Jardunek ere Bergara oinez ekimenean parte hartuko du

bergara-oinez

Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurten Bergara oinez ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da. Bergara oinez bizitza soziala eta osasuntsua bultzatzen dituen ekimena da, horretarako, ordubete/ordu eta laurdeneko iraupena duten ibilaldiak antolatzen dituzte herriko zenbait erakundek.

Edizio berria berrikuntzekin dator, alde batetik pasa den urtean baino paseo gehiago antolatu dira (iaz 10, aurten 15). Bestalde erakunde antolatzaileen kopurua ere handitu egin da, Jardun euskara elkarteak ere parte hartuko du ekimen honetan.

Irteerak eguenetan izaten dira (Irailaren 20an Aspacek antolatu duena izan ezik, domekan izango dela), goizeko 10:15ean Agorrosinetik abiatuko dira. Irteera bakoitza elkarte/eragile baten esku egongo da eta paseoaren ostean gosaria eskainiko dio taldeari. Aldez aurretik izen ematea komenigarria izango litzateke, Agorrosinen (943 77 70 95) bertan edo San Joxepen (943 76 10 59).

Ibilaldien egunak:

  • Martxoaren 12an, San Joxepek antolatuta.
  • Martxoaren 26an, Kattalin elkarteak antolatuta.
  • Apirilaren 16an, Osasun publikoak antolatuta.
  • Apirilaren 30ean, Jardunen eskutik.
  • Maiatzaren 14an, Aranzadi Ikastolaren eskutik.
  • Maiatzaren 28an, Pol-Polek antolatuta.
  • Ekainaren 11n, Duintasunak antolatuta.
  • Ekainaren 25ean BPX-ek antolatuta.
  • Uztailaren 9an, Jardunen eskutik.
  • Irailaren 10ean, Goyeneche Fundazioaren eskutik.
  • Irailaren 20an (domeka), Aspacek antolatuta.
  • Urriaren 8an, Bergarako Farmaziek antolatuta.
  • Urriaren 22an, Mariaren Lagundiak antolatuta.
  • Azaroaren 12an, Osasun Zentroak antolatuta.
  • Azaroaren 26an, Mariaren Lagundiak antolatuta.

Txapligu. City Jump

3 (11)

Pasa den asteburuan Txapliguko gaztetxoak, autobusa hartu eta, City Jumpera joan ziren arratsalde pasa. Primeran ibili ziren koltxonetatik koltxonetara saltoka. Hemen egun hartako zenbait argazki:

1 (7)

3 (11)

4 (7)

Laburbira 2020

Laburbira Kartela A3 - BERGARA

Badator Laburbira2020! Euskarazko film laburren zirkuituak 17.edizioa betetzen du aurten. Martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean hainbat herri bisitatuko ditu. Esklusiboki euskaraz eginiko 9 film labur ikusteko aukera paregabea dugu hau, zinefiloa bazara ezin duzu hitzordua galdu! Bergaran ere izango dugu hontaz gozatzeko aukera. Aurki izango duzue informazio gehiago, adi egon!

 

EGUNA: martxoak 25, asteazkena

ORDUA: 20:00

TOKIA: Seminarixoa

SARRERA: 3€

 

Laburbira Kartela A3 - BERGARA

Elorza#34

Ander

Azkenengo Kataian Izaro Aperribaiek izan zuen bere hitza emateko aukera eta musikaren munduan mugitzen jarraitzeko asmoz Ander Elorzari, Fly Shit taldeko kideari, pasatu zitzaion kataibegia. Hemen bere artikulua:

 

Musika munduan hasi berriak diren talde gehienek egin ohi duten bezala, gu ere gustuko taldeen abestien bertsioak egiten hasi ginen; batzuk euskaraz ziren, baina beste asko gaztelaniaz edo ingelesez (guk watxiweriz). Bertsioak egitetik sortzera salto egin genuenean, orduan bai, orduan euskaraz hasi ginen, eta harrezkero kantu bakarra egin dugu gazteleraz (lehenengo diskoan sartu genuen). Gerora, idazle desberdinen testuak erabili ditugu eta jatorrizko hizkuntza gaztelera edo ingelera izan arren, guk euskaratu egin ditugu, horrela geureago egin eta esaten ari garena ulertzeko, mezuak ere garrantzia baitu.

Ez dut gogoratzen hasieran hizkuntzaren hautuaren gaineko eztabaidarik izan genuenik (24 urte pasa dira eta), baina esango nuke, hasieratik argi izan genuela euskaraz izan behar zela. Alde batetik gure hizkuntza delako, eta bestetik, esan bezala, mezuari ere garrantzia ematen diogulako betidanik.

Taldea sortu genuen garai hartan gutako batzuk eragile desberdinetan parte hartzen hasiak ginen: Txapa irratia, Gazte asanblada edota Euskal Herrian Euskarazen esaterako, eta talde horietan, inguruan eragiteko hizkuntza euskara zen legez, guk ere gure inguruan eragin zuzenagoa izateko euskeraz egiten hasi ginen eta horrela jarraitu dugu. Hori bai, musika entzuteko garaian guretzat ez da oztopo zein hizkuntzatan dagoen sortua, gustukoa izatea da baldintza bakarra.

Euskaraz abestea ez da limitazioa izan, zorionez ez baikara ez lehenak ezta azkenak ere, eta gure aurretik, paraleloan zein ondoren beste batzuk ere zabaldu dute bide hori. Horrez gain, gure eremu naturala Euskal Herria da, penintsulako beste hainbat tokitan ere jo izan dugun arren, Catalunya, Zaragoza, Asturias edota atzerrian Eskozian, baina ez da egon eragozpenik.

Eta izena zergatik ingelesez? Talde bati izena ipintzea ez da lan erraza. Lehen kontzertua lotuta genuela uste dut, baina izen bat behar genuen eta han hasi ginen ideia desberdinak botatzen, hiztegia begiratzen… Guri gehien gustatzen zitzaizkigun taldeek izen ingelesa zuten, gehienak amerikarrak baitziren, eta bapatean “Fly Shit” irten zen; sonoritatea guk gustuko genituen taldeen antzekoa zen eta esanahia (euli kaka) nahiko punkia, buelta asko eman gabe onartu genuen, momentuan horrela irten zen. Eta gerora ez dugu aldatu.

Guretzat euskaraz abestea berezitasun positibo bat dela esango nuke, ez baitago guk jorratzen dugun musika estiloa euskaraz egiten duen talde askorik, eta hala ere, sare sozial desberdinen edota bandcamp bezalako plataformen bitartez gure musika zabaldu izanak, Erresuma Batuko, Espaniako, Quebeceko edota Hong Kongeko irratietan gure musika entzun ahal izatea ahalbidetu du.

Eduardo Galeanori euskaratu genion eta “Utopia laztantzen” abestian diogun bezala Jende txiki askok, gauza txikiak eginez leku txiki askotan alda dezake mundua. Eta bide horretan jarraitzen dugu, musika ondo pasatzeko egiteaz gain, gure inguruan eragiteko ere egiten dugulako.

 

Ander

Argazkia: Koldo Eizmendi

XXVI. TXORIMALO ERAKUSKETA

Kartela (4)

Aurten ere, Jardun Euskara Elkarteak Txorimalo erakusketa antolatu du. XXVI. Txorimalo erakusketa honetako parte hartzaile guztien Txorimaloak, apirilaren 4an, Erramu Zapatu egunean, Ibargarai kalean egongo dira ikusgai urtero bezala.

 

Sortu zure txorimaloa eta gogoratu izena ematen martxoaren 23a baino lehen Jarduneko bulegoan. Animatu!!!

Kartela (4)

    XXVI. TXORIMALOEN ERAKUSKETA OINARRIAK
  • Nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka (gehienez 8 partaide talde bakoitzeko).
  • Izena ematerakoan egilearen izena edo taldean egina bada taldearen izena adieraziko da.
  • Edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin.
  • Txorimaloak euskararen aldeko lema (esaldi, kopla, bertso…) bat eraman beharko du. Lema, A4 tamainako kartulina zurian joan beharko da. Txorimaloak eramango duen lema, martxoaren 23a baino lehen aurkeztu beharko da.
  • Bergarako txokoren batean Txorimaloarekin argazki bat atera beharko da taldea (martxoaren 23a baino lehen 605712469 telefono zenbakira bidali) Txorimaloaren gaiak eta argazkia ateratzen den txokoak, lotura izan behar du.
  • ERAKUSKETA 2 taldetan banatuko da:

(a)12 urtetik beherakoak (LH-koak)

(b)12 urtetik gorakoak

  • Erakusketa 2020ko apirilaren 4an Erramu zapatuko ferian, egingo da. Aurkeztutako txorimaloak Ibargarai kalean egongo dira ikusgai, 11:30etatik 12:30etara.
  • Izen ematea: Jarduneko bulegoan, 943763661- 605712469 telefonoetara deituta edo gaztejardun@topagunea.com Eman beharreko datuak: Taldearen izena, taldeko ordezkari baten izen abizenak, telefonoa, lema eta taldeko argazkia.

Erakusketan parte hartzen duten talde guztiek sariak jasoko dituzte:

  • 12 urtetik beherako taldeetako parte hartzaile guztiendako merendola egingo da apirilaren 24an arratsaldeko 17:00etan azokan. Bertan,sari ezberdinak zozketatuko dira.
  • 12 urtetik gorakoen taldeen artean sari ezberdinak zozketatuko dira (afariak, herriko komertzioetan gastatzeko bonoak…).
  • Esaldi onenaren sari berezia: 20 euro. Jardun Euskara Elkarteko lantaldeak bozketa bitartez  erabakiko du zein izango den esaldi onenaren

Argazki onenaren  sari berezia: 10 euro. Herritarrek bozkatzeko aukera izango dute. Bozketa horren bitartez sariduna aukeratuko da.

  • Izen emateko azken eguna apirilaren 10a izango da. Oinarriak onartzea beharrezkoa da erakusketan parte hartzeko. Zalantzaren bat izanez gero, deitu Jardunera.

Errigora

IMG-20200219-WA0000

Aurreko astean iragarri genuen Errigoraren kanpaina berria iristear zela eta gaur, hain zuzen, hasten da zuen eskaerak egiteko epea.

Esan bezala, gaurtik eta martxoaren 12ra bitartean izango duzue, Jardun euskara elkarteko bulegoan edo Errigorako web orrian, olioa eta kontserba ezberdinak eskatzeko aukera.

Animatu eta eman bultzada euskarari!

IMG-20200219-WA0000