Abenduko euskararen bozgorailua

12
Abenuko euskararen bozgorailua:
“Ahobizi eta belarriprest rolek nagusitu egin behar dute erdarazko irrati eta telebista tertulietan, berri emankizunetan, elkarrizketetan, reality show saioetan, erreportaietan eta, oro har, kazetaritza eredu eta genero guztietan” Patxi Saez Beloki
12

Erraiak dokumentala eta solasaldia

IMG-20201126-WA0016

Datorren hilabeteko planekin jarraituz, hemen beste bat:

“Erraiak” Irrintziari buruzko dokumentalaren emanaldia, abenduaren 11n arratsaldeko 18:30etan Bergarako Kartzela Zaharrean. Emanaldi ostean solasaldia Ekain Martinez Lizarduikoa dokumentaleko zuzendariarekin.

Sarrera doan.

IMG-20201126-WA0016

PETTI bakarka

Print

Abendua planez josi dugu Jardun Euskara Elkartean, urteari amaiera ezinhobea emateko asmoz. Plan hauen artean PETTIren bakarkako kontzertua lotu dugu.

Abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan Seminarixoan izango da, sarreraren prezioa 5€.

Sarrerak Jardun Euskara Elkartean salduko dira. Aurrez saltzen ez direnak, kontzertuaren egunean, ordubete lehenago salduko dira leihatilan.

Print

Bingo Herrikoia. Euskaraldia

BingoHerrikoiaEuskaraldia

Jada badira egun batzuk Euskaraldia martxan jarri zela. Honek zenbait ekintza berri ekarri ditu Abendura begira eta lehena “Bingo Herrikoia” izango da.

Abenduaren 1ean, asteartean, arratsaldeko 18:30ean izango da ONLINE formatuan.

Saria: Euskal Herriko produktuen sorta.

Gutxienez 8 lagun eta gehienez 15 apuntatu daitezke.

Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan jardunkultura@topagunea.com helbidera idatzita edo 943 76 36 61 telefonora deituta.

Animatu zaitezte, dibertigarria izango da!!

BingoHerrikoiaEuskaraldia

Bergarako Ludotekak

Azkenaldian Oxirondo, Osintxu eta Angiozarko ludoteketako haur eta hezitzaileak, ekintza ugari egiten ari dira. Argazkietan ikus daitekeenez, gustura dabiltza!

Aurrera goaz eta aisialdiaz gozatzen jarraituko dugu!

84a1fb8c-ad4b-49bb-9159-a61cec3b7ce8 2fd8e6f5-440a-4f46-803a-728ba8ad6df6 f5439098-d60e-488d-b686-72c5d8ab006c IMG_3025 IMG_3059 IMG_3084 IMG_20201112_173625

Jardun Euskara Elkartea 2020-11-12 17:12:47

AmodiozkoGutunak2021_001

Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXIX. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, V.a.

Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 15a baino lehen.

Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!

 

*Jarraian informazio guztia:

AmodiozkoGutunak2021_001 AmodiozkoGutunak2021_002

 

IMG_20200214_193635_tokikom_700x700

Aurreko urteko irabazleak. Izar, Ainara eta Karmele.

Belastegi#36

IMG-20201106-WA0010

Bueltan dugu kataian egitasmoa eta oraingo honetan Maren Belastegi Guridi, bergararrak, eskeini dizkigu zenbait hitz. Hain zuzen, bera, konfinamendu garaian zaintza zaretik sortutako “Etxetik Euskaraz Berriketan” egitasmoan parte hartu zuen dinamizatzaile gisa. Hemen egitasmo honi buruzko bere erreflexioa:

ETXETIK EUSKARAZ BERRIKETAN
Martxoan goizetik gauera etxera bidali gintuzten, ondorioz gure eguneroko bizitza
goitik behera aldatu zen.
Euskal Herriko hainbat herritan boluntario sareak jarri ziren martxan, baita Bergaran ere. Sare hauen helburua herritarrak laguntzea izan da arlo
ezberdinetan: erosketak egiterakoan, haurren zaintzan, osasun mentalean…eta baita ere hizkuntza ohituretan.
Hainbat haur eta nerabeei euskaraz aritzeko aukera asko murriztu zitzaiela ikusita , zaintza saretik pentsatu genuen aukera bat litzatekela “Etxetik
euskaraz berriketan” programa martxan jartzea.
Haur eta nerabeekin astean behin edo bitan bideo deiak egiten genituen. Lehenengo deia ezen erraza izan baina behin aurkezpenak eginda, taldean oso giro polita sortu zen.
Boluntarioentzat oso aberatsa izan da, konturatzen zara zein zorte daukagun gure egunerokoan euskaraz bizitzeko aukera dugulako. Familiek ere, asko eskertu dute, beraientzat ere garrantzitsua da euren seme-alabek euskara praktikatzeko aukera izatea.
Orain berriz eskolara itzuli dira, seguru nago uda aurretik egindako bideo deiak arrastoa utzi dutela.
Espero dut hemendik aurrera ere, haur eta nerabe hauek euskara praktikatzen jarraitzeko aukera izatea.

IMG-20201106-WA0010

Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta

Abian da Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta.  Eskaerak egiteko bi aukera daude: online www.ikaskoli.eus orrialdean edo jardun euskara elkarteko bulegoan bertan edo telefonoz 943763661 605712469 zenbakietara deituta. Saskien banaketa Abenduaren 10-11 bitartean egingo da.

* Informazio guztia: www.ikaskoli.eus

 

descarga descarga (1) descarga (2)