
Uztaileko euskararen bozgorailua:
“Ohean, zutik, eseria ala etzanda, bikotean zein lagunekin, azkar, astiro, ozen, baxu, goian, behean, berdin dio nola EUSKARAZ hitz egitea zoragarria da”
Uztaileko euskararen bozgorailua:
“Ohean, zutik, eseria ala etzanda, bikotean zein lagunekin, azkar, astiro, ozen, baxu, goian, behean, berdin dio nola EUSKARAZ hitz egitea zoragarria da”
Uztailan udako ordutegian egingo dugu lan Jardun Euskara Elkarteko bulegoan, eta harrera orduak honako hauek izango dira:
Goizez
9:00 -13:00
Asteazkenetan
9:00 -13:00
15:00 -19:00
Ederki hasi dira Jardun Euskara Elkarteak Askizun antolatu dituen Udaleku Itxiak. Gaztetxoak gogotsu dabiltza eta eguraldia ere beraien alde dagoela dirudi. Hemen lehen bi egunetan ateratako argazki batzuk:
Badira pare bat aste udako postal lehiaketa martxan jarri genuela. Dagoeneko heldu zaizkigu batzuk. Gogoratu, zoazen lekura zoazela, bidaliguzu postal bat. Zuen oporren berri izan nahi dugu!
Anima zaitez!
Atzo, beroari aurre egiteko, osintxuko ludotekako haurrak bañujantziak jantzita auzoko plazara atera ziren. Bertan zenbait ur jolasetan eta “zikinen” jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten.
Primeran ibili ziren eta horren adierazgarri dira hurrengo argazkiak:
Eskola garaia amaitzear dago eta antzerki eskolakoei ere ikasturtea amaitzeko ordua heldu zaie. Kurstoari agur esateko Gu antzezlana prestatu du Kokoxa antzerki taldeak.
Hurrengo ostegunean, ekainak 20an, iluntzeko 20:00etan Seminarixoan antzerkiaz gozatzeko hitzordua duzue beraz, animatu eta gerturatu zaitezte!!
Maiatzaren 20tik ekainaren 6ra bitartean irekita egon dira Euskal Trivialeko kutxak eta parte hartzea bikaina izan da. Guztira 323 pertsonak hartu dute parte eta 164 galdetegi bete dira.
Hona hemen aurtengo irabazleak:
A kategoria: Maria Fernanda eta Abdul | Malen Elkoro eta Lara Cabrejas
B kategoria: Anartz Almortza eta Aimar Arkotxa
D kategoria: Tere Errasti eta Felipe Landa | Mª Angeles Padilla
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak sarituei!!
Irabazleak, sariak jasotzeko, pasa zaitezte Jardun Euskara Elkarteko bulegotik.
Hurrengo asteartean, ekainak 18, arratsaldeko 18:00etan Udaleku Irekien inguruko guraso bilera egingo dugu Seminarixoan.
Jantzi blusa, kamixeta, zapi, partxe, txapa, pegatinak… ETA GOZATU JAIXETAZ!!
Dagoeneko jaso ditugu jaietako zapiak. Bat eskuratu nahi duzula?
Ba pasa zaitez Jardun Euskara Elkarteko bulegotik, herriko Arrano, Ganbara, Bule, Pol-pol eta Kortazar tabernetatik; Irala kalean ostegunean (19:00-21:00) edota San Martin plazan ostiralean (18:00etatik aurrera) jarriko ditugun postuetatik.
*Haurren zapiak, soilik, Jardun Euskara Elkarteko bulegoan edo ostiralean San Martin plazan jarriko dugun postuan eskuratu ahal izango dira.