Oxirondo ludotekako haur eta hezitzaileak Errekalde parkean

519a04e4-6688-435e-acd7-1519fd751f7a

Oxirondo ludotekako haur eta hezitzaileak pasa dan astean Errekalde parkean pasa zuten arratsaldea. Giro polita izan zuten bertan jolas eta ekintza ezberdinak egiteko. Doluaren gai8d3ca815-dceb-48bd-899d-aa367e43ad4d c733db4e-7646-42ec-9ea4-e5a02069e881 519a04e4-6688-435e-acd7-1519fd751f7aa ere lantzen ibili dira eta gai honen harira, bertan aurkitzen den intxaurrondoa eta plaka bisitatu zituzten.

Udako euskarazko postalen lehiaketa, X. edizioa

Print

Uda iristear da, eta honekin batera bidaia eta abentura berriei ateak irekitzeko aukera ere iritsi zaigu.

Aurten ere, Jardunek Udako Euskarazko Postalen lehiaketa antolatu du, X. edizioa izango da hain zuzen ere.

Zuen udako istorioak, abentura eta xelebrekeriak irakurri nahi ditugu!!

Lehiaketaren helburu nagusia formatu errez batean jendea euskaraz idaztera bultzatzea da.

OINARRIAK
1- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.
2- Postalak euskaraz idatziak izan beharko dute. Gaia librea da.
3- Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidali beharko dira:

UDAKO EUSKARAZKO X. POSTAL LEHIAKETA
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa

4- Postalak jasotzeko azken eguna 2021eko irailaren 16a izango da.
5- Ez ahaztu postalari zure kontaktua jartzea.
6- Saria: onenak 60€ ko saria iraba

Informazio gehiago: 943763661-605712469 telefono zenbakian edo www.jardun.eus web orrian aurki dezakezu.

Print

Laburbira 2021

1620054449902_bergara Kartela_A3
XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz.
Orain inoiz baino gehiago, kulturak eta ikus-entzunezkoak zure hauspoa behar dutelako.
8 laburmetraia 29 herritan
Laburbirak 18 urte beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmeez betetzen. Edizio berri honetan ere, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak ahalik eta toki gehienetara heltzeko helburua dugu.
Apirilaren 26tik aurrera Euskal Herri osoan zehar ibiliko da Laburbiran edizio honetan aukeratutako 8 laburmetraien emanaldiak.
Bergaran, ekainaren 2an, 18:30ean izango da emanaldia Seminarixoan.
Animatu!!
1620054449902_bergara Kartela_A3

Osintxuko ludoteka

235aeedf-297d-4e8f-a84b-af14aa8192ed

Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak, atzoko egunez, bertako zonaldeak naturaz gozatzeko ematen dituzten aukerak aprobetxatu zituzten. Gustora asko ibili ziren!!

d0e0c7dd-d90c-406b-8c31-969ccff74faf

482475e3-1a40-40a2-9373-249fe9294a47

235aeedf-297d-4e8f-a84b-af14aa8192ed

 

Jardun antzerki eskolak aurkezten du…

1622019344494

Jardun antzerki eskolako ikasleek, primeran pasatzeaz gain, klaseetan lan handia egin dute kurtso osoan zehar. Horregatik, ikasturteari amaiera emateko asmoz, Ekainaren 10ean arratsaldeko 18:30etan emanaldia izango dute Seminarixoan. Emanaldi honetan antzerki eskolako 3 taldeek hartuko dute parte eta “Umore on TB” eta “Ametsetan” antzezlanak interpretatuko dituzte.

Sarrera doanekoa izango da. Hauek eskuratzeko aurrerago emango dizuegu xeetasun gehiago.

1622019344494