Debagoienako berbalagunak Gasteizera irteera

IMG-20190511-WA0075

Joan den Larunbatean Debagoienako mintzalaguna programatik Gasteizera irteera antolatu zuten. 11:00etan Landerrekin, martxoaren 3ko kidearekin, elkartu ziren martxoaren 3ko elkartean eta honen eskutik azalpen batzuk jaso zituzten. Ostean ibilbide gidatua egin zuten eta bertan martxoaren 3ko murala eta Iñigo Arregik egindako eskultura ikusteko  eta 1976an gertatutakoa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Beranduago, eta pare bat pote hartu ondoren, La Bilbaina jatetxean denok elkarrekin bazkaldu zuten, bapo jan eta mintzalagunen arteko harremana sendotuz.

Arratsaldean, irteerari amaiera emateko, Esti Vera artistaren eskutik alde zaharreko 13 muraletatik 11  ezagutu zituzten, beraien inguruko azalpen guztiak jaso bitartean.

Egun zoragarria pasa zuten!

 

IMG-20190511-WA0073 - Kopia

 

IMG-20190511-WA0048 - Kopia

 

sdr

 

IMG-20190511-WA0075

 

sdr

 

Berbalagunak Gasteizera

kartela_001 (1)

Datorren larunbatean, maiatzaren 11an, eskualdeko berbalagunak Gasteizera irteera egingo dute. Bertan pare bat bisita gidatu egingo dituzte, 1976ko martxoaren 3ko memorialera eta Gasteizko muralak ezagutzera. Honetaz gain, trago bat edo beste hartzeko eta bazkaltzeko aukera ere izango dute.

 

Hemen egitaraua:

kartela_001 (1)

Udaleku irekiak eta zaintza zerbitzua

Eskuorrixa, aurretik, euskeraz

Aurten ere Jardun Euskara Elkarteak zaintza zerbitzua eskeiniko du udaleku irekiek iraun bitartean (uztailaren 1etik 26ra). Zaintzak goizeko 8:30ean hasiko dira 10:00ak arte. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 17ra egongo da zabalik eta horretarako esku orria beteta entregatu behar da edo zuzenean Jarduneko bulegoan bertan ere egin daiteke.

 

 

Eskuorrixa, aurretik, euskeraz

 

Eskuorrixa, atzetik, euskeraz

Hika ikastaroa

2019_HIKA_ikastaroa_001

2019ko maiatzean zehar hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Bergarako Udal Euskaltegiak Jardunen lankidetzarekin. Ikastaroa 10 ordukoa da, 5 egunetan banatuta. Izen ematea maiatzaren 10a baino lehen izango da eta 15€ ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. 2019_HIKA_ikastaroa_001

Herri Urratserako autobusa

HERRI URRATS 2019

AEDk, Loramendik eta Jardunek autobus bateratua antolatu dugu aurtengo maiatzak 12an Senperen ospatuko den Herri Urratsera joateko. Autobusak Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran egingo ditu geldialdiak. Txartelen prezioa 12€ izango da, 10€ bazkideentzat, eta maiatzaren 9ko eguerdia izango da hauek eskuratzeko azken eguna.

HERRI URRATS 2019