Elkarrekin euskara bizi, erabili

MP2020-Bergara-A3kartela-distantzia_001

 

BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Eman izena Berriketan-en!!

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun talde berriak sortuko dira,
komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du. Berriketan programa euskara
bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Zure herriko euskaldunekin esperientziak
partekatzeko prest?
Berbalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten
pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta
astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian,
parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara
praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak,
euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea
dira.

Animatu eta eman izena!!Izen ematea
Jardun euskara elkartea
605712469/943763661
jardunkultura@topagunea.com

 

MP2020-Bergara-A3kartela-distantzia_001

Berriketan: urriaren 25ean Santa Katalina lorategi botanikora irteera

Santa Katalina MP_001

Urriaren 25ean, igandea,  Arabako Trespuntes herrira irteera antolatu da Debagoieneko mintzapraktika batzordetik. Bertan, Santa Katalina lorategi botanikoan ibilbide gidatu bat egiteko aukera izango dugu.

 

Bergaran, 10:30etan autobus  geltokian elkartuko gara Arabaruntz abiatzeko.

 

Irteeraren prezioa 4€/pertsonako da.

 

Plaza mugatuak dira. Beraz, apuntatu ahala joango gara zerrenda osatzen eta plazak betetzen.

 

Oso leku ederra da eta benetan merezi du bertan dagoen landaretza anitza ezagutu eta gozatzea!

 

Animatu eta parte hartu, ondo pasatuko dugu eta!!

 

 

Santa Katalina MP_001

Urriko euskararen bozgorailua

10

Urriko euskararen bozgorailua:

“Ezinezkoa da kultura batean bizi, eta beste batean hitz egitea. Eta beldur naiz ez ote den hori guri gertatzen ari zaiguna”. Maddalen Arzallus

10

Erdaldun berrien kluba

KARTELA (6)

Urriaren 17, zapatua, arratsaldeko 19:00etan Idoia Etxeberriak idatzitako  “Erdaldun berrien kluba” antzezlana ikusteko aukera izango duzue Bergarako Seminarixoan, Olatz pagaldai aktorearen eskutik.

Sarrera 8€KARTELA (6)

 

 

EMAN IZENA BERRIKETAN EGITASMOAN!!!

argazkiak_015

Euskara bizitzeko, hobetzeko, erabiltzeko eta gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek talde txikitan euskaraz elkartuz.

Egoera zailetan ere euskara lagun delako bizi dugun egoera aldrebes honi  ez  diogu  oztopo  izaten  utzi nahi bidelagun eta bidelari sarea hedatzen jarraitzeko.Horregatik, eskualdeko berbalagun egitasmoak bultzatzen  ditugun eragileok gonbita luzatzen dizuegu herritarroi bidelari edo bidelagun izateko. Ez daitezelamusukoak euskaren doinu ederra isilarazteko aitzakia izan.

Pertsonaz-pertsona, taldez-talde, herriz-herri euskara bizi, hobetu, erabili eta gozatu euskaraz elkartuz. Eman izena, izan berbalagun.

Bergara, Berriketan egitasmoa, Jardun euskara elkartea → 943763661 / 605712469 –  jardunkultura@topagunea.com     (Maitane)

argazkiak_015 argazkiak_003

Haur eta gaztetxoen bertso eskola

IMG-20200917-WA0016

Aurten ere, haur eta gaztetxoentzako bertso eskolak antolatu ditugu. Asteartetan izango dira klaseak Udal liburutegiko ganbaran eta doaineko ikastaroa izango da.

Izen emateak:

jardunkultura@topagunea.eus

Errotalde jauregian z/g

943763661/605712469

Animatu zaitezte!

IMG-20200917-WA0016

Jardun Euskara Elkartea 2020-09-14 09:12:09

2020-09-30 kartel horizontala

Badator Laburbira2020! Euskarazko film laburren zirkuituak 17.edizioa betetzen du aurten. Esklusiboki euskaraz eginiko 9 film labur ikusteko aukera paregabea dugu hau, zinefiloa bazara ezin duzu hitzordua galdu! Bergaran ere izango dugu hontaz gozatzeko aukera. Irailaren 30ean, hain zuzen.

EGUNA: Irailak 30, asteazkena

ORDUA: 20:00

TOKIA: Seminarixoa

SARRERA: 3€

Iraileko euskararen bozgorailua

09

Iraileko euskararen bozgorailua:

“Guk beldur horiek kendu behar ditugu eta konplexurik gabe jokatu. HARA: euskaldunak gara, gauza onak egiten ditugu euskaraz, hizkuntza edarra daukagu, kultura idartsua daukagu… Hori erakutsi eta horretan sinetsi”

09

BERRIKETANEKOAK LORATEGIEN TAUPADA BERDEAK EZAGUTZEN

IMG_20200717_185350

Berriketaneko partaideok uztailaren 18an Laboratorium museoak antolatutako “Lorategien Taupada berdeak” bisita gidatuan parte hartu genuen. Bertan, Bergarako lorategiak ezagutzeko beste modu bat izan genuen. Lorategiak bisitatzeaz gain,  bertan gordetzen diren landareak ezagutzeko aukera ezin hobea izan genuen, biologo batez lagunduta.IMG_20200717_185350 IMG_20200717_183248

Uda Aktiboa 2020

Uda aktiboko 3. astearekin amaitzeko, hemen dauzkazue egin ditugun ekintza ezberdinen argazki batzuk!
Aisialdian euskaraz gozatzen jarraituko dugu!

IMG-20200717-WA0007

sdr

sdr

IMG-20200713-WA0003 IMG_4619 IMG20200713104847 IMG-20200717-WA0010 image5 IMG-20200717-WA0004 IMG_20200716_200801