Osintxuko liburutegiaren kudeaketaz arduratuko da Jardun

Osintxuko liburutegia

Atzotik aurrera Osintxuko liburutegia ere kudeatuko du Jardunek. Hemendik aurrera gune eta eremu bat gehiago izango dugu Osintxuko herritarrak euskarara hurbiltzeko eta euskararen ezagutzan eta erabileran eragiteko. Bertan Espe Arriaran izango dugu bidelagun. Beraz, ikasturtean zehar, bertan egingo diren ekintzen berri ematen joango gara.

 

Osintxuko liburutegia

Altuna#40

unnamed

Kataian egitasmoko batuta pasa zion azkenekoz Jon Muniategiandikoetxeak Asier Altunari. Honek, “azken urtea zientzia fikziozko istorio asko baino fantastikoagoa izan da…  zein da pelikularen amaiera?” galderari erantzun behar izan dio. Hona hemen bere artikulua:

Ez didazue esango ez dela politta izan konfinamendu garaiako momenturen batean Etxebestetarra sentitzea? Batek baino gehiagok horrela sentitu dela komentatu dit, etxeko egongelan  paseatzen, parean emaztearekin topo egiten zuen bakoitzean agur egiten elkarri, besteren bat paletan jolasten etxeko salan, etxean poteatzen edo orduz kanpo ia ia ezkutuan etxera bueltatzen, Etxebestetarrek egingo zuten bezela.

Miresten dut gizarte sortzailea kapaza dena arazoak gainditzeko modu elegante batean, berasmatzeko eta gainera lortzen duena hori dena humorearekin eramatea. Hori bizitzea polita izan da, pixkat etxebeste sentitzea, bere miseria eta idiosinkrazia kutre guztiarekin.

Guk gaztetan utopian sinisten genuen, mundu berri batekin egiten genuen amets, irudikatzen genuen mundu hobe bat, ederragoa, libreagoa. Eta utopia hoiek irudikatzeko pelikulak kuttun pilo bat genituen. Vittorio de sicca gogoratzen det, Miraccolo in Milano filma, hotzez esnatu diren pobreak eguneko lehen eguzki izpien atzetik korrika…Eguzkia! Eguzkia! Ohiukatuz. Eta beste ainbat pelikula gogoratzen ditut, erramintak eman izan dizkigunak bizitzari aurre egiteko edo mundu berriak sortzeko gurea itogarria bihurtzen denean.

Gaur egun, berriz, zein zaila den modu positiboan bizitzea! Distopiak daude modan, hoiek saltzen dute gehien, hobera baino txarrera joateko arriskua dugula kontatzen digute egunero. Azkenaldian zenbat aldiz ikusi ditugu pandemiei buruzko serieak, katastrofeak, munduaren bukaerak, ejerzitoa kalean? Ez dago besterik!

Gainera, badirudi egoera apokaliptikoak, zientzia fikzioa, gero eta gertuago dagoela gugandik eta pelikula hau hasi  besterik ez dela egin denaren sentzazioa daukat.
George Orwellen distopia harek asko dauka gaur egungo egoerarekin, baina irakurri genduenean, ez genuen imaginatu ere egiten gaur horrela egongo ginenik.
Ziklo  berri baten hasiera dirudi. Goitik behera orain arte bizitakoa aldatuko dela ematen du. Kontsumitzera bultzatzen gaituzten serie eta pelikuletan gertatzen den bezela, informatiboetako gertakizunetako kroniketan bezela. Telebista itzaltzea erreza da, baina, nora doa gizarte hau?

Beste norbaitek idatzitako gidoi bateko protagonista bihurtu garela dirudi. Gainera, ez dirudi komedia bat, dramatik gehiago du. Pelikulako gaiztoaren intentzioak jakitean agian hasiko gara zailtasunei aurre egiten,  berriro mundu hobeago batzuetan pentsatsen, bitartean bakoitzak bere txikian topatu ditzala espazio libreak,  asmatu dezala bizitza, irudikatu dezala hobeago bat, okerretik nahikoa bonbardeo dugu eta.

unnamed

Iraileko euskararen bozgorailua

09

Iraileko euskararen bozgorailua:

“Nor gara? bagara nor, ez gara menpeko perpausa. Menpeko izateari utzi, eta ahalduntzea da kontua euskaldun gisa ahalduntzea, herritar gisa ahalduntzeko.”

09

Udaleku Irekiak 2021_4.astea

20210721_110943
Heldu da Udaleku Irekien azken eguna. Gaur, haur eta hezitzaileek agur esango diote elkarri. Lau aste hauetan zehar bizitako momentuak ederrak izan dira, modu berean, hemendik eta uda bukaerara arteko momentuak ere horrelako onak eta dibertigarriak izatea espero dugu!
 
Amaitzeko, eskerrik asko beste urte batez guregan izan duzuen konfidantzagatik!
 
Uda ona izan! 😉

1626783614374 1626783662001 1626895679174 1627022168297 20210721_110943IMG20210720110115 IMG_20210720_111224_746 IMG_20210720_105431_465 IMG_20210720_103322 IMG_0937IMG_6019 IMG_301 IMG_0066

Udaleku Irekiak 2021_3.astea

1626269348491

Hirugarren astea ere amaitzear dago eta gaur 3 astetarako izan ditugun haur eta hezitzaileei agur esateko eguna ere ba da. Eguraldia ez dugu lagun izan azken aste honetan baina haurrek, eta hezitzaileek noski, primeran pasatu dute.

20210713_105439 1626208592125 1626269348613 1626368493611 1626387288924 1626422562400 IMG_20210713_104652 IMG_20210713_123934 IMG20210708102156 uztailak13 1626269348679 20210714_112024 1626422627866 20210714_112024 IMG_4708 IMG_20210715_123606 1626269348620 IMG_20210629_120807145 IMG_0172

Lan Eskaintza

Laneskaintza-300x188-1

Bergarako Jardun euskara elkarteak idazkari/administraria behar du amatasun baja betetzeko lanaldi erdiz.
Funtzio nagusiak:

– Ohiko idazkari lanak
– Diru kontuen kudeaketa
– Fakturazioa
– Zergen aitorpenak
– Diru-laguntzaen eskaera eta zuriketak
– …
Eskatu eta baloratuko da:
– Euskara maila altua
– Ofimatikako ezagutza
– Kontabilitatean, fakturazioan ezagutza
– Gidabaimena eta autoa
– Esperientzia

Interesatuak aurkeztu kurrikulumak Jardunen (Errotalde jauregia) edo bidali jardun@topagunea.com helbidera. Kurrikulumak bidaltzeko azken eguna uztailak 25.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu 9437633661 telefono zenbakira.

Laneskaintza-300x188-1

Bergara oinez

20210708_101926

Atzo Bergara Oinez egitasmoan parte hartzeko aukera izan genuen. 30 lagun inguru elkartu ginen eta 10:15ak aldean Agorrosingo kirolgunetik abiatuta trenbidera igo ginen Moiua jauregitik. Ondoren Basartetik jeitsi ginen eta herria zeharkatuz Agorrosinera bueltatu.

Udalekuak direla eta, LH3 mailako gaztetxoak etortzeko aukera aprobetxatu zuten eta paseatzera gerturatu ziren herritarrekin euskeraz jardunean pasa zuten goiza.

20210708_101926 20210708_111852 20210708_103704 20210708_111902

Muniategiandikoetxea#39

jon 1

Iñaki Madinabeitiak luzatu zion azkenekoz Jon Muniategiandikoetxeari hurrengo galdera:

|Bergara bizileku sano eta goxoago bat izan dadin, zein lau ardatz azpimarratuko zenituzke?|

Eta Jonek hau erantzun dio:

Bergara moduko herri bat hobetzeko irizpideak ematea konplikatua da, zer esanik ez sanoa eta goxoa izateko. Biztanleko iritzi bat jasoko genuke….bakoitzaren sentsibilitate, zaletasun, pentsamendu eta ziurtasunen araberakoa.

Azken urtean gertatu dena ikusita, argi dagoena da gure egungo ziurtasunak hiri diseinuan eta lurralde antolaketan oinarritzen diren irizpide guztiak oso azkar birplanteatu beharko ditugula, ia astirik gabe hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Atzera begirada bat emanda, 1981 urtean Kevin Lynch arkitekto estatubatuarrak  argitaratutako “La Buena Forma de la Ciudad” liburua aipamen honekin irekitzen da, eta agian “lau ardatzak” modu egokian laburbildu ditzake: “Guztiak dira berez artisauak, bere patua leku egoki eta iraunkor bat sortzea da, mundu osasuntsu eta eder bat“.

Lau hitz horietan hiri bat eraikitzean kontuan hartu beharko liratekeen oinarrizko helburuak nabarmendu daitezkeela ematen du: funtzionala (leku egokia), tradizioarekin harremana (iraunkorra), herritarrak eta ingurunea zainduz (osasuntsua) eta imajina orokorra ez ahaztuz (ederra).

Baina derrepentean galdera berriak datoz burura, kapazak gara irizpide orokorrak eta baliagarriak emateko?… bizitzeko ingurune on bat nola izan behar duen azaltzeko edozein giza testuingurutan aplikagarria izango direnak?

Beti pentsatu dut ezinezkoa zela hiri mota guztientzat errezeta bat proposatzea. Baina gauzak bateratzen dituen elementu komun batzuk egon behar dira. Nire ofizioagatik lehenengo joera hiriaren formari bueltak ematea dagokio, eta erantzunak baino galderak datorkit burura. Honi helduta Lychek ere zenbait galdera egiten ditu bere liburuan: “Funtsezko kontua gure hirien forma zertan datzan erabakitzea da: Objektu fisiko bizigabeak bakarrik? Edo izaki bizidunak sartu behar ditu? Jendeak martxan jarritako ekintzak? Egitura soziala? Sistema ekonomikoa? Sistema ekologikoa?…….”

Edozein sistema garrantzitsu bezala, hiria beste fenomeno guztietara hedatzen da, eta ez da erraza ebaketa non egin erabakitzea. Nik nire irizpide eta obsesioak ditut, erantzun zehatzik ez.

Baina bai aipatuko nuke gaur egungo hiriak hobetzeko daukagun  eskuliburu eta metodologia guztiak “ekologikoa”, “jasangarria” edo  “erresilientea” moduko hitzak erabiltzen dituztela, hitz hutsak kasu askotan, nork aipatzen dituen arabera. Topikoak atzean utzi eta  elkarrekin birpentsa dezagun nola bihur daitezkeen gure hiriak eta ingurunea pertsonen bizitza babesteko eta hobetzeko leku, inor eta ezer atzean utzi gabe.

Agian, Henri Lefebvre filosofoaren “El Derecho a la Ciudad”  liburuan sakontzen den  “hirirako eskubidea” garatzean dago sekretua eta konplexutasunaren kudeaketan dago hobekuntza, ”aldatzea” beste termino bat da… errazegia.

Hirirako eskubidea denon erantzukizuna izan beharko litzateke, 4 urteroko hautaketa baino askoz haratago, eta etorkizunean bakoitzak duena eta dakiena eskaini beharko du.

Jon Muniategiandikoetxea Markiegi