Eman izena Gurasolagun egitasmoan

GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_001

GURE ETXEKO HIZKUNTZ OHITURETAN GEU GARA EREDU!!

Eman izena Gurasolagun egitasmoan!!

Baina zer da Gurasolaguna?

Euskaraz berba egiteko ohitura duten guraso eta tutoreak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen dituen programa da.

Ikastetxeko guraso edo tutoreak beste guraso edo tutoreekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago eta astean zehar izanik, umeak ikastetxean dauden bitartean edo ostean antolatu daiteke.

Helburua giroa euskalduntzen laguntzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko edota ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea da.

Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Eman izena beheko formularioa betez eta … ongi etorri Gurasolagunera!

https://forms.gle/8nyF21RQq6Qi2JEb8

GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_004 GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_003 GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_002 GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2020-2021_001

Azaroko euskararen bozgorailua

11
Azaroko euskararen bozgorailua “Jende txiki askok, leku txiki askotan gauza txikiak eginez mundia alda dezakete” Eduardo Galeano
Irudiak eduki hau izan dezake: testua
” width=”18″ height=”18″ />
2Miner Ardoak eta Aritz Toteles

Gaba Beltza bergarako ludoteketan

dfa6bb06-31fb-4e19-aa4e-c49b4bbe575c

Oxiorondo, Angiozar eta Osintxuko ludotekak martxan hasita daude eta pasa dan ostiralean, urtero bezala, “gaba beltza” ospatzeko saiakera egin genuen. Bizitzen gauden egoerak ez zigun utzi behar genuen guztia ondo antolatu eta egiteko baina ludoteketako haur eta hezitzaileek, primerako arratsaldea pasa zuten.

Aurrera goaz!eta horrela jarraituko dugu, Bergarako haurrei momentu honetan beraientzat oso garrantzitsua den aisialdi hezitzaile eta euksaldun bat eskaintzen!

dfa6bb06-31fb-4e19-aa4e-c49b4bbe575c 14898663-3244-4489-8653-911766576988 d0d946b2-d7b1-451a-ab6a-a4f5de6a84d7 2fef9846-151b-4565-956f-d567c82b29d9 6566c289-f267-4b0d-872b-b16a14db10c6 84454161-4ce6-47d5-afeb-b62995badd5e IMG_2968

Bertso saioa kartzela zaharrean

IMG-20201024-WA0001

Azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30ean, Bergarako Kartzela Zaharrean bertso saioa eskeiniko digute Jone Uria Albizuri, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Aitor Sarriegi Galpasoro bertsolariek. Ibon Leibar Belastegik, Txinbok, gai jartzaile lanak egingo ditu oraingoan ere.

Sarrerak, 5€tan, saioa hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dituzue.

Animatu etortzera!IMG-20201024-WA0001

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

errigoraaa

Aurten ere, zuen Errigorako saskiak eskatzeko aukera izango duzue Urriaren 24tik Azaroaren 12ra bitartean. Urtean bi kanpaina izaten dira, udaberrikoa eta udazkenekoa, biek dituzte oinarri, Euskara, Nafarroa hegoaldea, elikadura-burujabetza eta auzolana.

Errigorako web orrian ikusi daitekeen bezala, “Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.”

Euskarari beharrezko bultzada emateko zuen saskia eskuratzera animatu nahi zaituztegu. Horretarako, www.errigora.eus webgunean edota Jarduneko bulegoan bertan egin daiteke otarren eskaera.

beltza-katilua

SASKI BELTZA (betikoa): orburuak, pikilo mermelada, pikilo piperrak, zaizuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba-olio birjina estra, kardua, mahats-zukua, botila-ardoa, potxak, piper-mamia + korrikaren katilua. 55€

berdea-egutegia

SASKI BERDEA (ekologikoa): txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birgjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila-ardoa, udare zukua + seaskaren egutegia. 65€

zuria-haziak

SASKI ZURIA (berezia). orburuak, pikilo piperrak, zainzuri zuriak, botila kriantza, txokolatezko zigarretak, patxaran pastak, patxarana, oliba-olio birjina estra, arbendol polboroiak + D ereduaren haziak. 75€

Eskolaz kanpoko euskara errefortzuetarako Lan Poltsa

LANPOLTSA

Eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emateko irakasleen lan poltsa jarriko dugu martxan.

Baloratuko da:
-Begirale titulua
-Arlo horretan esperientzia
-Euskara maila altua/EGA
Interesatuak bidali kurrikuluma gaztejardun@topagunea.com helbide elektronikora. Datorren osteguna, urriak 22, azken eguna hauek bidaltzeko.
 LANPOLTSA

Oxirondo ludoteka 2020-21

AzokakoLudoteka2020

Datorren astelehenean, hilak 19an, Oxirondo ludotekako ateak zabalduko ditugu kurtso berriari hasiera emanez.

Gaur oraindik ere ludoteka zabalik egongo da 17:00-20:00etara izena emateko zuzenean baina hemendik aurrera Bergarako Udaleko web orrian, bergara.eus, egongo da martxan izen ematea online egin ahal izateko.

Animatu!

https://www.bergara.eus/eu/node/14886

AzokakoLudoteka2020

Oxirondo ludotekak ateak zabaltzen ditu urriaren 19an

AzokakoLudoteka2020

OXIRONDO LUDOTEKAK ATEAK ZABALTZEN DITU URRIAREN 19AN!”

Oxirondo ludotekako ateak, urriaren 19an zabalduko dira. Bizitzen gauden egoera kontutan hartuta, protokolo guztiak beteko ditugu eta herriko haur eta gaztetxoenei aisialdi hezitzaile eta euskaldun bat emateko gogoz gaude.

Izen ematea urriaren 8tik 16ra izango da, ludotekan bertan 17:00etatik 20:00etara edo ondorengo esteka hauetatik: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSejZbzt_XCNTuSLR21r1HRIwwZLKu7v76l0ylRFGICZI02_4w/viewform?usp=sf_link 

 https://docs.google.com/forms/d/1ATOTo8BWeFq9DVQSTP8QExppXFrNA1V3ZaqTjzllL7U/edit

ZUEN ZAIN IZANGO GAITUZUE!

IMG_0988 (1)

 

AzokakoLudoteka2020