
Bergarako jaixetan kanpora zoiazela? Ba, zoiazen lekura zoiazela, ez galdu aukera eta bidaliguzu postal bat!
Hemen informazio gehiago:
Bergarako jaixetan kanpora zoiazela? Ba, zoiazen lekura zoiazela, ez galdu aukera eta bidaliguzu postal bat!
Hemen informazio gehiago:
Joan den larunbatean, ekainaren 1ean, Euskal Herriko berbalagunen jaia, mintza eguna, ospatu zuten Lapuebla de Labarkan, Arabar Errioxan. Urtero bezala Euskal Herriko hamaika txokotako berbalagunak elkartu ziren bertan,denera gutxi gorabehera, 150 lagun.
Autobusean 11:30ak aldera heldu ziren Lapueblara eta bertako arduradunek ongi etorria egin ostean, bertako produktuekin egindako hamaiketakoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten.
Tripa bete ostean, taldetan banatu zituzten. Lehen taldea, plazan geratu zen aditu baten azalpenak jarraituz, ardo eta olio dastaketa egiten. Bigarren taldea, COVILA upeltegira joan zen upategia ikusi eta bertako ardoa dastatzera eta hirugarren taldea ordea, “mahats tren turistikoa” hartu eta Poveda parke naturalera joan zen, bidean Arabar Errioxako paisaia zoragarriaz gozatuz, Amaia bertako herritar baten azalpenak jarraitzen zituzten bitartean.
Goizeko ekintzak behin amaituta, plazan bildu eta musikarien laguntzaz kalejiran Assa ikastolaruntz abiatu ziren, giro ederrean gainera!!!
15:00etan Assa ikastolako frontoian majo bazkaldu eta berbetan, dantzan eta kantuan aritu ostean 19:00ak aldea autobusa hartu eta penaz etxerantz abiatu ziren.
Benetan egun ederra pasa zuten Euskal Herriko herri eder honetan!!
sdr
Gogoratu gaur, arratsaldeko 19:00etan, Seminarixoan Erraiak dokumentalaren emanaldia izango dela. Bertan Ekain Martínez de Lizarduy Stürtze, zuzendari eta gidoigilea, egongo da dokumentalaren nondik norakoak azaltzen.
Hemen dokumentalaren aurrerapen txiki bat:
Akuarelekin sormena landu dugu; eguraldi ona lagun, ur jolasak eta ponpa erraldoiak egin ditugu; betiko jolasetan aritu gara… eta konturatu orduko maiatzari agur esateko ordua iritsi da!
Ekaineko euskararen bozgorailua:
“Ez nazazu armairuan gorde, maite nauzulako; goza nazazu segundu oro, bizitzako arlo guztietan… EUSKARA”
Ekintzaz beteta dator Ekaina Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko ludoteketan.
Hemen daukazue ekainerako Txapliguko gazte eta hezitzaileek prestatu duten egitaraua.
Maiatzaren 22an itxi genuen zuen proposamenak jasotzeko epea eta inoiz baino parte hartze handiagoa izan dugu urte honetan.
Oraingoan marrazkiak bi kategoriatan banatu ditugu (12 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak) eta lema bakarrik bidaltzeko aukera izan dugu, baita ere.
Gauzak horrela izanik, hiru dira sarituak:
Umeen irudia: Noa Lezeta Iturralde (9 urte) – 60€
Helduen irudia: Nagore Aranburu Jimenez (36 urte) – 100€
Lema onena: Uxue Larrañaga Salaberria (8 urte) – 40€ – Lema: Hitz eta pitz gu euskaraz gabitz!
Jaietan, helduen 1.800 zapi eta umeen (tamaina txikiagokoak) 200 aterako dira. Hauek eskuratzeko bi egun izango dituzue eta hainbat lekutan salduko dira: Jardunen bertan, herriko zenbait tabernatan eta 6an Irizar kalean eta 7an San Martin plazan jarriko diren mahaietan.
Noa, Uxue eta Nagore.
Aroztegi aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langile bila gabiltza. Norbait interesatua badago bidali kurrikulum-a jardun@topagunea.com helbidera ekainaren 5a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara.
Errigorako kontserbak heldu dira!!
Zuen eskaerak jasotzeko pasa zaitezte Jarduneko bulegotik!