

Abenduaren 28 eta 29rako antolatutako” EZ dadila sua itzali” familientzako joku mitologian parte hartzeko plaza guztiak beteta daude. Eskerrik asko ekintza honek izan duen erantzunagatik!
Hala ere, itxaron zerrenda bat egingo dugu. Beraz, ekintza honetan parte hartzeko interesa izanez gero, bidali mezu bat bergarakoludoteka@gmail.com era.
Gaur ekin diogu Euskal trivialaren edizio berriari. Oraingoan, galderen orriak, ikastetxeetan, oxirondo azokako 1.solairuan edota Errotalde jauregian eskuratu ahal izango dituzue. Kutxak gaur zabalduko dira eta Abenduaren 22ra arte iraungo dute irekita.
OINARRIAK
A kategoria: LH 4, 5 eta 6 mailak
B kategoria: DBH eta Batxilergoa
D kategoria: 18 urtetik gorakoak
(kutxak ikastetxeetan, Oxirondo azokako 1. solairuan eta Errotalde Jauregian)
* taldean parte hartuz gero, kide bakoitzeko 10€
Animatu parte hartzera!!!!
Hilak 22rako, martitzenerako, “35 Huts” antzezlana antolatu dugu. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarreraren kostua 5€ izango dira. Irabaziak Iparraldeko euskalgintzara bideratuko dira.
Aitziber Garmendia, Miren Gojenola eta Esti Curielek idatzitako antzezlana dugu “35 Huts”. Honetan, Esti Curiel aktoreak, 45 minitu inguruko bakarrizketaren bidez, familien oinordetza emozionalak, amatasuna eta heriotza bezalako gaiak jorratzen ditu besteak beste.
Pasa dan ostiralean, Oxirondo ludotekara familiak gerturatzen hasi ziren mahai jolasak maileguan hartzera. Erantzun polita jasotzen ari gara familien partetik, eskerrik asko!
Gogoratu!astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:00etara bertan egongo garela.
Abenduak 28 eta 29 egunetarako kosmetika ikastaroa antolatu da. Bertan kosmetikoen etiketak ulertzen ikasteaz gain, kosmetiko naturalak nola sortu ikasteko aukera ere izango duzue.
Egindako produktuak etxera eraman ahal izango dira eta honako hauek izango dira:
Irakasle bezala Janire Lamariano, kimika organikoan doktorea, izango duzue. Tailerra Irizar Jauregian izango da, 15:30etik 17:30era. Plaza mugatuak izango dira eta prezioari dagokionez 10€ ordaindu beharko dira, bazkideek berriz 8€.
Animatu zaitezte!!
ZER DA?
Ez dadila sua itzali familiei zuzendutako ekintza bat da, pista joko bat hain zuzen. Herriko hainbat txokoetan euskal mitologiako pertsonai desberdinak egongo dira eta haien laguntzarekin hainbat froga gainditu beharko dituzte.
NOIZ?
Abenduaren 28an eta 29an burutuko da ekintza arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arte.
NON?
Bergarako San Martin plazan hasiko da ekintza eta bertan antolatzaileak egongo dira. Partaideak, udaletxeko arkupeetan elkartuko dira ekintza hasi baino 15 minutu lehenago. Puntualak izatea eskertuko genuke.
OHARRAK
Aurtengo gabonetan ez galdu euskarazko aisialdiaz gozatzeko aukera!
Hemen duzue
haur eta familiendako pista joko mitologikoa. Laster izango duzue berri gehiago.
MAHAI JOLASEN MAILEGUA
Bergarako ludotekak,mahai jolasen mailegua jarriko du martxan.
Abenduaren 4tik aurrera,astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:00etara,Oxirondo ludotekako lehen solairuan.
Bergarako familia guztiei zuzendua dago.
Mahai jolas berriak ezagutu nahi?
GERTURATU ETA ETORRI ZUREA AUKERATZERA!