Gaztelekuko ekintzak

WhatsApp Image 2019-02-11 at 11.22.57

Otsailaren 16an, larunbata, ekintza ezberdinak antolatuko dira DBHko gaztetxoentzat Bergarako gaztelekuan. 17:00etatik 20:30ak arte sukaldaritza tailerra eta “just dancen” jolasteko aukera izango da bertan.

Animatu larunbat arratsaldean primeran pasatzera!

WhatsApp Image 2019-02-11 at 11.22.57

Sari banaketa ekitaldia

SARI BANAKETAKO KARTELA

Ostegun honetan, otsailak 14, San Valentin eguna aitzaki hartuta, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako sari banaketa ekitaldia egongo da, arratsaldeko 19:00etan Irizar jauregian.

Ekitaldian  sariak emateaz gain, irabazleek gutun eta esaldi sarituak irakurriko dituzte biolin doinuez lagunduta.

Animatu eta gerturatu egunari ikutu ezberdin bat ematera!

 

SARI BANAKETAKO KARTELA

Bertso saioa

WhatsApp Image 2019-02-05 at 18.35.47

Martxoaren 1ean bertso saio aparta izango da Bergarako Kartzela Zaharrean. Igor Elortza, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga izango dira bertsotan eta gaiak jartzen Ibon Leibar (Txinbo).

Saioa aratuste bezperan, gaueko 22:30ean izango den arren, sarrerak aurrez salduko dira 5euren truke. Horretarako otsailaren 14ean, osteguna, 19:00etan Irala kalean postu bat jarriko da.

Animatu eta gozatu!

WhatsApp Image 2019-02-05 at 18.35.47

Eskiatzera irteera

eskiatzera kartela (1)

Valdezcarayra eskiatzera irteera egingo da DBHko gazteentzat, otsailaren 23an, larunbata.

Izen ematea Jarduneko bulegoan egin beharko da otsailaren 18a arte.

Ez galdu aukera paregabe hau eta animatu elurraz gozatzera!

eskiatzera kartela (1)

Arizabaleta#27 “Euskaraldiaren ostean erabilaldia”

Maitane Arizabaleta

Oraingo honetan, Maitane Arizabaleta Astiazaranek hartu du lekukoa. Bergarako Berriketan egitasmoko koordinatzailea da eta Euskaraldiaren biharamunaz idatzi du.

Parte hartu al zenuen Euskaraldian?  Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten jarraitzeko garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!  Berriketan taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu! Hasi eta segi 2019an euskara ingurukoekin euskara erabiltzen. Egin jauzi!!
Mintzapraktika egitasmoen helburua, besteak beste, erabilera sustatu eta euskara erabiltzeko aukerak eskaintzea da, euskaldunon arteko arremanak saretuz.

Dezente dira euskara praktikatu nahi dutenen motibazioak: ikasitako praktikan jartzea, galdutako ohitura berreskuratzea, euskarazko giroa eta jendea ezagutzea….

Euskalduntze bidean pertsona horren inguru hurbilak eta harreman informalek sekulako eragina dute pertsona hauek hiztun hobeak izan daitezen. Komunikazio informal hauetan lortzen baita hizkuntza bat hitz egiteko erraztasuna, segurtasuna eta ohitura finkatzea.

Honen harira, euskaraz hitz egiteko aukera guztiak aprobetxatu behar dira, hizkuntza bat ikasteko modurik onena praktikatzea baita. Akatsik gabe hitz egitea, denbora eta ariketa eskatzen duen prozesu naturala baita.

Baina euskararen normalizazioan euskararen erabilera ziurtatzea ez da bakarrik euskara praktikatzeko beharra denaren ardura, gizarte osoaren erantzukizuna baizik. Beraz guztioi dagokigu altxor hau zaindu eta ondorengoei transmititzea.

Laburtuz, etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero, kalea euskaltegi bihurtuz…

Nerea, eta euskaltegiak zer paper jokatzen du kaleko erabileran jauzia ematerako orduan?

Gazteen antzerki eskola

GAZTEEN ANTZERKI ESKOLA

DBHko gaztetxoentzat antzerki eskola martxan jarri nahi da. Antzerkia, ahozko eta gorputz adierazpena bultzatzeko tresna bikaina da. Gainera metodologia parte hartzaile bidez aurrera eramaten denez, talde lana eta elkartasuna ere lantzen dira.

Saio hauek ostiraletan 17:15etatik 18:15etara burutuko dira Zabalotegi aretoan.

Animatu sormena landu eta giro ederraz gozatzera!

 

 

GAZTEEN ANTZERKI ESKOLA