JAI MAROKOARRA OSPATU DUGU BERGARAKO LUDOTEKAN

IMG_20191216_184130

Sallam alaikum familia:

Atzo, abenduak 17 astelehena, oso egun berezia bizi izan genuen bergarako oxirondoko ludotekan. Guraso batzuk ludotekan marokoar festa berezi bat antolatu zuten ludotekako erabiltzaile guztientzat.

Denetarik egiteko aukera izan genuen, Marokoko jantzi tradizionalak probatu, bertako pasta goxo batzuk egin, hennarekin eskuak margotu, tea eta pasta ezberdinak probatu genituen,…

Eskerrik asko bihotzez lan guzti hau aurrera eraman zenuten guraso eta familia-kide guztiei. Baita ere parte hartu zenuten gainerako guraso eta tutore guztiei. Eskerrik asko guztioi.

 

Sallan alaikum familia:

Ayer, lunes 17 de diciembre, celebramos un día muy especial en la ludoteca de Bergara. Algunas madres organizaron una fiesta marroquí para todos los miembros de la ludoteca.

Hicimos todo tipo de actividades: probarnos trajes tradicionales, hicimos pastas típicas de marruecos, nos pintaron las manos con henna, probamos te y comimos diferentes pastas,…

Muchísimas gracias por llevar acabo esta actividad  a todas las madres y familiares. También a todos los padres y tutores que participasteis en este día. Muchas gracias a todos/as.

 

 

IMG_1438 IMG_1460 IMG_1465 IMG_1491 IMG_1492 IMG_1501 IMG_1502 IMG_20191216_184130 IMG_20191216_184144 IMG-20191216-WA0006 IMG-20191216-WA0007 IMG-20191216-WA0009 IMG-20191217-WA0000 IMG-20191217-WA0009

Domeketan familian gozatzen

abendua (1)

Abenduaren 22an, “Domeketan familian gozatzen” izango dugu goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Oxirondoko gune librean. Bertan sukaldatzeko eta gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute familiek.

Animatu zaitezte!!

abendua (1)

Txapligu

4 (5)

Pasa dan larunbatean Txapliguko haur eta hezitzaileak, Agorrosingo igerilekuetara joan ziren arratsalde pasa.

Bertan jolas eta ekintza ezberdinak egin zituzten eta primerako arratsaldea pasa zuten!

6 (1) 2 (6) 4 (5)

 

Mahai jolasen arratsaldea

Kartela (2)
Oxirondo, Angiozar eta Osintxuko ludotekek, Bergarako Udalaren laguntzarekin, datorren abenduaren 13an mahai jolasen arratsaldea antolatu dute Oxirondo azokako beheko solairuan.
Arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara herriko haur eta gurasoek aukera paregabea izango duzue bertara gerturatu, mahai jolas ezberdinak ezagutu eta jolasteko.
Adin tarte guztietakoak gerturatu daitezke eta momentu aproposa izan daiteke helduok haurrekin jolasteko.
Abenduaren 13an ikusiko dugu elkar! Animatu!
Kartela (2)

Baserritar buruko zapiak eta txapela janzteko ikastaroa

KARTELA IKASTAROA

Gabonak gainean ditugu eta garai honetan baserritarrez janztea oso ohikoa da. Honi lotuta, Jardun euskara elkarteak baserritar buruko zapiak eta txapela janzten ikasteko saioa antolatu du. Ikastaroa abenduaren 23an izango da, Irizar jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Ikastarora ekarri beharreko materiala hurrengoa da: zapia/txapela, gomak, gantxoak eta orratzak.

Izen ematea: Jardun euskara elkarteko bulegoan, jardunkultura@topagunea.com, 943763661/605712469

KARTELA IKASTAROA

Bergarako ludotekak

bERGARAKO LUDOTEKAKabendua

Abenduan murgildu gara jada, eta hilabete honetarako ekintza mordoxka bat antolatu dituzte bergarako ludoteketan. Jarraian egitaraua:

 

Bergara abendua Osintxu abendua Angiozar abendua

Abenduak 3, Euskararen eguna

Kartela abenduak 3

Bihar, abenduak 3, euskararen eguna ospatzeko asmoz “Barrexerka” taldearen eskutik umorezko esketxak izango dira ikusgai Seminarixoan, arratsaldeko 19:00etan.

 

Kartela abenduak 3