Aurtengo jaietako zapien lehiaketako irabazlieak

Captura de pantalla 2021-04-20 a las 16.36.24 copy

Aurtengo jaietako zapien lehiaketan parte hartze handia izan dugu eta dagoeneko badute irudi eta esaldia. Zapi handiak Nagore Aranbururen irudia eta esaldia eramango ditu, haurrenak berriz Oihana Tabaresen marrazki eta lema.

Zorionak irabazleei!

IMG_0508 IMG_20210504_111351

 

 

Angiozarko ludoteka

71e79b22-0cac-48f8-ba3e-b4b37296192f

Angiozarko haur eta hezitzaileak, ludotekan ekintza ugari egiten dabiltza. Esperimentu, eskulan, irteera, jolas dinamiko… udaberriko giroa aprobetxatuz, aisialdiaz gozatzeko aukera paregabearekin.

a811d18f-5e70-4ae0-86a0-614b6adeaa39 2a83f2d1-1e06-4689-ba2a-f4ef422719c1 71e79b22-0cac-48f8-ba3e-b4b37296192f 60e3e8b8-4546-42ac-9200-8e50ab780243 e2e45a7c-3eb8-4d0d-8bad-de305272ce48

Laburbira 2021

1620054449902_bergara Kartela_A3

Adi!

Aurten ere izango dugu Laburbira ekimenaz gozatzeko aukera. Apirilaren 26an jarri zen berriro ere martxan, eta Bergaran ekainaren 2an izango dugu esklusiboki euskeraz eginiko 8 laburmetraiez gozatzeko aukera.

Tokia: Seminarixoa

Eguna: Ekainak 2

Ordua: 18:30

Sarrera: 3€

1620054449902_bergara Kartela_A3

 

Madinabeitia#38

Argazkixa IM

Azkenengo kataian Iñaki Madinabeitiari utzi zioten egitasmoarekin jarraitzeko errekaua, hemen bere erantzuna:

Herriak zer garrantzia dauka naturaren eraldaketan? Maddi Larrean galdera horri erantzunez … “GU GEU”

Oin arte, herrixak eta herrittarrak ez ga “natura” edo “ingurumenan” kudeatzaile izan. Zoritxarrez, mendixetan, herrittar gehixenok egunerokotasunian bizitziakin nahikua izan dogu eta kaso gutxi egin dotsagu inguruari.

Gaur egun, konturatzen hasitta gare “naturaren” parte gala, eta gure jokamoldiak lotura zuzena daukela ingurumenan eraldaketan.

Airia, ura, bioaniztasuna, paisaia, ekonomixia, aisialdixa eta bizilekuak koloka larrixan dare, eta gainera krisi klimatiko ukaezina daukagu eskuartian. Ez da hutsezko katastrofismo ipuina. Begi-bistakua da herrixak, mendixak eta osasuna bera hankaz-gora dauzkagula. Begi-bistakua da baitta, gure administrazinua ezikusixana egitten dabilela behin eta berriz, indar ekonomikuei jokua eginez, beste aldera begiratu eta agonixa hori muturreraino luzatuaz.

Ingurumena eta naturan kudeaketia ezin die soilik herrittar gutxi batzun esku laga. Ekonomixa tradizionalak honaino ekarri gaittu. Azkenaldi honetan, mendixei begiratu besterik ez dago. Bergaran bertan eta inguruetan, zer modutako kudeaketia daukagu? Jaso begixak eta begiratu!… bertako basuak ia zihero desagertuta, pinu-landaketak gaixorik, baztar danak pistaz jositta, dana matarrasekin hankaz gora eta maldan behera lurzorua galtzen. Eta hori gutxi ez balitz, forestalista haundixenak die jaun da jabe; eukaliptua eta hazte-bizkorreko beste espezie exotiko batzuk modu masibuan landatzen jarraitzeko asmua dauke. Modu berian, ganaduzale enpresak gero eta haundixaguak die, eta gero eta lur gehixau larretzen dittue, hola lur honek eurendako eskuratu eta abelburu gehixau sartzeko.

Ezinbestekua da herrittarrok, hirixetako eta mendixetako “zerbitzu ekosistemikuak” lehenbailehen balorian jartzia. Espazio publikuak nahiz partikularrak ikertu eta irizpide zientifikuetan oinarrittuta arautu eta kudeatzia; eta ez soilik egurra edo okelian lobbixen (presino-taldien) interesak garatu.

Hirixa bera be, bizikidetza garatzeko espazio anitza da. Kalearteko gune berdiak, oinez-bide, pasialeku, erreka-ondo, jolasgune, aterpe, etxe-ondo eta abar, gaurkoratu eta birpentsatzeko premina latza daukagu.

Herrixak, euren osotasunian, ezin die gaur arteko eredu ultraliberalekin soilik kudeatzen jarraittu. Oinarri zientifikuei jaramonik egin barik daroiagun karrera honek, etekin ekonomiko motzeko ekintza merkantilistak bultzatuaz, amaigabeko krisira lotuko gaittu. Kudeaketa berrixa betiko jauntxuen esku lagatzen jarraitzen baldin badogu, ez dogu sekula konponketarako bidian jartzerik izango.

Aldatzen hasteko ordua da. Lehenengo GU GEU, herritarrak jabetu bihar ga jokuan daukaguna gu danon etorkizuna dala; gu danon bizilekua eta OSASUNA direla. Ezta bromia!

Herrixa espazio konplikaua da; baina erabat danona da. JABETU gaittezen!

 

Argazkixa IM

Jardun ere Bergara oinez ekimeneko partaide

img_9398_0

Jardun euskara elkarteak “Bergara oinez” egitasmoaren hirugarren edizioan parte hartuko du beste urte betez. Bergara oinez, bizitza osasuntsua eta soziala bultzatzen dituen egitasmoa da. Herri barruan, ibilaldi ezberdinak antolatzen ditu, adin eta ezaugarri guztietako jendea elkarretaraziz.

Irteerak eguenetan izaten dira (salbuespena, irailaren 26an izango da) goizeko 10:15ean Agorrosinetik abiatuta. Irteera bakoitza herriko elkarte/eragile baten esku egongo da.

Gauzak horrela honako hauek dira aurtengo eragileak eta ibilaldien ordena: Mariaren Lagundia, Aranzadi Ikastola, Pol-Pol, Duintasuna, San Joxepe, Jardun-Topagunea, Bergarako Udala, Aspace, Osasun Publikoa, Osakidetza eta BPX.

Informazioa eta izen-ematea:

 

img_9398_0

Argazkia: bergara.eus

Osintxuko ludoteka

2f63e2ad-0cc3-4dd4-8f98-cd65812e0750

Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak aisialdiaz gozatzen jarraitzen dute eta oraigoan ere, eguraldi ederra aprobetxatuz, kalean egiten ari dira ekintza ezberdinak, eskulan, jolas eta bestelako dinamikak.

c34aa767-8a3e-4664-ae8b-ccdd1535075d a36a3cfd-a23a-475e-b30a-3085aa0f9c1f 47ad8290-6336-4312-95dc-07a0d9b7d843 2f63e2ad-0cc3-4dd4-8f98-cd65812e0750

Bizipoza Trivialeko sarituak

2NZlA7XV

Asko izan zarete, oraingoan ere, Bizipozako Trivialean parte hartu duzuenak. Guztira 331 galdetegi bete dira eta 600 pertsonek hartu dute parte.

Hona hemen irabazleak:

A kategoria:  Iker Gomez Gimbert eta Luis Alberto Guerrego.

B kategoria: Maryum Bibi, Euken Oliveri Lopez, Garazi Diaz Fortuna, Alain Montori eta AIAI taldea ( Nagore Garitano, Ihintz Diaz de Gerenu, Irati Mugika).

D kategoria: Eider Gabilondo.

Sarituek, bergarako dendetan erabiltzeko 10€ko bonoa izango dute opari.

Irabazleek saria jasotzeko Jardun Euskara Elkarteko bulegotik pasa beharko dute!

Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!

 

martxoa TRIVIALA bizipoza_001

Jaixetako zapirako marrazki eta lema lehiaketa 2021

Captura de pantalla 2021-04-20 a las 16.36.24 copy

Laister iritsiko dira Pentekosteak eta azken urteetako ohiturarekin bat eginez, beste behin, jaietako zapietarako marrazki eta lelo lehiaketa jarriko dugu martxan gaurtik maiatzaren 2ra bitartean. Zuen proposamenak jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dituzue.

Oinarriak:

– Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik marrazkia eta lema eta bestetik lema soilik.

– Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki edota lema aurkeztu.

– Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da.

– Marrazkiak A4 formatuan aurkeztu behar dira, txuri beltzean.

– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa.

– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da. Baina lema bakarrik aurkezteko aukera ere badago.

– Ez da onartzen inolako irudi sexistarik edota estereotipo sexistekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik.

– Lanak E-mailez bakarrik jasoko dira. Bi fitxategitan bereiztu beharko dituzue: alde batetik, marrazki edota lema, eta bestetik, egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea).

– Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 2 (domeka)

– Bestelako galderaren bat baduzu, edo informazio gehiago lortzeko, jarri kontaktuan gurekin: jardunsentsibilizazioa@gmail.com  /  943763661- 605712469

Sariak:

Helduen marrazkia:100€

Haurren marrazkia: 40€

Esaldi onena: 60€

 

– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

 

Ideiaren bat behar baduzu, hemen aurkituko dituzu aurreko urteetako adibide batzuk:

Jaixetako zapixak

Animatu eta parte hartu!!!

Captura de pantalla 2021-04-20 a las 16.36.24 copy

Laburbira 2021

bergara Kartela_A3

Laister, berriro ere, bueltan izango dugu Laburbira 2021. Euskarazko film laburren zirkuituak 18. edizioa betetzen du oraingoan. Apirilaren 26tik Maiatzaren 30era bitartean euskal herriko zenbait herri bisitatuko ditu egitasmoak. Aukera paregabea duzue, esklusiboki euskaraz eginiko 8 film labur ikusteko. Bergaran ere izango da honetaz gozatzeko aukera, adi egon!

EGUNA: maiatzak 19, asteazkena

ORDUA: 18:30

TOKIA: Seminarixoa

SARRERA: 3€

bergara Kartela_A3