Udako postal lehiaketa

Postal saritua - Noemi Arana

Duela hilabete batzuk Udako postal lehiaketa martxan jarri genuen eta hauek jasotzeko epea irekita izan dugu irailaren 16ra arte. Makinatxo bat postal jaso ditugu!!

Jasotako guztien artean zozketa egin dugu eta Noemi Aranak (@aranpedia-k) eraman du aurtengo saria (60€).

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta Zorionak Noemi!

Postal saritua - Noemi Arana

MINTZA tonbola

MintzaTonbola-kartela3_page-0001

c

Parte hartzaileen artean hauek izango dira banatuko ditugun *sariak*: Nekatur bonu bat (2 lagunendako 2 gauetako egonaldia gosariarekin), telazko poltsak, bolalumak, katiluak, termoak eta kuadernoak.
*Oharra:* pertsona bakoitzak boleto bakarra eskuratu ahalko du.MintzaTonbola-kartela3_page-0001 242694719_10165863069240161_36602131030099757_n

MINTZAPOZA PRAKTIKATU!!

242787698_10165860107170161_7461251074862728652_n
Irailarekin batera, Mintzapraktikan ikasturte berria ere badator! Bizi eta gogotsu gainera, taldekideekin berriz elkartu MintzaPoza elkarrekin praktikatzeko ilusioz.
Horixe baita, finean, gure egitasmoen oinarria: MintzaPoza.
Mintzalagun gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko elkartzen dira. Baina bestelako aukerak ere badira: Gurasolagun, hikalagun, …esaterako.
Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
MintzaPoza sortzen digu astero elkartzeak, euskaraz lasai eta eroso aritzeko aukera izateak, akatsak egiteko beldur gabe edo euskara praktikatu nahi dugunokin astero elkartzeko prest dagoen Bidelagun bat izateak.
Bidelagunoi, berriz, euskara praktikatu nahi dutenekin astero elkartzen garen boluntariooi, gure ordu bete batek sortzen duen giroak ematen digu MintzaPoza, dakiguna partekatzeak, euskararen alde gure alea jartzen dugula sentitzeak.
Mintzapraktikan hasi nahi izanez gero eta MintzaPoza probatu, zatoz Jardun euskara elkartera hurbiltzea duzu aukerarik onena.
Jardun euskara elkartea
Errotalde jauregia z/g
jardunkultura@topagunea.com
943763661/605712469
Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

242787698_10165860107170161_7461251074862728652_n

Bertso eskola

bertso eskoletarako izen emate orria_page-0001

Jardun euskara elkarteak 2021-2022 ikasturtean ere gaztetxoen bertso eskola jarri nahi du martxan baina zertara joan bertso-eskolara?

– Lagunekin ondo pasatzera (adin guztietako taldeak daude)
– Bertsozaletzera
– Bertsoak kantatzera, idaztera, gaiak prestatzera…
– Inprobisatzera…
– Euskaraz bizitzera, euskara lantzera, euskararekin jolastera…
– Herria eraikitzera, dinamizatzera…
– …

Bertso-eskolan bertsolariak daude baina joaten diren guztiak ez dute jendearen aurrean kantatu behar. Oso gauza ezberdinak egin daitezke bertso-eskolaren inguruan eta denak dira bertso-eskolako kideak.

PROBATU EZ DUENAK EZ DAKI ZER DEN HAU!

Bazatoz???

Informazioa eta izen ematea:
Jardun euskara elkartean
943763661/605712469
jardunkultura@topagunea.com

bertso eskoletarako izen emate orria_page-0001

Helduen antzerki eskola

IMG-20210920-WA0004

Aurten ere martxan da helduen antzerki eskola. Asteartetan izango dira saioak, zabalotegiko aretoan, 19:30etik 21:00ak arte.

Jarduneko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 25 euro.

Animatu irudimena eta gorputz adierazpena lantzera!!

*Izen emateak eta informazio gehiago 943763661/605712469 deituta edota Jardun Euskara Elkarteko bulegora bertaratuta.IMG-20210920-WA0004

AIDAU-Haurren Zerbitzua, ate irekiak.

AIDAU LOGO AUKERA BAT-2

Aurreko ikasturte amaieran egindako parte hartze saioen ondoren, proiektu berri batekin gatoz aurtengo ikasturtean. AIDAU Haurren Zerbitzua.

Ikusi azalpen bideoa eta zalantzarik izanez gero, gerturatu Oxirondoko azokako lehen solairura. Bertan egongo gara astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Irailean zehar egingo ditugu ate irekiak.

Animatu gure proiektu berria ezagutzera!

Osintxu eta Angiozarreko ludotekak

99813c9a-7ef5-42f9-ac2e-50e2f302be69

Ikasturte berriari hasiera emango diogu datorren astean Osintxu eta Angiozarreko ludoteketan. Angiozarren irailak 6an zabalduko ditugu ateak eta Osintxun berriz, asteazkena, irailak 8.

Gerturatu zaitezte eta animatu euskarazko aisialdiaz gozatzera!

OSINTXU ANGIOZAR