




Azken asteotan aurtengo Jarduneko eskaintza gutxika aurreratzen joan gara. Oraingoan, Ikastetxeetan eta bergarako zenbait puntutan (Udaletxean, Liburutegian…) eskuragarri izango duzuen eskuorria aurkezten dizuegu, eskaintza osoarekin.
Gaurkoan, Monika Belastegi dugu Kataianeko hitzaren jabe, Udal Euskaltegiko Patxi, Marian eta Arantzazuk luzatutako kezka/galderei erantzuteko prest!
Udal euskaltegiko ikasleek egindako hausnarketari jarraipena emanez, hona hemen Monika Belastegi Goiena komunikazio taldeko kidearen iritzi artikulua.
Patxik, Marianek eta Arantzazuk ez bezala, etxean jaso dut nik euskara, ama hizkuntza dut. Patxik, Marianek eta Arantzazuk ez bezala, ikasketak euskaraz egin ahal izan ditut, eta halaxe egin ditut. Zentzu horretan euren aldean nire bidea erraza izan da.
Lanean, Goiena Komunikazio Taldean, euskara da erabiltzen dugun hizkuntza eta Ibilbide profesionalean euskara ikasle eta euskaldunberri askorekin egotea tokatu zait. Eta egoera horietan beti pentsatu izan dut itzelezko meritua zuela nirekin une horretan euskaraz ari zen pertsona horrek. Izan ere, esateko zutena euskaraz esan ahal izateko, euskaraz komunikatu ahal izateko, esfortzu handia egiten ikusi ditut. Egia da beti ez dela izan erraza elkar erabat ulertzea, baina zer gutxiago une horietan enpatiaz eta pazientziaz jokatzea baino? Seguru hurrengoan hitzak errazago eta naturalago aterako direla.
Kazetariontzat hizkuntza ondo menperatzea ezinbestekoa da irakurle eta ikus-entzuleek gure mezua ondo uler dezaten. Bada, hori horrela izan dadin, eta badakigulako gure irakurle eta ikus-entzuleen artean euskara maila desberdinak daudela, hizkuntza ahalik eta errazen eta zuzenen erabiltzen saiatzen gara. Hala, aukera paregabea iruditzen zait euskara ikasten ari direnentzat Goienak eskaintzen dituen aukerak baliatzea – gure aldizkariak eta webgunea irakurtzea eta telebista ikustea–. Debagoieneko gertakariekin informatuta egoteaz batera, euskara ikasgeletatik kanpo, modu arin eta entretenigarrian jasotzeko beste bide bat da.
Are gehiago, zuek ere baduzue lekua gurean: bertara etorrira, gutun bidez, webgunean komentarioak idatzita… Pozik jasoko ditugu zuen iradokizunak. Beldurrak eta lotsak alde batera laga eta euskara gutxiago edo gehiago jakin, dakizuena dakizuela, erabili. Eta Goienako kazetariren batekin kalean topo eginez gero, lasai asko egin euskaraz!
Katearekin jarraitzeko, Damian Madinabeitiari (Game Erauntsia taldeko kideari) luzatzen diot ondorengo galdera: bideo jokoak horren modan dauden sasoi honetan, ze hizkuntzatan jokatzen dute gazteek? Ba al dago euskal komunitaterik?
Jardun Euskara Elkarteak datorren irailaren 27an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Udalak antolatutako Kultura Kalera ekimenaren barnean, Jolas Leku ibiltaria antolatu du.
Bertan, munduko jolasak, mandalak margotzea eta kantu jolasak egingo ditu bertaratzen diren haur eta guraso guztientzako.
Jarduneko eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emateko irakaslea behar da.
Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali gaztejardun@topagunea.com helbidera.
Curriculumak aurkezteko azken eguna irailak 26a izango da.
Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan
Como en años anteriores, este año también Jardun Euskara Elkartea impartirá clases de refuerzos de euskera de lunes a viernes con la colaboración del ayuntamiento de Bergara.
Empezaremos en octubre y dependiendo del nivel de euskera del niño/a, los horarios serán diferentes. Éstas clases empezarán en Octubre.
Para más infromación, acurdir a la oficina de Jardun, en el Palacio Errotalde (biblioteca municipal) o llamar al teléfono 943763661.
Aurtengo ikasturtera begira, aurrekoetan bezala, haur eta gaztetxoei zuzendutako bertso eskola antolatu dugu. Urritik maiatzera bitartean, asteartetan, izango duzue bertsozale gaztetxoenek zita. Klaseak Udal liburutegiko ganbaran izango dira eta doaineko ikastaroa izango da.
Izen emateak:
jardunkultura@topagunea.eus
Errotalde jauregian z/g
943763661/605712469
Animatu zaitezte!
Datorren hilean, Urriak 10 ean, Xaboi ekologikoak egiteko tailerra antolatu du Jardun euskara elkarteak. Irizar jauregian izango da eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arteko iraupena izango du.
Tailerren prezioa 5€koa izango da Jarduneko bazkideentzat eta berbalagunentzat, gainontzekoek berriz, 7€ ordainduko dute. Tailerra amaitzean bakoitzak xaboi bana etxera eramateko aukera izango du.
Izen emateak:
jardunkultura@topagunea.eus
Errotalde jauregian z/g
943763661/605712469
Gehienez 15 pertsonako taldea osatuko da. Beraz, ez galdu aukera eta, animatu zaitez izen ematera!
CodeSyntax-ek sortutako aplikazioa dugu Egunean Behin. Android eta Iphone erabiltzaileentzat sorturiko tribial estiloko joko bat da. Euskal erreferentziadun iturri ezberdinetatik sortutako 50.000 galdera prestatu dituzte eta egunean 10 galdera argitaratuko dira kirola, geografia, matematika, kultura eta abarren inguruan. Zenbat eta erantzun gehiago asmatu eta zenbat eta azkarrago puntu gehiago lortu ahal izango dira eta domekero ranking-a ikusteko aukera izango da. Irailak 16tik aurrera denboraldi berriari ekingo diote eta zenbait berrikuntza egingo dituztela jakinarazi dute.
Hau horrela, bergarar batzuk “Ariz-Ondo” izeneko talde bat egiteko proposamena egin dute. Jolasean dabiltzan bergarar guztiak elkartzea helburu duena.
-Jokua jeisteko GooglePlay edo AppStoren
-“Ariz-Ondo” taldeko kide izateko: https://eguneanbehin.app.link/rhNDjOp8cY