
Aurreko ostiralean Osintxuko ludotekan hostopilezko palmeratxoak egiten ibili ziren.
Ikusi zelako sukaldari bikainak diren!
Aurreko ostiralean Osintxuko ludotekan hostopilezko palmeratxoak egiten ibili ziren.
Ikusi zelako sukaldari bikainak diren!
Eskualdeko berbalagun egitasmoko kideek urtarrilaren 20an, igandea, Bergarako EREINDAJAN ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da honako hau eta Debagoiena dute lan eta eragin eremua.
Berbalagunak 11etan EREINDAJANen lokalean elkartu eta Aitziber Plazaola eta Iraitz Salegiren eskutik euren funtzionamendua, helburuak… ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Ondoren, Artatse elkartera hurbildu eta mahai baten bueltan bertako produktuak dastatu zituzten, honela bertako produktuak bultzatzeaz gain, euskara ahoan izanik harreman sare euskaldunak sortuz.
Igande honetan “domeketan familian gozatzen” ekimenaren baitan, sormena lantzeko aukera izango da. Oxirondoko gune librean 11:30etatik 13:30ak arte haur eta gurasoentzat eskulanak egiteko aukera izango da.
Gerturatu eta animatu igande goiza giro ederrean pasatzera!
Larunbatean pijama festa egin zuten Txapligun. Bakoitzak bere pijama eraman zuen etxetik eta jolas ezberdinak egin zituzten.
Arratsalde polita pasatu zuten!
Erabiltzaile zahar zein gaztetxoenekin txontxongiloak egin genituen pasa den astean. Emaitza koloretsua eta anitza izan zen; forma, kolore eta ezaugarri askotariko txontxongiloak sortu genituen guztion artean. Eskulan erraz eta polita!
Datorren urtarrilaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Xabalote Gaztelekuan, hemendik eta uztailera arte egingo diren ekintzen inguruko proposamenak jasotzeko bilera bat egingo da.
Beraz, gerturatu bertara eta guztion artean zein ekintza egin erabakiko dugu!!
Sorpresa ederra izan dugu gabonetako oporretatik bueltan! Zuhaitzaren azpian hainbat opari utzi zituen Olentzerok. Guztion artean opariak ireki eta jolas berriak probatu ditugu. Ederto pasatu dugu mahai jolas berriekin jolasten!
Urtarrileko euskararen bozgorailua: “Euskara nire ama hizkuntza ez izan arren, ibilbidea egiten ari naiz nirea izateko”
Gogotsu emango diote urteari hasiera Osintxuko, Angiozarko eta Bergarako ludotekek. Hona hemen hilabete honetarako prestatu dituzten ekintzak.
Gerturatu eta gozatu!
Aurtengo Euskal trivialeko azken edizioa ere arrakastatsua izan da. Denera 256 pertsonak parte hartu dute eta 125 galdetegi bete dira.
Hemen dituzue irabazleak:
A kategoria: Ane Mateos eta Oihane Martin
B kategoria: Auritz Arantzabal
D kategoria: Jose Luis Carnicero
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak irabazleei!