Nafarroa oinezera autobusa

Print

Urriaren 20an Nafarroa oinez 2019 ospatuko da Tuteran eta, azken urteotan bezala, debagunek bertara joateko autobusa antolatu du. Gaurtik hasi eta urriaren 17ra bitartean izango duzue zuen txartela eskuratzeko aukera, AED, Loramendi eta Jardun euskara elkarteetako bulegoetan.

Geltokiak:

-9:00 Aretxabaleta (Azbe)

-9:15 Arrasate (Garibai)

-9:30 Bergara (Autobus geltokia)

Tuteratik buelta arratsaldeko 19:00etan izango da.

Prezioa:

-Txartel arruntak 12€

-Bazkideak 10€

Print

Kopla barik

IMG-20191004-WA0001

Dagoeneko martxan dago Kopla Barik bertso eskola. Asteazkenero, arratsaldeko 19:00etan, Kartzela Zaharrean elkartzen dira.

Animatu eta gerturatu probatzera!

 

IMG-20191004-WA0001

Txapligun ate irekiak

Txapligu, zabalpen kartela
Asteburu honetatik aurrera Txapliguk ateak zabaltzen ditu 2019-20 ikasturtera begira. Larunbat eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara Oxirondo azokako lehen solairuan elkartuko gara. Lehen hezkuntzako 3. mailatik 6. maila arteko gaztetxoentzat dago bideratua.
Lehen bi asteburuak, ate irekiak izango dira eta adin honetako gaztetxoak bertara gerturatu eta arratsalde bikainak pasatzeko aukera izango dute.
Txapligu, zabalpen kartela

Urriko euskararen bozgorailua

10.- URRIA 2019

Urriko euskararen bozgorailua:

“Nik ez dakit Euskal Herri euskalduna lortuko dugun, baina nire burutik hasita espazioak euskaraz betetzen saiatuko naiz. Edozein kasutan ere, hori delako egin dezakeedana, egin nahi dudana eta niretzat zentzua duena” Jon Sarasua

10.- URRIA 2019

Udako postal lehiaketa

IMG_20190930_173640

Badira hilabete batzuk Udako postal lehiaketa martxan jarri genuela. Batzuk izan zarete oporretan gutaz oroitu eta postala bidali diguzuenak, eta guzti hauen artean hautaketa egin dugu…

Idoia Igartuak Groenlandiatik bidali diguna aukeratu dugu bereziena bezala eta, horrenbestez, Elkar megadendan erosteko 100€ko bonoa irabazi du.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta Zorionak Idoia!

IMG_20190930_173640

 

Jon Maiaren “Desde Extremadura al Bertsolarismo” hitzaldia San Joxepe elkartean

jon maia san joxepe

Jon Maiaren “Desde Extremadura al Bertsolarismo” hitzaldia San Joxepe elkartean

Urriaren 9an, astezkenean, 19:00etan, Jon Maiak “Desde Extremadura al Bertsolarismo” hitzaldia emango du Bergarako San Joxepe jubilatuen elkartean. Hitzaldia gazteleraz izango da eta  San Joxepeko “hamabostaldi kulturalaren”  barruan kokatuta dago.

Jonek Extremaduratik etorritako familia erdaldun batean hazi eta punta-puntako bertsolari izaterainoko ibilbideari buruzko bizipenak eta hausnarketak partekatuko ditu bertaratuko direnekin.

Charla “desde Extremadura al bertsolarismo” de Jon Maia

El 9 de octubre, miércoles, a las 19:00 horas, Jon Maia ofrecerá la charla “desde Extremadura al bertsolarismo” en la asociación de jubilados San Joxepe de Bergara. La charla será en castellano y se engloba dentro de la “quincena cultural” que organiza San Joxepe Jubilatuen Elkartea.

Desde Extremadura al Bertsolarismo. Es una conferencia que correrá a cargo de Jon Maia, bertsolari guipuzcoano con orígenes extremeños, que disertará de cómo un hijo de emigrantes ha podido llegar al “bertsolarismo”.

jon maia san joxepe

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa

KARTELA HITZEN AHAIREA

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.

Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroa urriaren 24an, azaroaren 7an eta 28an burutuko da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean.

Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainontzekoentzat izango da.

Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da.

•    Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

•    Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?

•    Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

•    Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.

 

Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!

 

KARTELA HITZEN AHAIREA

Kultura Kalera

jardun_logoa

Herriko kultura elkarte ezberdinak ezagutarazteko egiten den ekimena da Kultura Kalera. Aurten ere, Jardun Euskara Elkarteak, tartetxo bat izango du ekimen honetan. Domekan, Irailak 29an, goizeko 12:30etatik 14:00etara bitartean, gure urte osoko ekintzen berri izateko aukera ezin hobea edukiko duzue San Martin plazan jarriko dugun informazio puntuan.

Animatu zaitezte!