UDAKO EUSKARAZKO IX. POSTAL LEHIAKETA

postallehiaketadef

Uda iritsi da berriro ere, baita eguzkia ere. Aurten, bederatzigarren aldiz, JARDUN EUSKARA ELKARTEAk udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du.

Udak askorako ematen du, eta herritik irten edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.

Lehiaketaren helburu nagusia formatu errez batean jendea euskaraz idaztera bultzatzea da.

Jasotako postal guztien artean 2 zozketa egingo dira.

OINARRIAK
1- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.
2- Postalak euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidali beharko dira:

UDAKO EUSKARAZKO IX. POSTAL LEHIAKETA
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa

Informazio gehiago: 943763661-605712469 telefono zenbakian edo www.jardun.eus web orrian aurki dezakezu.
4- Postalak jasotzeko azken eguna 2020ko irailaren 16a izango da.
5- Gaia librea da. Ez ahaztu postalari zure kontaktua jartzea.
6- Saria: Elkar megadendako opari bonoa (50€) edo Euskal produktuez osatutako otarra.

postallehiaketadef

Uda Aktiboa 2020

image1

Uda Aktiboko ekintzekin aurrera jarraitzen dugu, pozik eta ekintzez gozatzen! Horrela jarraituko dugu hurrengo asteetan ere, aisialdian euskaraz gozatzen!2 10 11 12 20200709_110753(1) image1 IMG_1665 IMG_20200708_104020 IMG_20200708_105024 IMG_20200710_101051 IMG20200706115415_07 índice

Uda Aktiboa 2020

IMG-20200703-WA0005

Uda Aktiboko ekintzak martxan jarri genituen astelehenean eta jadanik ostiralera heldu gara. Ekintza ugari egiten ari gara eta herriko gune ezberdinak haurrez betetzen!

IMG_20200702_110503 IMG-20200702-WA0003 IMG-20200702-WA0011 IMG-20200703-WA0005 IMG-20200703-WA0011 IMG-20200703-WA0019

Uztaileko euskararen bozgorailua

07

Uztaileko euskararen bozgorailua:

“Batetik bestera ibiltzen gara udaro

uztaileko giroarekin guztiok gabiz pozago

udan ere euskara gure ahoan egotea nahiago.

Maitatu ezazu gutxiago

eta gozatu ezazu gehiago”

07

Uda Aktiboa 2020

udalekuaaak

Gaur, hasiera eman diogu Udalak, Guraso elkarteek eta Jardun Euskara Elkarteak elkarlanean aurrera ateratako Uda Aktiboa 2020 programari.

https://www.bergara.eus/eu/node/14624?fbclid=IwAR3zGHicGCBtQIP_59jUD4YH77PDO1b7KVxte1lR0Ljor7PICIATK1GhZBk

 

 

udalekuaaak

Errigorako olio eta kontserbak

IMG-20200219-WA0000

Hemen dira Errigorako olio eta kontserbak. Zuen eskaerak jasotzera pasatzen joan zaitezkete. Esan bezala, bulegoa goizez soilik zabaliko dugu momentuz, 9:00etatik 13:00etara bitartean.

errigora

Euskal Tribiala

102918186_10163745397275161_100022791058462350_n (1)

*EUSKAL TRIBIALA*

COVID-19ak eragindako larraildi egoeraren ondorioz, udaberriko euskal tribiala modu digitalean egitea pentsatu dugu.
Galdetegian Jarduni buruzko galderak aurkituko dituzue, *10 galdera* hain zuzen ere.

Hauetatik 7 zuzen asmatzen dituzuenen artean **Euskal produktuz osatutako Jardun euskara elkartearen poltsa* zozketatuko da.

Jarraian parte hartzeko esteka eta oinarriak aurkituko dituzue:

Eskerrik asko eta zorte on!!

*OINARRIAK*

Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edonork parte har dezake.
Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake.

10 galderako galdetegiak bete beharko dira.

Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 7 erantzun zuzen) saria ekainaren 19an zozketatuko da.

Saria Euskal Herriko produktuak.

Parte hartzeko esteka: https://forms.gle/71Hkj1draiBHbFCT9

102918186_10163745397275161_100022791058462350_n (1)

Etxetik euskaraz berriketan!

etxetikeuskarazberriketan3

Etxetik euskaraz berriketan, bergara zaintzen eta jardunen eskutik sortu den, egitasmo berria da. LH1 DBH2 arteko haur eta nerabeentzako euskarazko mintzapraktika eskaintzeko asmoz sortutako egitasmoa da, hain zuzen. Jarraian jarriko ditugun esku-orrietan aurkituko duzue, parte hartu nahi izanez gero, beharrezko informazioa.

esku-orria_001 esku-orria_002 esku-orria_003 esku-orria_004