Domeketan familian gozatzen

azaroa (1)

Datorren igandea hilabeteko azken domeka denez, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Oxirondoko gune librean sukaldaritza eta mahai jokoetaz gozatzeko aukera izango dute familiek “Domeketan familian gozatzen” egitasmoaren barruan.

Animatu zaitezte familian disfrutatzera!

azaroa (1)

Euskaraldia bueltan da…

Kartela_001
Hurrengo urtean ospatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, baino jada berriro lanean hasteko ordua heldu zaigu eta horretarako herri batzordea aktibatzen hasi gara.
 
Datorren astelehenean, azaroak 18an arratsaldeko 18:30ean, Kike Amonarrizen hitzaldia izango dugu Irizar jauregiko 3.solairuan. Berak aurreko urteko Euskaraldiko emaitzetaz hitzegin eta hurrengo edizioko helburuak azalduko dizkigu.
 
Gonbidatuta zaude!
Kartela_001

Txapligu

6

Joan den asteburuan Txapliguko gaztetxoak ederto ibili ziren. Zapatuko giro txarra berotzeko asmoz sukaldaritza saioa egin zuten, bizkotxoaren errezeta hartu eta beharrezko osagaiak nahasten igaro zuten arratsaldea. Dastatu ere egin zituzten, noski!

Domekan, antzerki eguna zela eta, plastilinazko txontxongiloak sortu zituzten. Amaitzean, pertsonaia hauek eta inprobisazioa erabiliz antzerkitxoak egiten jardun zuten.

Hau horrela, asteburu paregabea pasa zutela ziur esan dezakegu!

1 6 8 9 312

4

 

 

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa

AmodiozkoGutunak2020_001

Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXVIII. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, IV.a.

Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 17a baino lehen.

Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!

 

*Jarraian informazio guztia:

AmodiozkoGutunak2020_001 AmodiozkoGutunak2020_002

URRIA BERGARAKO LUDOTEKAN

IMG_0493


IMG_0472 IMG_0493 IMG_0512 IMG_0568 IMG_0600 IMG_0607 IMG_0250 IMG_0428 IMG_0441 IMG_0293 IMG_0335 IMG_0240 IMG_0250

Kaixo familia!

Azken asteetan ekintza ugari egin ditugu ludotekan. Ibaiaren azterketa, sukaldaritza, eskulanak, arimen gaua…

Errekako ura aztertzen ibili ginen. Deba ibaiko ura hartu eta esperimentu desberdinak egin genituen uraren kalitatea neurtzeko. Indarrak hartzeko txokolate eta oluarekin, barritak egin genituen, eta oso onak irten ziren!

Horrez gain arimen gaua ere ospatu genuen. Euskal herriko ohitura zaharra ezagutu genuen, kalabazak hustu, kandelak piztu, aurpegiak margotu, disfrazatu eta janari eske atera ginen ludotekatik. Xanduli manduli kikirriki, eman goxokiak guri!!!

Oso ondo pasatu ditugu egun hauek!

Hurrengorarte!!

EGILEAK

Wilmary, Maryam eta Mounir

Euskara sustatzeko ekintza plana

euskara_plana

Bergarako Udalak, 2019tik 2022ra bitartean, euskara sustatzeko ekintza plana aurkeztu zuen asteartean. Plan honen helburu nagusia euskara Bergarako ohiko hizkuntza izatea da, Bergara euskararen arnasgune izatea. Laburbilduz, lan programa egunerokotasuneko zazpi arlotara bideratu da nagusiki: Familia, Irakaskuntza, Helduak euskalduntzera/trebatzera, Udala, Lan-mundua/merkataritza, Arlo soziokulturala: Kirola/aisia/kultura/etab. eta azkenik, teknologia berriak eta hedabideak/herri-hizkera.

Etxez-etxe banatuko diren eskuorriak argitaratu ditu udalak, bertan planaren inguruko informazio guztia eskura izan ahalko duzue. Euskara sustatzearen inguruko testigantzak jasotzen dituen bideo bat sortu du baita ere.

https://www.bergara.eus/es/node/13794

https://goiena.eus/bergara/1572970169734-bergara-euskararentzat-arnasgune-izan-dadin-lanean

 

euskara_plana

Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta

ATT00022

Abian da Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta. Azaroaren 1etik Abenduaren 1era bitartean zuen eskaera egiteko aukera duzue. Eskaerak egiteko bi aukera daude: online www.ikaskoli.eus orrialdean edo jardun euskara elkarteko bulegoan bertan edo telefonoz 943763661 605712469 zenbakietara deituta.

 

* Informazio guztia: www.ikaskoli.eus

 

 

ATT00022

Irakurketa erraza taldea

IRAKURKETA ERRAZA TALDEA kartela

HITZETIK AHORA

Irakurketa Erraza taldean komentatzeko egitasmoa

Azaroan Bergarako Udal Liburutegian

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea.

Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

HASIERA DATA: azaroaren 21a, osteguna. Ikasturtean 6 saio egingo ditugu.

ORDUTEGIA: 18:00etatik 19:00etara

TOKIA: Bergarako Udal Liburutegian

Prezioa: Doan (lekuak bete arte).

Izen-ematea azaroaren 11 baino lehen Jardun euskara elkartean: jardunkultura@topagunea.com edo 943763661 telefono zenbakian.

-BERRIKETAN-

IRAKURKETA ERRAZA TALDEA kartela

“Erradikalak ginen” antzezlana

kartelak erradikalak ginen

Jardun euskara elkarteak “Erradikalak ginen, gara eta izango gara” antzezlana antolatu du hurrengo azaroak 16rako. Hau, Seminarixoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta 4€ko sarrera izango du.

‘Erradikalak ginen, gara eta izango gara’. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak ‘Neska gazte promesa’ etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen
gaituzten beste hainbat gaiez kantatu eta kontatu nahi dute. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

 

kartelak erradikalak ginen