Otsaileko euskararen bozgorailua

02

Otsaileko euskararen bozgorailua:

“Euskara da gure aterkia

azpian babesteko irekia

euskara gure karamelua

txoko-marrubi zaporezkoa

koloretako maletagaz goaz,

zu eta biok noranahi euskaraz”

 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

02

Urtarrila Oxirondoko ludotekan

1611652741156

Kaixo familia:

Bergarako Oxirondoko ludotekan ekintza ugari egin ditugu urtarrilean zehar: eskulanak, txangoak, zabalotegi eraberritzeko parte hartze saioa, olentzeroren opariak ireki ditugu,…

Hemen dituzue urtarrilean zehar ateratako argazki batzuk. 1611080726887 1611080726946 IMG_3605 IMG_3631 IMG_3656 1611652741396 1611652741156 1611652741208 1611652741337 1611858486780 1611858486678 1611858486714 1611858486761

Eguakoitzak gozatzen

IMG-20210127-WA0008
Oxirondoko ludotekatik proiektu berri batekin gatoz, EGUAKOITZAK GOZATZEN!
LH3 eta LH6 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta dauden ekintza ezberdinak antolatu ditugu.
Doakoa den arren izen ematea derrigorrezkoa da.
ANIMATU ETA IZENA EMAN!
IMG-20210127-WA0008

Bergarako ludotekak

IMG_3645

Martxa onean jarraitzen dugu Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko ludotekan. Aisialdiaz gozatzeko Bergarako haur eta gaztetxoekin ekintza ugari egiten ari gara.

2a02d6bd-ffdf-4baf-a539-12f09e93d0e0 64f79d7a-3d97-4a51-920a-56772841c604 1611080726946 IMG_3645 9fed6ffc-dae0-415b-b447-b904b62b2f49

Euskal trivialeko irabazleak

TRIVIALA 2020-2 kartela_page-0001 (1)

Sekulako harrera izan du oraingoan ere Euskal Trivialak. Guztira 474 galdetegi bete dira eta 732 pertsonek hartu dute parte.

Hona hemen irabazleak:

A kategoria:  Aimar Lasanta, oier Lasanta, Ekaitz Unamuno, Urko Rodriguez, Irati Garmendia, Maia Bengoa, Laia Arrieta eta Sare Larrañaga.

B kategoria: Itziar Alberdi, Unax Errasti, Aiora Legorburu, Nagore Galeano, Ainhoa Insausti, Alaine Egizabal, Selvy Hussy Martinez, Aimar Artolazabal, Elene Madina, Luka Carmona, Urko Lazaro, Ane Larrañaga, Gaizka Diaz Bouzas, Ur Irizar eta Izaro Otero.

D kategoria: Mikel Manso eta Ainhoa Lazkano.

Irabazleak saria jasotzeko Jardun Euskara Elkarteko bulegotik pasa beharko dute!

Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!

MAHAI JOLASEN MAILEGUA

488ef976-7c5b-4f1d-8961-0109487bb1a6

Aurrera jarraitzen dugu astelehen eta ostiraletan Oxirondo azokako lehen solairuan 17:30etatik 19:00etara mahai jolasen dohako maileguarekin.

Aukera aproposa, mahai jolas ezberdinak ezagutu, etxera eraman eta familian gozatzeko!

Gerturatu!!

f9ec43cc-ef80-4795-9a9b-3c343db14764

b7f76cff-b547-476d-89a1-c3a8dbfa8997

488ef976-7c5b-4f1d-8961-0109487bb1a6

7ae54616-69e1-4540-9496-07f05fcbec61

Amodiozko gutunen XXIX.lehiaketa

AmodiozkoGutunak2021_001

Aurtengo edizioan, 66 gutun izan dira jaso ditugunak. Hauetatik 44 emakumeek idatzitakoak izan dira, beste 22ak berriz, gizonezkoenak. Gehienak gizpuzkoatik iritsi zaizkigu (Bergara/Debagoiena), beste guztiak Bizkaia, Nafarroa eta Kataluniatik iritsi dira.

Balorazio positiboa egiten dugu jasotako gutunen kopurua ikusita, baina faltan bota ditugu Euskal Herriko
hainbat herrialdetatik gutunak jaso ez izana, esate baterako, Araba eta Iparraldea.
40 urtetatik gora idazten duten parte hartzaileen artean gizonezkoa da nagusi. 26 urte azpikoetan aldiz,
emakumezko gehiagok idazten du. Aurten 40 urte gorako gizonezkoen gutun kopurua handia izan da.

EPAIMAHAIA NAGUSIA:
o JOSU OZAITA AZPIROZ:Antropologoa
o BEÑAT GAZTELUMENDI ARANDIA: Bertsolaria
o OIHANE VICENTE AGIRREZABAL: Abeslaria eta dantzaria
o KARMELE URIBESALGO ALZOLA: 2020ko irabazlea

EPAIMAHAI GAZTEA:

ARANZADI IKASTOLA: GARAZI BIZENTE eta NAYLA PEREZ
IPINTZA INSTITUTUA: UNAI ZABALA, GOIZEDER ELKOROBEREZIBAR ETA IRATI
CALLES

SARI BANAKETA
COVID-19 dela eta, segurtasuna bermatu asmoz, aurten aurrez aurreko sari banaketarik ez egitea erabaki
dugu. Hala ere, modu batera edo bestera gutun irabazleak ezagutzeko aukera izango duzue.

 

MINTZALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

1)mintzalaguna

Parte hartu al duzu 2. Euskaraldian? Ziur baietz! Eta orain euskara praktikatzen jarraitzeko
garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!

Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu! 2021a
aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi
euskara ingurukoekin erabiltzen!

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko ziren eta urtarrilean
komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko dugu bigarren izen emateari esker.
Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Izan ere, ekimenak
euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. Astero taldean ordu betez herrikideekin
mintzapraktika egiteko elkartzen dira. Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako
kideak ezagutzeko aukera izaten dute. Zure herriko euskaldunekin esperientziak
partekatzeko prest? Ez galdu aukera eta eman izena.
Mintzalagunak euskaraz bizi nahi dutelako, bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide
giroan aritzen dira hizketan eta pixkanaka sumatuko dute mintzapraktikaren efektua: kalean
ere imajinatzen ez luketen hamaika pertsonekin hasiko dira euskaraz hitz egiten.

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz
normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu.
Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila
hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izena.

 Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira
eta astean behin ordu betez beraien aisialdi
garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian,
parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
● Bi modutara parte har daiteke, euskara
praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen
lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko
baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai
izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest
egotea dira.

 

1)mintzalaguna