Jaixetako zapixak

Print

Kaixo,

COVID-19ak sortutako larrialdi egoera dela eta. Jardun euskara elkarteak zapiaren zabalpena beste modu batera egitea erabaki du.
Alde batetik, aurreko ediziotako zapiak jarriko ditugu gure Web orrian deskargatu, margotu… Ahal izateko eta bestetik zapi zuri baten eredua jarriko dugu bakoitzak bere diseinua egin dezan. Horrela jaien bitartean, normaltasunean ospatu ez arren, etxeak, balkoiak, etab. apaintzeko aukera zabaltzen dizuegu.
Bestalde, zapien salmenta Jardunentzako diru iturri garrantzitsu bat izaten da, eta arrazoi honegatik martxan jarri dugu nahi duenak eta ahal duenak, modu sinbolikoan, bere ekarpena bizum bidez egin dezan.

Mila esker!!

 

2004 2005 2006 2007 2008 2009 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018-1 2018 2019-1 2019-2

 

 

 

zapixak

Bingo herrikoia

Print

Jardun Euskara Elkartetik bingo herrikoia antolatu da hurrengo maiatzaren 21erako. Arratsaldeko 18:00etan izango da eta gehienez 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Saria Euskal Herriko produktuak izango dira. Izen emateak esteka honen bitartez egin ahal izango dituzue:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSev5XOyQrI4Q5RsdjF1d5cFIh_F4eNasYrU1vw2rWP52JM-ug/viewform?vc=0&c=0&w=1

Print

 

Mintzalagunak sarera salto eman du!

WhatsApp Image 2020-05-04 at 21.22.27

Mintzalagunak sarera saltoa eman du! #mintzalagunONsarea
Etxealdian ere mintzapraktika saioak martxan daude. Parte hartu!

labur.eus/mintzalagunONsarea
Bizipenez eta emozioz osatutako mundu zabal bat zure zain!
Ongi etorri mintzalagunon mundura!

WhatsApp Image 2020-05-04 at 21.22.27

Udaleku irekiak, zaintza zerbitzua

Eskuorrixa euskaraz aurretik,ona

Bergarako Udalak antolatu eta Jardun Euskara Elkarteak antolatzen dituen Udaleku irekietarako, zaintza zerbitzua jarriko du euskara elkarteak.
Interesa izanez gero:
Guraso/tutorearen izen abizenak, telefonoa, eta zaintzan izena ematea nahi duzuen haurraren izen-abizenak, adina eta datak ongi zehaztea eskertuko genizueke.

OHARRA: Ordainketarik EZ egitea eskatzen da momentuz. Aurtengo udako aisialdi eskaintzak COVID19-ak baldintzatuta datoz, oraindik ez dakigu udako ekintza hau aurrera eraman ahal izango ditugun, baina deseskalada egoera honetan posible bada, aurrera eramango dira.

Izen emateak, momentuz, gaztejardun@topagunea.com helbide elektronikoaren bitartez egingo dira.

 

Eskuorrixa euskaraz aurretik,ona

Eskuorrixa, euskaraz atzetik ona

Lan eskaintza: Udalekuak 2020

Laneskaintza-300x188

Jardun Euskara Elkarteak, Bergarako uztaileko udaleku irekietan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du. Udaleku irekiak ekainaren 29tik uztailaren 24ra burutuko dira. Baloratuko da:
– Begirale titulua izatea.
– EGA edo baliokidea izatea.
– Aisialdian esperientzia izatea.
Udaleku irekien aurretik egingo den formazio saiora etortzea derrigorrezkoa da. Formazio saioa printzipioz ekainaren 6an egingo da.
Kurrikulumarekin batera, tituluak eta sexu delituen ziurtagiria bidaltzea eskertuko genuke.
Kurrikulumak bidaltzeko udalekuirekiak2020@gmail.com era bidali maiatzaren 4tik maiatzaren 24 bitartean.
OHARRA: bizitzen gauden egoera kontutan hartuta, oraindik ez dakigu udalekuak aurrera eramango diren. Jasotzen ditugun berrien arabera, adieraziko da.

Bergara, euskaraz ginen, gara eta izango gara.

WhatsApp Image 2020-03-27 at 19.16.12

Duela parte bat aste martxan jarri genuen Bergara, euskaraz ginen, gara eta izango gara galdetegia. Galdetegia bete eta bidaltzeko epea apirilaren 4an amaitu zen eta zortzi galderetatik gutxienez bost zuzen erantzun dituztenen artean zozketa egin da…Eta irabazleaaaaaaaaaaaaa…………….
AGURTZANE ARTOLA IRIZAR izan da!!

Guztia normaltasunera buelatzen denean Jarduneko bulegotik pasa zaitez elkar megadendan gastatzeko 20€ko bonoa jasotzera!

Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Umeak etxean

Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.20.33

Azkenaldian jasaten ari garen egoera honen aurrean Bergarako Udalak “Umeak etxean” egitasmoa jarri du martxan. Beraien web-gunean zera azpimarratzen dute:

“Covid19ak sortutako konfinamendu egoera honetan oso garrantzitsua da gure seme-alabek etxean biziko dituzten egun hauek ahalik eta atseginenak izatea. Bai beraien ongizate emozionalerako, baita konfinamendu egoeraren  ondoren sortuko den errealitate berriari indartsu erantzuteko ere. Beraiek ondo badaude, guztiok hobeto gaudelako”

Horretarako bergarako ludotekek, Jarduneko hezitzaileen eskutik, haurrentzat ezinbestekoak diren bi arlotan laguntza eskeiniko dute:

-Aisialdirako baliabideak: Etxean, familian jolasteko, sormena lantzeko, ez aspertzeko… Eskulanak, esperimentuak, errezetak edota jolasak proposatzen dira egunero. Hauek, udaletxeko web-orrian aurkitzeaz gain, Jardun Euskara Elkarteko sare sozialetan ere aurki daitezke (Instagram, Facebook, Youtube…)

-Etxeko lanak egiteko laguntza: Lehen hezkuntzako aurren etxeko lanak egiteko laguntza eskaintzen da, Udaletxeko web-orrian aurkitzen da laguntza hau jasotzeko bete beharreko inprimakia.

Guzti hau, esan bezala, Bergarako Udaleko webgunean aurkituko duzue, https://www.bergara.eus/eu/umeak  estekan klik eginda.

Beraz, ideia edo laguntzarik behar baduzue badakizue nora jo!

Ondo izan eta asko zaindu!

Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.20.33 Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.21.01 Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.21.21