Domeketan familian gozatzen

urtarrila

Datorren igandea, urtarrilak 26a, hilabeteko azken igandea denez, Jardunek “domeketan familian gozatzen” egitasmoa antolatu du. Oraingoan San Blas opilak egiteko aukera izango dute familiek, Oxirondo ludotekan, goizeko 11:30etatik 13:30etara.

Animatu zaitezte domekan familian gozatzera!

urtarrila

Osintxuko ludoteka

2 (8)

Atzo arratsaldean, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak, gustora asko ibili ziren sukaldari lanetan. Postre goxo-goxo bat prestatu zuten. Ludotekako haur baten gurasoa gerturatu zen bertara bizkotxo hau nola egiten den erakutsi eta azaltzera.

Eskerrik asko Davinia!

1 (5)

2 (8)

Txapligu

13

Aurreko asteburuan, urtarrilak 12an, Txapliguko haur eta hezitzaileek, pijama festa antolatu zuten. Jolas ugari egin zituzten eta primeran ibili ziren!

12 13 7 (2) 8

TÚ-tikGU-ra Ongi etorri Bergarako Berbalagunon Mundura!

Bergara-MP-kartela_001

2020an euskaraz hasi nahi duzula? Ba, zatoz Berriketan taldera!!

Euskaltzale guztiei gonbidapena luzatu nahi dizuegu, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzapraktika lasai egiteko 4-6 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartu eta euskaraz egiteko konpromisoa hartuz.

Izena emateko:

Jardun euskara elkartean (Errotalde jauregia z/g), 943763661 telefono zenbakira deituz edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora idatziz.

Animatu eta segi euskara zabaltzen!!

Bergara-MP-kartela_001

Bergarako hika lantzeko ikastaroa

2019_20_HIKA_ikastaroa_Euskaltegian_001

2012ko otsailean zehar hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Bergarako Udal Euskaltegiak Jardunen lankidetzarekin. Ikastaroa 10 ordukoa da, 5 egunetan banatuta. Izen ematea urtarrilaren 24a baino lehen izango da eta 15€ ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Ikastaroa euskaraz jakin eta Bergarako hitanoa iasi zein praktikatzeko interesa dutenentzat zuzendua izango da.

 

2019_20_HIKA_ikastaroa_Euskaltegian_001

Amodiozko esaldien lehiaketak

AmodiozkoGutunak2020_001

Urtarrilaren 6an amaitu zen zuen amodiozko gutunak jasotzeko epea baino, oraindik, badaukazue amodiozko esaldien lehiaketan parte hartzeko aukera. Urtarrilaren 17a baino lehen bidali beharko dituzue, whatsapp bidez edo mezuz, 605712469 telefono zenbakira.

Ez denborarik galdu eta animatu parte hartzera!

AmodiozkoGutunak2020_002