaren 29an egingo da 19:00etan Depor tabernatik hasita.

Animatu eta gerturatu pintxo-pote ezberdin bat egitera!

BERRIKETAN pintxo-pote